Mezua: Galdakotik Bilbora joateko aste bete

2007-06-15

Permalink 09:03:39, Atalak: galdakotar, testigantzak  

Galdakotik Bilbora joateko aste bete

Galdakotik Bilbora joateko, Francoren ejertzitoak, aste bete behar izan eban. Lehen eskuko testigantza eskaintzen dausku Victor Bengoetxeak.
Familiko guztiak eta auzo osoa, Bilborantza abiatu ziren. Bere aita baserrian gelditu zan, bakar-bakarrik, animaliak jagoteko: behia, txarriak... Eta derrigorrez urten behar ebala esan eutsoenean, Zabaleako baserri batera joan zan abereak lagunduta. Handixek ikusi eban San Antonio besperan, txapelgorriak eleizako aterpean lo egiten.
Eta biharramonean, hau da, Ekainaren 13an, Zabaleatik Iberluzera, Zugutzura, Bidebietara...
Victorrek berak Bilbon sartzen ikusi ebezan Ekainaren 19an; eta arrastiko lauretan kanpaiak joten entzun eban ¡Victoria! aldarrikatzeko.
Guzti hori lau minutu t'erdian kontatzen dausku.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Udane [Bisitaria]
Aupa Josi! aspaldiko partez zure blogean sartu naiz. Ikusten dudan moduan lana aurrerantza doa. Nik nire gauzetan jarraitzen dut eta egia esan zure lana lagungarria zait niri ere. Galdakaoko hizkeraren inguruko lan bat egiten nabil eta lekukoak entzutea ondo etortzen zait. Ondo segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-25 @ 20:05
Bidaltzailea: Jesu [Bisitaria]
Aupa Josi,

Jesu Murgoitio naiz eta Elexaldeko edo Galdakaoko izen batzuk batu dodaz zure Gerra zibilaren lana betetzeko. Honeek dira euren izenak:

Txomin Zabala
Juan Ayesta
Txirri (Seberín)
Mariano Uruetxebarria
Cecilia Arana
Beatriz Sagarminaga
Jesusa Sagarminaga
Justo Iraurgi

Zeozer gehiago jakin nahi ba dozu, non bizi dira adibidez, or daukazu nire "eposta".

Agur eta gero arte.
Permalink-a mezu RSS 2007-07-09 @ 23:20
Bidaltzailea: mahen [Kidea]
Aupa Josi!
Benetan lan interesgarria egiten ari zarena. Ondo egina gainera.

Horrelako ekimenak behar dira Galdakon, bere izaera eta historia daukan herri bat dala ikustarazteko eta aspalditik galdakotarrek galtzen joan garen nortasuna berreskuratu nahi badogu.

Oroimenaren berreskuratzea baino, gure iraganari buruz gauzak ikasteko abagune ederra da blog hau batzuentzako, nik barne.

Lan polita, hurbilez jarraituko dot, holan segi.

Ondo izan.
Permalink-a mezu RSS 2007-07-19 @ 12:58
Bidaltzailea: ezaguziti [Kidea] · http://hezkuntb.blogspot.com
Eskerrik asko komentarioa egiten duzuen guztioi!
Mahen: eskertzen dizut hurbiletik jarraitzea; eta parte hartzea nahi baduzu ere, gonbite bat gustura bidaliko dizut!
Jesu: zuk jende asko ezagutzen duzu Elexalden, eta esaten dituzunei gonbitea luzatuko diet grabatzeko!
Udane: udaren bueltan gogoa baduzu, ekarpenak egiten hasi zaitezke!
Mila esker denori!
Josi
Permalink-a mezu RSS 2007-07-19 @ 14:57

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

galdakotar bloga

Galdakaon 1937ko Gerra Zibilean gertatutakoak gogoratzeko bloga. Oroimena berreskuratuz, haurtzaroa lapurtuta izan zuen belaunaldiari omenaldi bat nahi du izan.

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution