Victor Bengoetxea, 1937. urtean Erletxetan ibili zan Burdinezko Gerrikoaren
trintxerak egiten:
- asto bategaz,
- harria eta
- zementoa eroaten.
Berak ogerleko bat kobratzen eban, umea zalako. Eta astoak beste horrenbeste, pixu handia igoten ebalako! Danetara 10 peseta egunean: nagusiak bezala.
Eta Erletxetatik bertatik ikusi eban, apirilaren 26an,
Gernika bonbardatu eben hegazkinak. Bi minututan kontatzen dauskuz alemaniarren maniobrak zelakoak ziren: "buelta emoten etorten ziren, kearen keagaz, ez ebelako ikusten, Gernika non dauen be".