Atala: Denetarik

2010-10-19

Permalink 14:29:26, Atalak: Denetarik  

FiloBlogia etxez aldatzen da, baina ez urrun

Hemendik aurrera FiloBlogiaren etxe berria Blogari.net-ekoek atondu duten plataforma berrian izango da, Blogariak-net-en alegia.

Horren ondorioz, hauxe da FiloBlogiaren helbide berria:

http://filoblogia.blogariak.net

Etxe aldaketarekin batera blogaren itxura ere aldatu dut, ahal izan dudan neurrian alboko barran zegoen informazioa gordez. Espero dut irakurleon gustukoa izatea eta aurrerantzean zuek guztiok blog berrian ikustea.

Blog hau RSS jarioen bitartez irakurtzen baduzue, ez ahaztu harpidetzak eguneratzeaz.
----------

2010-03-04

Permalink 13:01:51, Atalak: Denetarik  

Jauna, Joxemiel Bidador...


----------

2009-12-31

Permalink 14:49:40, Atalak: Denetarik, Urteurrenak  

FiloBlogiaren 2009ko Top12a

2009 urtea ixteko, aurten hilabete bakoitzean argitaratu ditudan mezuen Top 12a dakart. Gazi-gozoa izan da urtea, ohi bezala, eta saiatu naiz neure hautapenean FiloBlogian gehien erabili ditudan gaiak aukeratzen. Hala ere, ez ditut ahaztu nahi Iñaki Ugartebururen eta Juanjo Zearretaren heriotzen une latzak, ezta heriotzaren urteurrenetan omenaldia izan zuten Axun Aierbe eta Henrike Knörr ere.

Aitortu behar du hilabete batzuetan zailagoa gertatu zaidala mezu bakar bat hautatzea; beste batzuetan, aldiz, ia aukera bakarra izan dut.

Hona FiloBlogiaren 2009ko Top 12a:
Bakoitzak berea izango du, jakina, eta proposamenak onartzen dira.

Urte berri on eta oparoa guztioi!!
----------

2009-12-24

Permalink 19:34:34, Atalak: Denetarik  

Urte Berri on guztioi!!

Hoberena opa dizuet FiloBlogiaren irakurle guztioi!!

----------

2009-11-24

Permalink 18:35:49, Atalak: Denetarik, Internet  

Deskonexioaren ondoren, loturak eguneratzera

Euskalteli "esker", bi astez egon naiz etxean Interneteko konexiorik gabe. Beste gauza batzuk egiteko aukera eman dit horrek, baina bien bitartean blogaren eskuineko zutabean ikus ditzakezuen nire lotura deliciousak eguneratu gabe geratu dira (horretarako astirik ez bulegoan).

Gaurtik aurrera, lotura zaharrak sartzen hasiko naiz, aurkitu ahala eta, beraz, hurrenkera kronologikoari kasu egin gabe.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution