Duela gutxi, nire lankidea Blanca Kerejetak hauxe kontatu zidan:
"nire amamaren familia Logroñon zegoen 1937. urtean, gerra zibilean. Nire aitona gerra hasieran hil zutelako. Amona ere anarkista izateagatik "pena de muerte" zigorra jarri zioten. Nola hala familia salbatzea lortu zuen (4 ume zituelarik, tartean nire ama).
Baina horren truke, deserriratuta egon behar izan zuen: 10 urtetan Logroñon bizi behar zutela agindu zioten.
Amonaren familiko bat (bere koinatua hain zuzen ere) zezen plazan zeuden presoen arduraduna zen; eta asko laguntzen zituen Bermeotik Ondarrutik eta Bizkaiko herrietatik etortzen ziren emakumeei: bere gizona edo semea aurkitzen, edo bisitak errezago lortzen.
Gauzak horrela, egun batean Blancaren ama kalean zegoela, Apirilaren 26ko arratsaldean, berebiziko poza nabaritzen zen Logroñoko kaleetan: gorriei emandako jipoiagatik!
Hegazkin alemaniarrak Recajon zuten basea, eta Logroñotik pasatzerakoan sentitu arazi zuten bere buelta. Pertsona batzuk ohiuka hasi ziern: Gernika bonbardatu dute!!!
Eta parrez bere alaitasuna adierazten zuten kalean.
poz honen arrazoia hauxe zen: Alemaniako hegazkinek Logroñoko Recajo aireportura itzuli zirenean, Gernikan jaurtikitako bonben ondorioa ospatzen ari zirelakio!
"Nire amak gerran pasatutakoari buruz oso gutxi hitz egiten zigun: hauxe izan zen bere kontaketa eskas horietako bat. Bere imajina horiek oso grabatuta zeuzkan buruan eta bihotzean.
Ondorioz nire ama oso bakezale eta bakegilea zen, bizitza osoan no biolonetziaren alde borrokatuz.
Bere ustez biolentziak pertsonak ez izateraino bultzatzen baitu!
Apirilaren 9an 69 udaberri pasatu dira Galdakaoko errefugioan bonba bat lehertu zenetik. 1937ko Apirilaren 9an, orain bidearen erdian dagoen estolda honen tokian zegoen erasoetatik babesteko lekua. Alemaniar hegazkinek botatako bonba batek dozena pare bat pertsona hil zituen: emakumeak eta umeak batikbat.
Gaur egun itxura lasaia duen paraje honetan duela 69 udaberri eriotza eta samina erain zuen faxisten alde borrokatzen zuen alemaniar bonba-jaurtitzaile batek.
Eta eguna orokorrean baketsua izan bazen ere frontean, atzeguardian jende arruntaren sufrimendua eragiten zuten bonbardaketak eta erasoek: ez zen kasualitatea, bilatutako estrategia bat baizik! Irudi gehiago ikus ditzakezu Flikrren argazki zerbitzarian.
Galdakaon 1937ko Gerra Zibilean gertatutakoak gogoratzeko bloga. Oroimena berreskuratuz, haurtzaroa lapurtuta izan zuen belaunaldiari omenaldi bat nahi du izan.