Mezua: Erromantzeen bila. D. Catalánen "El archivo del Romancero" sarean

2010-08-21

Permalink 16:58:23, Atalak: Filologia, Argitalpenak  

Erromantzeen bila. D. Catalánen "El archivo del Romancero" sarean

Uztailaren hasieratik Romancero de la Cuesta del Zarzal blogean Diego Catalán zenaren El archivo del Romancero, patrimonio de la humanidad. Historia documentada de un siglo de historia lan liluragarria argiaratzen ari da, zatika.

Lana liburu gisa kaleratu zen 2001ean, bi liburukitan, Ramón Menéndez Pidal Fundazioak argitaratua. Liburuan kontatzen da zein lan egin zuten Menéndez Pidal eta Maria Goyri senar-emazteek Espainian zehar, eta Espainiatik kanpo ere, erromantzeak jasotzen eta aztertzen. Halaber, Menéndez Pidal familiaren ukitu biografiko ezin interesgarriagoak eskaini zizkigun Diego Catalánek, dokumentazio aberatsa erabiliz. Interes berezia dute blogean erantsi diren garai hartako argazkiek eta agiriek.

Diego Catalán filologo bikaina Ramón Menéndez Pidal hispanistaren biloba izan zen, baita honen izena daraman Fundazioaren buru ere, 2008an hil arte.

Dagoeneko liburuaren aurkezpena eta hamazazpi kapitulu argitaratu dira. Hamaikagarren kapituluak Menéndez Pidalek 1921ean Gernikako neska batzuei bildu zizkien kantuen berri ematen du.

Uda honetako irakurgai gomendagarria filologiaz eta herri literaturaz interesa duen ororentzat.

Lotutako sarrera:


R. Menéndez Pidal eta M. Goyri eztei-bidaian, Cid-en ibilbidea eginez
[cc-by-nc-nd - Romancero de la Cuesta del Zarzal]

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Amigos del Olivar de Chamartín [Bisitaria] · http://cuestadelzarzal.blogia.com
Gracias por reseñar esta iniciativa.

En http://diegocatalan.blogia.com/ también hemos publicado los libros de Diego Catalán:

* La épica española. Nueva documentación y nueva evaluación
* El Cid en la Historia y sus inventores

Esta edición se lleva a cabo por un grupo de ciudadanos partidarios de la cultura libre, sin canon, ni canonjías, ni derechos de autor, que trabajan sin ánimo de lucro, secundando este proyecto iniciado por Diego Catalán.

Gracias por su constante apoyo.

Un abrazo

Carles (webmaster)

(Espero haber puesto bien los enlaces)
Permalink-a mezu RSS 2010-08-22 @ 10:15
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Carles: Muchas gracias a vosotros por dar a conocer a través de esos blogs la obra de Diego Catalán, y por todos los esfuerzos por conservar el archivo de la Fundación Menéndez Pidal.

(He editado el enlace porque en los comentarios no sale bien todo el HTML)
Permalink-a mezu RSS 2010-08-22 @ 16:45
Bidaltzailea: Carles (webmaster) [Bisitaria]
Bien sabes, Ricardo, que sin el apoyo de la gente como tú nuestro trabajo y el de nuestros predecesores para difundir libremente la cultura, no tendría sentido.

¡Muchísimas gracias!

Permalink-a mezu RSS 2010-08-22 @ 21:23

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution