Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-19

Permalink 20:42:00, Atalak: testigantzak, argazkiak  

Galdakotik urten, Galdakora bueltatzeko

Maria Luisa Bilbaoren oroimenaMaria Luisa Bilbao, 1937.ko Ekainaren hasieran, San Antonio besperan edo egun pare bat lehenago, bere  etxeko "guztiak" hartuta, Bilbora joan zan:
  • behia karrotik tiraka, ama eta Patxi (nebea)
  • usoak (palomak), euren kontura Galdakora bueltatu zirela
  • txakurra
  • amaren arreoa
BILBOTIK HARATAGO
Francoren tropak Bilbo hartu baino lehen, Lutxanatik Abellanedara joan ziren, "a patita". Eta egun gitxi barru, atzera bueltatu:
  • lehenengo Bilbora, familiako baten laguntzagaz
  • azkenean Galdakora, euren etxera.
Han usoak baino ez ziren egon itxaroten: "la plana mayor" del ejercito euren etxean aurreko egunotan egon bazan ere!
----------

2007-06-15

Permalink 09:03:39, Atalak: galdakotar, testigantzak  

Galdakotik Bilbora joateko aste bete

Galdakotik Bilbora joateko, Francoren ejertzitoak, aste bete behar izan eban. Lehen eskuko testigantza eskaintzen dausku Victor Bengoetxeak.
Familiko guztiak eta auzo osoa, Bilborantza abiatu ziren. Bere aita baserrian gelditu zan, bakar-bakarrik, animaliak jagoteko: behia, txarriak... Eta derrigorrez urten behar ebala esan eutsoenean, Zabaleako baserri batera joan zan abereak lagunduta. Handixek ikusi eban San Antonio besperan, txapelgorriak eleizako aterpean lo egiten.
Eta biharramonean, hau da, Ekainaren 13an, Zabaleatik Iberluzera, Zugutzura, Bidebietara...
Victorrek berak Bilbon sartzen ikusi ebezan Ekainaren 19an; eta arrastiko lauretan kanpaiak joten entzun eban ¡Victoria! aldarrikatzeko.
Guzti hori lau minutu t'erdian kontatzen dausku.
----------

2007-06-13

Permalink 10:08:10, Atalak: testigantzak  

San Antonio egunean sartu ziren Galdakaon

1937. urtean, Gerra Zibilaren frontea, Bizkaian zehar mugitzen ebilen. San Antonio egunean,Santamainetik bera, sartu ziren Galdakaon.
Holan kontatzen dauskue, berton bizi zirenak. Adibidez Claudio Busquet, gerra denboran 25 urte eukazala, holan gogoratzen dau, San Antonio iluntzea.
----------

2007-06-11

Permalink 21:44:11, Atalak: argazkiak  

Burdinezko gerrikoa Gaztelumendin apurtu eben

Galdakao babesteko "Burdinezko Gerrikoa" egiten ibili ziren galdakotar asko: beste batzuen artean, Victor Bengoetxea.
Eta babes hau, Gaztelumenditik apurtu eben faxistek. Holantxe kontatzen dau Aitor Miñambres historialariak, Sancho de Beurko Elkarteko kidea. Larrabetzun, 1937.ko Gerra Zibilaren oroimena berreskuratzeko ekintzen barruan antolatu da Gaztelumendirainoko urteera hau, gelditzen diren errefugioak eta bunkerrak ikusteko eta gertatu zana sakonago ezagutzeko.
Sancho de Beurkori buruz gehiago jakiteko jo Wikipediara.
----------

2007-06-08

Permalink 15:51:25, Atalak: argazkiak  

Tximelarreko errefugioan egon zan

Maria Luisa Bilbao, 1925. urtean jaoi zan. Gerra zibilean 11 urte bete ebazan. Eta Maiatzaren 19an, bere lobeagaz, zorionez, Tximelarreko errefugioan babestu zan. Bonbak jausten hasi zirenean, bildurtuta geratu ziren bazter baten. Baina hamar minutu beranduago, Plazakoetxeko "errefugioan" egon ziren Josefita (la de Beitia) eta Manu Carrasco etorri ziren heriotzaren bildur.
3 minututan kontatzen dausku Maria Luisak egun baltz hartan ikusi, entzun eta sentitu ebana.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

galdakotar bloga

Galdakaon 1937ko Gerra Zibilean gertatutakoak gogoratzeko bloga. Oroimena berreskuratuz, haurtzaroa lapurtuta izan zuen belaunaldiari omenaldi bat nahi du izan.

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution