1937.ko udabarria oso gogorra izan zan, Galdakaon, eta inguruko herri guztietan: Zornotza, Larrabetzu, Arrigorriaga
Baina maiatzaren 19a bereziki, egun goibela izan zen.
Galdakao bonbardatu egin eben, eta bonba ba, Plazakoetxeko errefugioaren ahoan jausi zan, hogeinaka ume eta emakume gorpu bihurtuz.
Mutikotxo bat baino ez zan orduan
Jose Larrea, eskolaume bat; baino oso ondo gogoratzen dau gertatu zana:
- Eskolan bere ondoan esartzen zan Moises Jugo zelan aurkitu eba
- Galdakaoko soloan, kandelak balira moduan, sutan egon zirela...
Guzti hori alemaniar hegazkinek botatako bonba inzendiariei esker.
Bere esanetan mila bonba baino gehiago jausi ziren egun horretan Galdakaon.
Eta hogei hildakotik gora gelditu!