2009 urtea ixteko, aurten hilabete bakoitzean argitaratu ditudan mezuen
Top 12a dakart. Gazi-gozoa izan da urtea, ohi bezala, eta saiatu naiz neure hautapenean
FiloBlogian gehien erabili ditudan gaiak aukeratzen. Hala ere, ez ditut ahaztu nahi
Iñaki Ugartebururen eta
Juanjo Zearretaren heriotzen une latzak, ezta heriotzaren urteurrenetan omenaldia izan zuten
Axun Aierbe eta
Henrike Knörr ere.
Aitortu behar du hilabete batzuetan zailagoa gertatu zaidala mezu bakar bat hautatzea; beste batzuetan, aldiz, ia aukera bakarra izan dut.
Hona
FiloBlogiaren 2009ko Top 12a:
Bakoitzak berea izango du, jakina, eta proposamenak onartzen dira.
Urte berri on eta oparoa guztioi!!