Atala: Zientzia

2009-09-11

Permalink 16:23:55, Atalak: Internet, Aldizkariak, Zientzia  

Artikulu zientifikoen etorkizuneko itxura

Edo, gutxienez, zein itxura proposatzen duen Elsevier argitaletxe zientifikoak. Proposamen horretan euskarri digitalaren ahalmenak eta informazioa antolatzeko eta aurkezteko aukerak baliatu nahi izan dituzte, irakurle bakoitzari artikulu zientifikoen edukira iristeko ibilbide desberdinak eskainiz;

Nolanahi ere, artikulu osoa "modu tradizionalean" irakurri nahi duenak PDF formatuan ere jaitsi lezake.

Prestatu duten egitasmoak (1. prototipoa, 2. prototipoa) honako ezaugarri hauek ditu, besteak beste:
  • Edukiak hierarkikoki aurkezten dira, fitxetan eta sakontasun maila desberdinetan antolatuak.
  • Artikuluaren laburpenetik beretik hasita, testua baliabide multimediarekin batera agertzen da (audioa, bideoa, irudiak). Adibidez, egileari egindako elkarrizketa bat entzun edo ikus daiteke, bere artikuluaren aurkezpen gisa.
  • Bibliografiako erreferentziek haien testu osora eraman gaitzakete, sarean eskuragarria izanez gero. Horrezaz gain, gaur egun boladan dagoen informazio bibliometrikoa ere ematen dute.
  • Irakurleek iruzkinak idatzi ahal dituzte.
Prototipoak ikusita, nabarmena da egitasmoa pentsatuta dagoela gehienbat natur eta osasun zientzietako artikuluak argitaratzeko. Baina, neurri handi batean, beste arlo batzuetako ekoizpen zientifikoak ere erraz balia litzake halako antolamendu baten abantailak, nik uste.

Iturriak:

bigarren prototipoa
----------

2008-11-09

Permalink 19:04:19, Atalak: Hizkuntzalaritza, Filologia, Internet, Zientzia  

Zenbait kronologia informazioaren eta hedabideen historiari buruz

Jeremy Normnan-en HistoryofScience.com webgunearen atal batean From Cave Paintings to the Internet kronologia-bilduma dago. Bertan informazioaren, idaztearen, liburuaren eta komunikazioaren historiarekin lotuta dauden timeline edo kronologiak aurki daitezke. Batzuk ez daude oso beteta eta denbora-jauzi luzeak agertzen dira, baina informazio baliagarria eta ondo antolatua eskaintzen dute.

Hona blog honen gaiekin zerikusi handiena duten kronologiak:
Iturria:
----------

2008-07-15

Permalink 15:21:00, Atalak: Hizkuntzalaritza, Filologia, Zientzia  

Phaistosko (euskal) Diskoa iruzurra ote?

Halaxe adierazi du Jerome M. Eisenberg-ek, Antzin Aroko artearen faltsutze-lanetan adituak, The Times egunkariak joan den astean argitaratutako artikulu batean:

"Phaistos Disc declared as fake by scholar"

Phaistosko Diskoa 1908an aurkitu zen eta harrezkero kultura minoikoaren misterio ilunenetarikoa izan da, bertan agertzen diren 45 ikurrak ezin izan baitira ulertu ezta irakurri ere. Areago dena, bazen hizkuntza bat islatzen ez zutela adierazi zuenik ere eta azken hau da Eisenberg-en ondorioa, iruzurra izaki.

Hara non euskararen jatorria kosta ahala kosta bilatzen duten horietako batzuek Phaistosko Diskoa euskararen bidez deszifratzen saiatu ziren, baita "lortu" ere, noski.


Eisenberg-en iritziz, diskoa Luigi Pernier arkeologo italiarrak landu zuen, Sir Arthur Evans, Kretako Knossos jauregiaren aurkitzaile, eta Federico Halbherr arkeologoak txundituta uzteko asmoz. Pernier izan zen Phaistosko diskoa "aurkitu" zuena, eta haren txostenean jauregi minoiko batean eta ikutu gabeko ingurune batean aurkitu zuela baieztatu zuen. Honek balio izan zuen diskoari K. a. 1700 urte inguruko datazioa emateko.

Eisenberg Minerva, The International Review of Ancient Art & Archaeology aldizkariaren editore nagusia da eta duela aste batzuk bidalitako mezu elektroniko batek eztabaida interesgarri bat sorrarazi zuen Langaugehat blogean. Izan ere, aldizkari horren 19:4 zenbakiak atera berri du iruzurra salatzen duen Eisenberg-en artikulua.

Gainera, aurkikuntzaren harira, aurtengo urriaren 31tik azaroaren 1era nazioarteko biltzar bat izango da Londresen, Phaistosko Diskoaren egiazkotasunaren aldekoek eta kontrakoek eztabaidatzeko. Hau guztia iruzurra salatu eta berehala.

Beste batzuek ikasiko al dute!

Iturria:


----------

2007-02-22

Permalink 12:32:51, Atalak: Zientzia  

Zientzia eta fedea

Hemengo irudia txikiegi eta irakurgaitza atera denez, bertan klik eginez jatorrizko irudia ikusiko duzue. Oso ona:


zientzia eta fedea


Iturria:
----------

2007-01-19

Zientziaren Graal santuen artean euskararen ahaideak aurkitzea

Gaur, Microsiervos blogari esker, Wikipediako "List of holy grails" sarrera ezagutu dut. Bertan zientziaren arlo batzuetan aurkikuntza desiratuenak baina, aldi berean, ezinezkotzat jotzen direnen zerrenda dator.

Hauexek dira Hizkuntzalaritzaren arloan aipatzen direnak:
Gehiagorik bururatzen zaizue?

Zenbat Presebal zaldun dugu gure artean?

Voynich eskuizkribua

Iturria:


----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution