Joan den ostiralean, Baionan
IKER ikerketa-gunearen egoitzan,
Beñat Oihartzabalen omenezko ekitaldi xume bat izan zen, eta bertan
Ricardo Etxeparek,
Joseba A. Lakarrak eta hirurok argitaratu dugun omenaldi-liburua eman genion.
Hainbat lagun bildu ginen egun berezi hartan Beñaten ondoan egoteko; bai liburuan parte hartu duten autore batzuk, bai Euskal Herriko unibertsitateetako, IKER-eko eta
Euskaltzaindiko lagunak, baita Beñaten senide eta adiskide zenbait ere. Ekitaldian R. Etxeparek eta biok Beñat Oihartzabalen ibilbide akademikoari buruzko hitz batzuk egin genituen eta, ondoren, lunch bat izan zen, aspaldiko eta ez hain aspaldiko lagunekin solas egiteko aukera izan genuelarik.
Beñat Oihartzabalen omenezko liburua
Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (
ASJU) aldizkariaren ale berezi gisa atera da, 2009. urteko 1-2 zenbakia izanik. Gainera, liburuak honako izenburu hau dauka:
Beñat Oihartzabali gorazarre - Festschrift for Bernard Oyharçabal eta bertan hirurogeita hamahiru egilek parte hartu dute, berrogeita hamazazpi artikulu idatziz, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.
Nire esker ona eman nahi diet omenaldi-liburuan eta ostiraleko ekitaldia antolatzen parte hartu duten guztiei, baita ostiraleko ekitaldira bertaratu ziren gainerako guztiei ere.

[Aurelia Arkotxaren argazkia; handiagoa ikusteko, klik egin argazkian]
Hona hemen aurkibide osoa:
- Atarikoak, viii
- Preface, ix
- Xabier Alberdi Larizgoitia, “Kalkoen tipologia eta eragina gaurko euskarazko neologian”, 1-17
- Gontzal Aldai, “Aoristo Perifrástico, perfectivo y pluscuamperfecto: Leizarraga vs. Lazarraga”, 19-36
- Izaskun Aldezabal Roteta, María Jesús Aranzabe, Arantza Díaz de Ilarraza, Ainara Estarrona, Nerea Ezeiza & Larraitz Uria, “Corpusen etiketatze linguistikoa”, 37-50
- Xabier Altzibar Aretxabaleta, “Amodioaren martirra (1900-1901), foiletoi-nobela ezezaguna”, 51-66
- Aurelia Arcocha-Scarcia, “Martin Goyhetche-ren alegien peritestuetan zehar: ‘nota’ eta ‘hitztegui’”, 67-96
- Xabier Artiagoitia, “Jabetza-genitiboaren sintaxia eta erkatze anizkuna”, 97-118
- Gotzon Aurrekoetxea, “Euskalkien dialektotasunaz”, 119-135
- Miren Azkarate, “Du contrat social-etik Gizarte-hitzarmenera, edo nominalizazioen eragina diskurtso berezituetan”, 137-157
- K. Josu Bijuesca, “Filotearen lehen itzulpenen electio verborum-erako hurbiltze saioa”, 159-171
- Jon Casenave, “Francisque Michel eta euskal literaturaren historia”, 173-179
- Jesús Antonio Cid, “Metamorfosis parnasianas de Atharratze Jauregian: Albert Glatigny, 1868”, 181-192
- Jean-Baptiste Battittu Coyos, “Errealitate soziolinguistikoaren deskribapena eta irudikatzea - hiru aldagairekiko modeloak”, 193-203
- Gorka Elordieta & Aritz Irurtzun, “The prosody and interpretation of non-exhaustive narrow focus in Basque”, 205-230
- Agurtzane Elordui & Igone Zabala, “Euskara Batuaren garapen lexiko-diskurtsiboa: batasunetik aniztasun funtzionalerantz”, 231-246
- Antton Elosegi Aldasoro, “Gailuren bilakabidea garai bateko testuetatik oraingoetara”, 247-259
- Irantzu Epelde, “Maileguen erabilera ekialdeko eskuizkribu batean”, 261-282
- Michel Etchebarne, “Cas locatifs et cas grammaticaux en damana”, 283-293
- Javier Etxagibel, “Inflexio kanporatze gertakariak euskaraz”, 295-313
- Urtzi Etxeberria, “Euskal artikuluak bultza ditzakeen interpretazioez”, 315-333
- Ricardo Etxepare & Myriam Uribe-Etxebarria, “Hitz hurrenkera eta birregituraketa euskaraz”, 335-355
- Beatriz Fernández, Jon Ortiz de Urbina & Josu Landa, “Komunztadurarik gabeko datiboen gakoez”, 357-380
- Patxi Goenaga, “Hauta-galderez”, 381-403
- Ricardo Gómez, “Eredu latindarraren eragina euskal deklinabidearen XIX. mendeko deskribapenetan”, 405-421
- Bill Haddican, “A note on Basque participles”, 423-433
- Jean Haritschelhar, “Toberak Baigorrin 1973an”, 435-445
- Bittor Hidalgo, “Erlatiboak Iparraldean Haur prodigoaren 141 itzulpenetan”, 447-483
- José Ignacio Hualde & Oihana Lujanbio, “Goizuetako azentuaz zerbait gehiago: oharmena”, 485-501
- Bernhard Hurch, “«Emakume-bahitzea» eta lege fonetikoak; Georg von der Gabelentzen Hizkuntza arrotzak jasotzeko eskuliburua-ren ingurukoak”, 503-516
- Orreaga Ibarra Murillo, “-(e)la morfemaz osaturiko esaldien erabilera gaurko euskaldun gazteen mintzairan”, 517-529
- Iván Igartua, “Euskara hizkuntza zeltikoa zenean: oharra XVIII. mendeko uste genetikoez”, 531-538
- Jon Kortazar, “Jokin Zaitegiren poesia”, 539-551
- Itziar Laka, Adam Zawiszewski & Kepa Erdozia, “Euskal Gramatika prozesatzen: hastapenetako zenbait emaitza”, 553-563
- Joseba A. Lakarra, “Adabakiak /h/-aren balio etimologikoaz”, 565-595
- Ane Loidi Garitano, “Klotildaren miraria Klobis pastoralean”, 597-613
- Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte, “Oyharçabal eta Santa Graziko beste toponimo eta oikonimo batzuk 1838 eta 1914ko katastroen arabera (grafia arazoak ebazten)”, 615-633
- Jesus Mari Makazaga Eizagirre, “Elgoibarko eta Debabarreneko hizkeren kokapenaz gehiago”, 635-656
- Mari Jose Olaziregi, “Basque Writing in the Iberian Context: Brief Notes on the Translations of Basque Literature”, 657-662
- Miren Lourdes Oñederra, “Ohar batzuk bokal batez: zubereraren [y]”, 663-678
- Maite Oronoz, Arantza Díaz de Ilarraza & Koldo Gojenola, “Erroreak automatikoki detektatzeko tekniken azterlana eta euskararentzako aplikazioak”, 679-705
- Rosa Miren Pagola, “XVIII. mendeko gutun baten azterketa soziala eta linguistikoa”, 707-720
- Elixabete Pérez Gaztelu, “Erdal aurrizkien irtenbideak Zehazki hiztegian (eta II)”, 721-743
- Georges Rebuschi, “On the polysemy of the suffix -ke in the history of Northern Basque”, 745-768
- Milan Rezac, “On the unifiability of repairs for the Person Case Constraint: French, Basque, Georgian and Chinook”, 769-789
- Josep del Rio & Itziar Aduriz, “Errenteriako euskararen kokagunea”, 791-803
- Iñigo Ruiz Arzalluz, “Literaturaren zertarakoa, itzulpenak eta hizkuntzaren auzia Orixerengan”, 805-818
- Patxi Salaberri Zaratiegi & Juan Jose Zubiri Lujanbio, “Euskal deituren jatorria eta etxe izengoitiak”, 819-830
- Itziar San Martin, “Derived nominals from the nominal perspective”, 831-845
- Ana M. Toledo Lezeta, “Hizkuntzak eta aldaerak euskal narratibaren sorreran”, 847-860
- Koldo Ulibarri, “Viva Jesus dotrinaren azterketa bibliografia materialaren arabera”, 861-871
- Blanca Urgell, “Martin Harrieten hiztegiak: eraketari buruzko zenbait berri”, 873-889
- Ruben Urizar, Iñaki Alegria, Juan Carlos Odriozola & Nerea Ezeiza, “Euskarazko hitz anitzeko unitate lexikalen tratamendu konputazionala”, 891-908
- Andrés Urrutia Badiola, “Dominique Dufau (1880-1956) notario senpertarraren testu juridikoak euskaraz: lexikoa eta itzultze-lana”, 909-950
- Vidal Valmala, “On the position of central adverbial clauses”, 951-969
- Xarles Videgain, “Pintatu (Etxepare 1545): ‘edan’?”, 971-977
- Piarres Xarriton, “Hazparneko bertsolari xurien eta gorrien arteko azken uztarrak”, 979-984
- Natalia M. Zaika, “Les textes de Cerquand. Les contes qui n’existent pas”, 985-1002
- Mikel Zalbide, “Interferentzia, hiztun garbien galera eta mintzaldaketa: Hiriart-Urrutiren garaiko zenbait korrelato”, 1003-1033
Laster izango da salgai. Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz egin ditzakezue eskariak: