Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-26

Permalink 10:04:58, Atalak: galdakotar, testigantzak  

Gernikara begira Galdakaotik bere bai

Apirilaren 26an danak egozan Gernikara begira Galdakotarrak be bai Atxutegitarrak errefugiobarruan arnasa artu ezinik gelditu ziren. altmirako victorrek alemaniar hegazkinak, onba botandoren, buelta zelan
emoten eben ikusten ebezan. Danak bildurra sentitzen.
----------

2008-04-25

Permalink 17:37:27, Atalak: galdakotar, gerra_zibila, dokumenta  

Nafarroako brigadak erasoan etorri ziren

Bizkaiko "Frontearen erasoan" Nafarroako brigadak etorri ziren, Mola generalaren agindupean, Gerra ZIbilean.
Ez dago zalantzarik: Bilbo hartu ondoren, eta Agirre lehendakariaren gobernua deuseztuta gero, Francok berak egin eutseen omenaldia Iruñan bertan.
Orduko erreportai bat eskuratu dugu, froga moduen.
----------

2008-04-23

Permalink 10:35:20, Atalak: galdakotar, dokumenta  

Apirilean hil ziren pertsonak

1937.ko Gerra Zibilean pertsonak, banaka edo multzoka, hiltzen joan ziren, jausten diren tantak bezala.
Apirilean Mola Generalak eraso egin eban "Iparraldeko Frentea": negu hotz bat pasatu ondoren, udabarri beroa bizi eben Galdakaon. Eleizako liburuak Danetara 8 hildako erregistratu eban abadeak Santa Maria Parrokian.
  • Gerrako frentean 3 gazte hil ziren:
  1. Ramon Legina, 23 urteko larrabetzuarra, Ubidean hil zen apirilaren 17an;
  2. Nicomedes Pomposo,22 urtekoa, Saibigainen hil zen
  3. Valentin Olabarrieta, 23 urtekoa, Saibigainen ere hil zen hilaren 14an
  • Zugutzuko errefugioan 3 pertsona hil ziren Apirilaren 24an, nahiz eta 25ean idatzi ebezan abadeak bere datuak:
  1. Casimiro Bujedo, 73 urteko nagusia
  2. Ildefonso Larrondo 14 urteko gaztea
  3. Maria Arrieta, 24 urteko emakumea
Horrez gain beste bi pertsona hil ziren:
  1. Jose Izagirre, Morgako 40 urteko gizon bat, Olabarrin Apririlaren 9an bonba batek harrapatuta, Victor Bengoetxeak urtebetetzea ospatzen zuen egunean
  2. Leon Egiarte, apirilaren 18an Begoñako errefugioan hil arren, "fué trasladado al cementerio de este pueblo" abadearen iskribuan agertzen den moduen.
Liburuon argazkiak Picasa Albumean ikus ditzakezu, ondoko hauek bezala.
----------

2008-04-14

Permalink 09:56:27, Atalak: gerra_zibila, dokumenta  

Errepublikaren omenez

Apirilaren 14an eibartar guztiei eta bihotzean errepublikaren aldeko sentimenduren bat gordetzen duten guztiei besarkada bana eman nahi diet.Luistxoren proposamena
Urte labur eta gogorrak pasatu zituzten errepublikan sinisten zutenak 30. hamarkadan. Baina jontxo!
Gustura zabalduko zuten, Eibarren (argazkian ikusten den bezala) eta beste txoko guztietan ere, askatasunaren eta berdintasunaren aldeko aldarria.
Galdakaotik ere ekarpen txiki bat egin nahi dut: orduko erreportaiak ekarri nahi ditut gaurkora, ikus dezagun zein gogor jokatu zuten errepublikaren aldekoak faxismoaren kontra.

Gustokoa baduzu eibartar jendea,
Argazkia Luistxoren gaztelaniazko blogetik atera dut.

SOYUZKINOREN ERREPORTAIAK
Moskuko Soyuzkino informazio agentziak egindako erreportai bi eskuratu eta argitaratuko ditut (10. eta 11. entregak, Errepublikaren omenez. Bideo gehiago ikus ditzakezu HezkunTB blogean, edo Technoratin Gerra Zibila etiketa jarraitu.
----------

2008-04-09

Permalink 11:02:31, Atalak: galdakotar, testigantzak  

Bonbardeoa Galdakaon orain 71 urte

Apirilaren 9an Galdakaon bonbak bota ebezan faxisten hegazkinak. Victor bengoetxeak ondo gogratzen dau, Altamiran bertan ikusi ebazelako. Gaurko egunez urtebetetzea ospatzen dauelako! Zorionak berari eta egun latz eta baltz horrek pasatu ebezanei.
GEHIGARRIAK:
----------

2008-04-08

Permalink 16:45:04, Atalak: gerra_zibila, dokumenta  

Espainiaren egoera 1936an

GerraZibila hasi zenea Espainiaren egoera islatu nahi du erreportai honek: Espagne 1936. Egileen artean, Luis Buñuelen ekarpena somatu daiteke, gidoigile bezala. TVE2ko La Guerra Filmada saioan emititu zuten 2.006ko udan.  Ikusi dezakezu baita Gerra Zibilaren gaia Technoratin
----------

2008-04-03

Permalink 17:47:10, Atalak: galdakotar, gerra_zibila, dokumenta  

Gerra Zibila zenbakitan neurtuta

Gerra Zibila zenbaki batzutan bildu daiteke. Horixe egin du Zaragozako Unibertsitateko Julian Casanova Historiako irakasleak.
Ahaztu ezin diren zenbakiak dira hauek!
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

galdakotar bloga

Galdakaon 1937ko Gerra Zibilean gertatutakoak gogoratzeko bloga. Oroimena berreskuratuz, haurtzaroa lapurtuta izan zuen belaunaldiari omenaldi bat nahi du izan.

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution