Atala: Bloggerrekoak

2005-12-06

Permalink 18:40:42, Atalak: Bloggerrekoak, Denetarik  

FiloBlogiak helbidea aldatu du

Gaurtik aurrera FiloBlogiaren mezuak beste helbide batean aurkituko dituzue:

http://www.blogari.net/filoblogia

Blogari.net-ek mezu, irudi eta iruzkin guztiak blog berrira automatikoki inportatzeko tresna bat prestatu du eta, hari esker, migrazioa aise eta laster burutu ahal izan dut.

blogger2blogari

Eta behin-behineko agurrarekin, eskerrak emateko tenorea iritsi da.

Mila esker Bloggerri, urte eta piko honetan blogintzan aritzeko eman didan aukeragatik; informatikaz deus gutxi jakinda, blog bat era errazean idatzi ahal izan dut.

Mila esker Blogari.net zerbitzu berriari, emandako ostatuagatik. Aurrerantzean euskarazko software librea erabili ahalko dut eta baita mezuak ataletan sailkatu ere, beste berrikuntza batzuen artean.

Eta, bereziki, mila esker orain arte FiloBlogia irakurri eta bertan parte hartu duzuen guztioi; etxe berrian elkar ikusten jarraitzea espero dut!!

----------

2005-12-04

Permalink 19:01:00, Atalak: Bloggerrekoak, Hiztegigintza  

Merriam-Webster hiztegi irekia

Merriam-Webster OnLine hiztegia aspaldidanik dugu Interneten. Orain Open Dictionary ekimen berria jarri dute sarean.

Hiztegi ireki honek aukera ematen du edozeinek hiztegiari sarrera berri bat gehitu diezaion. Oso interesgarria iruditzen zait, eta hizkuntza baten bizitza neurtzeko arras baliagarria.

Adi egon, hala ere, sarrera berriak onartzeko egiten duten oharrari: "hitz errealak" nahi dituzte, hots inori entzunak edo irakurriak, eta ez norberak asmatutako neologismoak (coinages direlakoak). Alabaina, batek uste badu asmatu duen hitz horrek erabilera praktikoa, definizio argia eta arrakasta izan litzakeela, aurrera eta geroak esango.

Honezkero 2.500 sarreratik gora gehitu dira, batzuk RAM (Random Acces Memory) bezalako hutsune nabariak eta beste batzuk, azken urteotan gure eremuko zirkoetan ere azaldu diren liger modukoak.

Iturria: Language Log

----------

2005-12-03

----------

2005-11-20

Permalink 20:12:00, Atalak: Bloggerrekoak, Internet, Aldizkariak  

Artikuluen Datu-Base Dokumentala HABE liburutegian

HABE liburutegiak bere ondareko aldizkariak indexatu ditu eta, honi esker, liburutegian dituzten aleen aurkibideak eta artikulu bakoitzeko fitxa bibliografikoa eskaintzen dizkigu. Zerbitzu honek Artikuluen Datu-Base Dokumentala (ADBD) izena du.

Fitxa bibliografikoak, ohiko datuak ez ezik, artikuluaren hasiera (eta, dagoenean, laburpena) ere badakar.

Datu-basean aurki daitezkeen 180 bat aldizkarien artean honakoak daude:

Asebete geratu ez denak DIALNET zerbitzuan ia 3.000 aldizkari zientifikoren aurkibideak ditu.

Iturria: Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren blogean irakurritako artikulu batek eraman nau ADBD-ra.

----------

2005-11-17

Permalink 20:00:00, Atalak: Bloggerrekoak, Denetarik  

Hitz magikoak

Beti izan dira hitz magikoak: sendagarriak, begiraleak, orokonpontzaileak...

Gure garaiko bi hitz magiko proposatzen ditut:

KALITATE

BEHATOKI

Gehiago ezagutzen duzue?
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution