Artxiboak: Apirila 2010

2010-04-30

Permalink 16:59:55, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Bi urte Henrike Knörr gabe

Gaur bete da Henrike Knörren heroitzaren bigarren urteurrena. 2008ko apirilaren 30eko egun latz hartatik askok eta askotan gogoratu dugu Henrike, omenaldi, argitalpen eta bestelako jardueren bidez.

Bigarren urteurrenarekin, zenbait berri jakin ditut, Henrikeren senideek Facebook-en iragarriak. Hona:

HenrikeKnoerr.com
----------

2010-04-20

Oroigarria: Lazarragari buruzko uda ikastarorako bekak

"Lazarraga, XVI. mendeko autore berri bat" (PDF) ikastarora joateko beka apirilaren 23a baino lehen eskatu behar da.

Bekaren bidez ikastaroaren matrikula edota egoitza ordaindu daiteke.

Argibide gehiago:
----------

2010-04-08

Permalink 19:39:28, Atalak: Hizkuntzalaritza, Filologia, Euskara, Deialdiak  

Euskara-Erromantze Hizkuntzalaritza III. Jardunaldien deialdia

Euskara-Erromantze Hizkuntzalaritza III. Jardunaldiak azaroaren 23-25 bitartean izango dira Bilbon, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Sailak antolaturik, Kultura Ondareko Zerbitzuaren hitzaldi aretoan.

Jardunaldietako ildo nagusiak hauexek dira:
  • Harremanetan dauden hizkuntzak - Soziolinguistika
  • Dokumentu iturriak eta corpusak: edizioa eta/edo azterketa (Tipologia-fonetika, morfosintaxia, lexikoa, diskurtsoaren azterketa)
  • Historiografia
  • Onomastika
  • Lexikografia
  • Arlo horietako hizkuntzalaritza eta filologia ikerkuntzara aplikatutako metodologia eta teknologiak
Komunikazio-proposamenak aurkezteko epea irekita dago. Laburpenak ekainaren 1a baino lehen bidali behar dira posta elektronikoz jardun[a bildua]eusko-ikaskuntza[puntu]org helbidera. Laburpenetan honako datu hauek adierazi behar dira:
  • Komunikazioaren izenburua (hizki xehetan)
  • 500 hitz inguruko laburpena, Eusko Ikaskuntzako hizkuntza ofizialetakoren batean: euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez.
  • Egilearen edo egileen izen-abizenak, lanbideko edo etxeko helbidea eta helbide elektronikoa.
Dagoeneko argitaratu dute jardunaldien lehen zirkularra. Interesatuak bertan aurkituko ditu argibide gehiago.

Lotutako sarrera:
----------

2010-04-06

ASJU aldizkariaren 42:1 (2008) zenbakia argitaratu da

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" aldizkariak ale berri bat kaleratu du, 2008. urteari dagokion 42:1 zenbakia hain zuzen ere.

Hauexek dira 42:1 (2008) zenbakian argitaratu diren artikuluak:
  • Jesús Antonio Cid, “La balada ‘Urthubiako alhaba’: Problemas y conjeturas”, 1-60
  • Jabier Kaltzakorta, “Notas sobre el texto vasco de ‘Urthubiako alhaba’”, 61-81
  • Joseba A. Lakarra, “Vida con/y libertad: sobre una coordinación arcaica y la autenticidad de ‘Urthubiako alhaba’”, 83-100
  • Iñaki Camino, “Nafarroa Behereko euskara zaharra”, 101-169
  • Iván Igartua, “La aspiración de origen nasal en la evolución fonológica del euskera: un caso de rhinoglottophilia”, 171-189
  • Koldo Ulibarri, “Orozkoko euskararen azterketa diakronikorantz hurbiltze bat”, 191-207
  • Gorka Elordieta, “An overview of theories of the syntax-phonology interface”, 209-286
  • Karlos Cid Abasolo, “Egitura kausatiboak euskaran, eslaboan eta erromantzean: konparaketa tipologiko baterantz”, 287-307
  • Leticia Pablos, “Filled-gap effects in sentence procesing: different accounts compared”, 309-332
  • Ricardo Gómez, “Berriz Aizkibelen Euskera eskuizkribuaz: Edizioa eta iturriak”, 333-380
  • Jon Andoni Fernández de Larrea Rojas, “Bandidaje y épica: Los orígenes históricos del Cantar de Sandailia”, 381-386
  • Mari Jose Olaziregi, “Mapping the nation in contemporary Basque literature”, 387-398
  • José Andrés Alonso de la Fuente, “Notas sobre lingüística histórica (II)”, 399-412
Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz egin ditzakezue eskariak:
----------

2010-04-05

Permalink 19:28:58, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi... eta bost!!

Duela urte bat: Duela urte bi:
Duela hiru urte:
Duela lau urte:
...eta duela bost urte:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution