2009-11-08

Urteren gramatika eta hiztegia sarean digitalizatuta

Atzoko berri latza berri pozgarri batekin arindu nahian, estali ez inondik ere.

Iazko urrian jakin genuen Sancho el Sabio Fundazioak Pierre Urte lapurtarraren Gramaire cantabrique eta Dictionarium Latino cantabricum eskuizkribuak erosi zituela enkantean.

Aspaldi ez dela, bi eskuizkribuak digitalizatuta ditugu eta Interneten eskuragarri, Fundazioaren mende dagoen Euskal Memoria Digitala (EMD) gordetegian:
Digitalizazioaren kalitatea aski ona da (Liburutegi Digitalekoena baino askoz hobea) eta eskuizkribuen testua erraz irakur daiteke. Tamalez, EMDk ez du aukerarik ematen obra luze bat PDF dokumentu batean jaisteko; horren ordez, obra osoa zatika jaitsi behar da eta gero, pazientzia pixka batekin, zatiak dokumentu bakar batean lotu, nahi izanez gero.

Lan zahar hauen digitalizazioak, EMDko guztiak bezala, Creative Commons lizentzia baten mende daude, web orri bakoitzaren azpian agertzen den "copyright" oharra gorabehera. Izan ere, hauxe da EMDren lizentzia-oharra:

Tanto los esquemas XML y Dublin Core, como las imágenes son de utilización libre citando el copy:

EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA

Nire esker ona, beraz, Sancho el Sabio Fundazioari hain lan garrantzitsuak euskalari eta euskaltzale guztion eskura jartzeagatik.

Lotutako sarrerak:


Hiztegiaren lehen orrialdea
Iturria: EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
----------

2008-10-14

Permalink 19:06:55, Atalak: Euskalaritzaren_historia  

Pierre Urteren gramatika eta hiztegia enkantean saldu dira

Aspalditxotik genekien Pierre Urte lapurtarraren Grammaire cantabrique eta Dictionarium Latino-cantabricum lanak Sotheby's enkante-etxe britaniarrak enkantean aterako zituela.

Gaur Diario Vasco egunkariak jakinarazi du erosle pribatu batek hartu omen dituela bi lanak, 56.450 libra esterlina (72.000 bat euro) ordainduta. Zabaldu.com-en ere albistearen berri eman dute.

Susmo sendoa izan genuen martxoan, Arriola notario eta liburuzale bilbotarrak enkante-etxe berean Urteren Testamentu Zaharreko zati batzuen itzulpena erosi zuelarik (eskuizkribu hau 1894ean argitaratu zen). Orduan jakin genuen Shirburn gazteluan gordetzen ziren Macclesfield familiako liburutegi osoa enkantean jarri zutela. Eta, jakina, bagenekien liburutegi horretan Urteren gainerako lanak zeudela, gramatika eta hiztegia; beraz, lehenago edo geroago "eroriko" ziren.

Urteren gramatika eta hiztegia abuztuan jarri ziren enkantean. Hala ere, estrategia egokiagoa iruditu zitzaigun gaia gehiegi ez zabaltzea (eta ez guk erosteko asmorik genuelako, noski), espekulatzaileen belarrietara iristeko aukerak murriztu nahian. Tamalez, badirudi gure estrategiak ez duela askorako balio izan eta esku pribatu horiek, Arriolarenak berarenak edo, hark bezala, ikertzaileei bere liburutegia irekita duen beste batenak ez badira, euskalariok jai daukagu.

Ez dakit ziur oraingoan Eukal Herriko erakundeek enkantean parte hartu duten, baina pena handia da halako altxorrak liburutegi eta artxibo publikoetan, denon eskura, ez egotea.

Bi lan hauei buruz gehiago jakin nahi duenarentzat, hona bibliografia hautatu bat:
  • Urteren gramatikari buruzko bibliografia:
    • Bilbao, Gidor, 2008. “Claude Maugerren eskuliburua Urteren eredu”, in X. Artiagoitia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez. (ASJUren gehigarriak, 51). Bilbo: UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia, 129-152.
    • Clark, A. & Julien Vinson, 1893-1894. “Vocabulaires basques de Pierre d'Urte”. Revue de Linguistique et de Philologie Comparée (RLPhC) 26.312-332; 327.328-348. 
    • Gómez, Ricardo, 2008. “Euskal gramatikagintza zaharraren historia laburra: XVII-XVIII. mendeak”, in X. Artiagoitia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez. (ASJUren gehigarriak, 51). Bilbo: UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia, 329-349. Interneten eskuragarria: <http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-00325013/eu/>.
    • Lakarra, Joseba A., 1994. “Euskal hiztegigintzaren historiarako: II. Gogoetak Urteren hiztegigintzaz”. Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo (ASJU) 28:3.871-884.
    • Lakarra, Joseba A., 1994. “Euskal hiztegigintzaren historiarako: III. Urteren Gramatikako hiztegia”. ASJU 28:3.885-914.
    • Oyharçabal, Beñat, 1989. “Les travaux de grammaire basque avant Larramendi (1729)”. ASJU 23:1.59-73.
    • Webster, Wentworth, 1893. “Manuscritos labortanos de Pedro de Urte”. Boletín de la Real Academia de la Historia 22.541-544. Berrargit. elektr. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes: <http://www.cervantesvirtual.com/FichaObra.html?Ref=19342>.
    • Webster, Wentworth (arg.), 1900. Grammaire Cantabrique Basque faite par Pierre d’Urte. Bagnères-de-Bigorre: D. Barot.
  • Urteren hiztegiari buruzko bibliografia:
    • Lakarra, Joseba A., 1994. “Euskal hiztegigintzaren historiarako: II. Gogoetak Urteren hiztegigintzaz”. ASJU 28:3.871-884.
    • Lakarra, Joseba A., 1999. “Lexiko berrikuntza euskal hiztegi zaharretan: zenbait ikergai”. Uztaro 19.3-40.
    • Lakarra, Joseba A., 2001. “Práctica lexicográfica y teoría lingüística en el País Vasco (siglos XVII-XVIII)”, in M. Maquieira, M. D. Martínez Gavilán & M. Villayandre (arg.), Actas del II Congreso de la Sociedad Española de Historiografía Lingüística. León, 2-5 de marzo de 1999. Madril: Arco/Libros, 603-621.
    • Sarasola, Ibon, 2008. “Iparraldeko hiztegigintza Larramendiren paradigmaren garaian”, in X. Artiagoitia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez. (ASJUren gehigarriak, 51). Bilbo: UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia, 769-784.
    • Urkizu, Patri, 1989. Pierre d'Urteren hiztegia. Donostia: Deustuko Unibertsitatea-EUTG.
    • Thomas, Ilewelyn, 1894. The Earliest Translation of the Old Testament into the Basque Language (a fragment) by Pierre d'Urte of St. Jean de Luz circa 1700. (Anecdota Oxoniensia. Mediaeval and Modern Series, X). Oxford: Clarendom. Interneten eskuragarria: <http://www.archive.org/details/earliesttranslat00urteuoft>.
    • Vinson, Julien, 1893. “Les manuscrits basques de Pierre d'Urte, de Saint-Jean-de-Luz (Vers 1700)”. RLPhC 26.255-269.
    • Vinson, Julien, 1897. “Notes de bibliographie basque: Pierre d'Urte, de Saint-Jean-de-Luz”. RLPhC 30.221-229.
    • Webster, Wentworth, 1893. “Manuscritos labortanos de Pedro de Urte”. Boletín de la Real Academia de la Historia 22.541-544. Berrargit. elektr. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes: <http://www.cervantesvirtual.com/FichaObra.html?Ref=19342>.
Urteren eskuizkribua

----------

2006-09-03

Permalink 17:38:09, Atalak: Hizkuntzalaritza, Aldizkariak  

Bulletin de la Société de Linguistique de Paris-en 100. liburukia

BSL-en 100. liburukiaren lehen aleak aldizkari historiko honen ibilbidea eta edukiak birpasatzeko balio izan du.

Artikuluen artean bada bat bereziki euskarak BSL-n izan duen lekua aipatzen duena: Alain Lemaréchal-en "Les 'autres langues' dans le Bulletin et les publications de la SLP" (laburpena).

BSL-n euskarari buruzko artikulu gehien idatzi zituena René Lafon izan zen. 1948-1975 urteen bitartean Lafonek euskarari buruzko 20 bat artikulu argitaratu zituen BSL-n, horietako batzuk euskara eta hizkuntza kaukasikoak erkatzeko asmoz. Lafonek BSL-n ateratako lan asko eta beste hainbat Vasconiana liburuan bildu ziren 1999an.

Euskarari buruzko lanak argitaratu dituzten beste autore batzuk hauexek dira: Georges Lacombe (1912), Koldo Mitxelena (1957-58), Karmele Rotaetxe (1998), Jean Saroïhandy (1927) eta Hans Vogt (1955).

Interesa duenarentzat, hona alearen aurkibide osoa:

  • "Avant-propos" / Alain Lemaréchal Pág. 5-8
  • "Note sur l'agencement des Mémories et du Bulletin de la Société de Linguistique de Paris" / Charles Lamberterie, 9-15
  • "La grammaire comparée des langues indo-européennes dans les MSL et le BSL : des origines au règne d'Antoine Meillet" / Charles Lamberterie, 17-44
  • "Présence des langues indo-iraniennes et d'Asie centrales dans les MSL et BSL" / Georges-Jean Pinault, 45-85
  • "Le grec dans le BSL" / Alain Blanc, 87-112
  • "Le latin des origines du BSL à la fin des années 70" / Marc Baratin, 113-120
  • "La place de la linguistique romane dans le BSL" / Martin-Dietrich Glebgen, 121-181
  • "La place de la langue française dans les Mèmories et le Bulletin de la Société de Linguistique de Paris" / Claire Blanche-Benveniste, 183-223
  • "La slavistique dans le BSL" / Jean Breuillard, 225-244
  • "La présence des langues ouraliennes dans l'histoire du BSL" / Jean Perrot, 245-267
  • "Les 'Autres langues' dans les MSL et le BSL" / Alain Lemaréchal, 269-302
  • "Le Bulletin de la Société de Linguistique de Paris comme lieu de contributions à la recherche en linguistique générales et en typologie des langues, des années 1960 à l'année 2000" / Claude Hagège, 303-314
  • "Sémantique et philosophie dans le Bulletin et les Mémories de la Société de Linguistique de Paris" / Dan Savatovsky, 315-358
  • "Le BSL et les revues françaises" / Jean Claude Chevalier, 319-404
  • "La Société de Linguistique de Pairs dans son histoire (1863-1970)" / Gabriel Bergounioux, 359-390
  • "Le Bulletin de la Société de Linguistique de Paris parmi les principales revues de lingusitique de son temps" / E. F. Konrad Koerner, 404-424

----------

2006-07-18

Permalink 18:52:46, Atalak: Filologia, Euskara, Liburuak  

Euskal liburu eta eskuizkribu galduak

Mezu honetako gaia Stuart Kellyren liburutik hartu dut: The Book of the Lost Books. An Incomplete History of All the Great Books You'll Never Read (Viking, 2005; Random House, 2006).

Liburu honen berri izan dut Libros&Bitios blogaren bidez eta bertan J. A. Millan-ek susmatzen du, oraingoz liburua ez baitzaio iritsi, egilea ziurrenik literatura klasikoaz eta ingelesez idatzitakoaz arituko dela, gaztelaniazko liburuak aintzat hartu gabe

Nik neuk susmoak baino gehiago ditut, liburuaren zain egonik ere, euskarazkoak guztiz bazter utzita dituela Kelly jaunak; nekez espero genezake besterik. Hau dela-eta, gure zerrenda egitea proposatzen dizuet, alegia euskarazko eta euskarari buruzko liburu galduen zerrenda.

Nolanahi ere, gure tradizioa txikia denez gero, eskuizkribu galduak ere onartzen dira. Kellyren liburuaren aurkezpenean adierazten den bezala, "liburuak deuseztatu daitezke sua, ura, barneratzea, gogorik eza, erotasuna, krokodilo bat eta aurreiritzia direla kausa". Horra hor liburu galduaren behin-behineko definizio bat.

Beraz, has nadin neure zerrenda aurkezten (hurrenkera kronologikoari lotzen saiatuko naiz, baina lan galduez ari garenez gero ez da beti erraza datazio bat ematea):

  1. Etxepareren liburuaren edizio galdua, Oihenartek aipatua.
  2. Elsoko Santxoren Doctrina christiana (Iruñea, 1561). Oraingoz galdua?
  3. Jean Etxegarairen bertsoak eta Artzain gorria antzezlana (Oihenarten arabera 1565 inguruan antzestua; Oihenartek ematen dion "pastorala" deiturari buruz, Beñat Oyharçabalek idatzi du, PDF).
  4. Oihenartek aipatzen duen Nafarroa Behereko XVI. mendeko antzerkia.
  5. Joanes Larrunbideren bertsoak eta antzezlanak, Isastik aipatuak.
  6. Zalgizen olerkiak, hauek ere Oihenartek aipatuak.
  7. Etxeberri Ziburukoaren Egunoroscoa, hau ere Oihenartek aipatua.
  8. Egile berberaren hiztegia, nola ez, Oihenartek aipatua.
  9. Ibon Sarasolak "poesía galante vizcaína" deitu zuen saileko lan ezezagunak, Mikoletak "modernos del Parnasso Cantabrico" deitu zituen berberak agian.
  10. Materreren Doctrina Christianaren lehen edizioa (Bordel, 1617).
  11. Pierre Argaiñaratzen Avisu eta Exortacione probechosak bekhatorearentzat (Bordel, 1641).
  12. Jacques Belaren Dictionnaire basque eta Compendium de grammaire basque.
  13. Dominique Bidegaraik Nafarroako Estatuei aurkeztu zizkien gramatika eta hiztegia (1675-1679 urteen inguruan).
  14. Etxeberri Sarakoaren hiztegi laukoitza (XVIII. mende hasiera).
  15. Martin Harrieten gramatikaren (Baiona, 1741) jarraipena izan behar zuten hiru liburukiak eta gramatikaren amaieran iragartzen dituen beste bi liburuak.
  16. Melchor Oyangurenek bere Tagalismo elucidado gramatikan (Mexiko, 1742) iragarri zituen hiru lanak: lehena tagalo-gaztelania-euskara hiztegi hirueledun bat; bigarrena Arte de la lengua Vascongada, Oyangurenek berak dioenez, 1715ean idatzi zuena; eta hirugarrena Cantabrismo Elucidado izenekoa.
  17. Duhalderen hiztegi mardula (XVIII. mendearen erdikoa), Humboldtek (PDF) ezagutarazi zuena.
Orain zuen txanda da, zerrenda osatzeko edota zuzentzeko.

Eguneratzea (2006-07-19):

    18. Astarloaren Plan de lenguas (XIX. mende hasiera), Humboldtek egindako laburpenaren bidez bakarrik ezagutzen duguna.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution