Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-26

Permalink 11:01:19, Atalak: galdakotar, testigantzak  

Plazakoetxeko errefugioan egon zan Pedro

Pedro Jugo 1937.ko Maiatzaren 19an, Plazakoetxeko errefugioan egon zan, babestu gurean.
Beragaz bere anaia Jose mari eta David Buron sartu ziren. Eta aurreratxuago, Moises, bere 11 urteko anaia ere baegoan.
Hegazkinen bonbak jausi ondoren, gerraren krudeltasun osoa ezagutu eban: Bikandiren tabernako mahai gainetan, gorpu guztiak aurkitu ebezan galdakotarrek.
----------

2008-03-12

Permalink 19:44:11, Atalak: galdakotar, testigantzak  

Gurutzeko kioskoan babestu

Bitori eta Mari Yurrebaso kioskoan babestu ziren bonbardeoan.
1.937ko Maiatzaren 19an, Mari eta Bitori landare bila joan behar ziren Goikoetxera. Baina sirenak entzundakoan, Gurutzeko plazako kiosko azpian babestu ziren.
Errekaldeko erreka gainean egur batzuk ipini ebezan, esarleku moduko batzuk egokituz.
Hegazkinak joan zirenean, kioskotik urten eta Plazakoetxetik joan ziren Tximelarreko bidean.
Horduantxe ikusi eben gertatutakoa.
Jarraitu Galdakotar etiketa Technoratin.
----------
Permalink 18:47:42, Atalak: galdakotar, testigantzak  

Plazakoetxeko errefugioa punteriaz bonbardatu

Bittor Atxutegi Tximelarren bizi zan 1936 urtean. Hegazkinak hurbiltzen zirenean Tximelarreko errefugioan babesten zan bere familikoekaz. Maiatzaren 19an, zorionez, ere. Errefigiotik urtetean Plazakoetxen gertatu zana ikusi eban, argi eta garbi.


Jarraitu Galdakotar etiketa Technoratin.
----------

2008-03-07

Permalink 10:50:20, Atalak: galdakotar, argazkiak  

Inuxenteen errefugioak Galdakaon

Galdakaoko udalaren paperetan 1937 urtean, hegazkinen bonbardaketetaki babesteko errefugioa birritan agertzen dira:
  • eraikitzeko aurrekontuetan
  • Tximelarreko pertsona bateri izuna ipinteko.
EGITEKO & ORDENA MANTENTZEKO
Kasualidadea bada ere, bi dokumentu aurkitu ditut Artxibategi Foralean, 1937ko bonbardaketa baino lehen, errefugioa aipatzeko.
  • Lehenengoa Juan Tutorrek izenpetzen du, Udalaren Obrak atalean aurrekontu bat eginez. 3 mota errefugio proposatzen ditu, denetara 6.000 pezta aurrikusiz:
      • 1.500 pertsona sartzeko Tximelarrekoa eta Gurutzekoa egiteko 3.500 pezeta
      • 300 pertsona babesteko Zugutzun edo Bengoetxen 1.340 pezetagaitik
      • 400 pertsonentzako Bengoetxen, Labeagan edo Usansolon 1.500 pezetaren truke
Danetara udalak 6.200 pezeta aurrikusi ebazan 1936ko Inuxenteen egunean (Abenduaren 28an kasualidadea bada ere)
  • Bigarrena Justino Zabalari isuna jartzeko da: Plazakoetxeko errefugioaren kartela harrika kaltetu eban Justinoren kontra. Tximelarreko auzkokide honek 5 pezeta ordaindu ebazan "por apedrear el cartel indicador del refugio de Pazakoetxe".

Irudiotan ikusi daikezue horreen agiriak.
Jarraitu Galdakotar etiketa Technoratin.
----------

2008-03-05

Permalink 15:53:39, Atalak: testigantzak  

Zelan zan Galdakao 1930. hamarkadan?

Gero ta gehiago dakigu, 30. hamarkadako Galdakaoko gauzetaz.
Adibidez, Pedro Jugogaz berbetan egon ondoren, Plazakoetxe zelakoa zan eta zer egoan jakin ahal izan dogu.
Pedro eta bere familia, betidanik dendariak izan dira. Eta Plazakoetxen euki dabe, urte askotan bere dendea: Jugoren ultramarinoak!
Pedro 1924. urtean jaio zan, eta Gerra Zibila hasi zanean 13 urte eukazan. Oso ondo gogoratzen dau Plazakoetxen eta Galdakaon gertatzen zana. Ikus/entzun bere kontakizuna.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

galdakotar bloga

Galdakaon 1937ko Gerra Zibilean gertatutakoak gogoratzeko bloga. Oroimena berreskuratuz, haurtzaroa lapurtuta izan zuen belaunaldiari omenaldi bat nahi du izan.

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution