Artxiboak: Martxoa 2010

2010-03-25

Lazarragari buruzko uda ikastaro bat

Uztailaren 7 eta 8an, Donostian, UPV/EHUko XXIX Uda Ikastaroen barruan "Lazarraga, XVI. mendeko autore berri bat" (PDF) ikastaroa izango da. Animatzen zaituztet ikastaroan izena ematera. Euskararen historiari buruz, euskal testu zaharren edizioari buruz, euskal literaturari buruz interesik baduzue, edota euskara irakasleak bazarete, ikastaroan zer ikasi eta zer ikusi izango duzue.

Ikastaroaren matrikula edota egoitza ordaintzeko bekak eska daitezke apirilaren 23a baino lehen.

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lankidetzaz antolatu da.
Matrikula-prezioak: maiatzaren 31ra arte: 50 €. Ekainaren 1etik aurrera: 60 €.
Balio akademikoa: 20 ordu.
Homologazio kodea: 1068170003

Helburuak:

Lazarraga Eskuizkribua 2004.ean aurkitu zenetik, Lazarragarena izen ezaguna bihurtu da, baina ez da oraindik azterketa-lan sakonik argitaratu. Azterketa horretan dihardu Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeak, lehenik eta behin testua bera finkatzen, eta hain zuzen bere lanaren lehenengo emaitzak ezagutzera eman nahi ditu UPV/EHUren XXIX. Uda Ikastaroen testuinguruan, egun horietan aurkeztuko baitu bost urteko lanaren emaitzak biltzen dituen webgunea. Hortaz, ikastaroetan publiko zabalari aurkeztu nahi zaio, bere testuinguruan kokatuta, Lazarragaren eskuizkribuaren inguruan gaur dakiguna (ikastaroa interesgarria izango da euskal testuetan interesatua den ororentzat, eta bereziki irakaskuntza ertainetako irakasleentzat), ondoko helburu zehatz hauekin:
  • Euskal testuak aztertzeko eta jendarteratzeko metodologia aurkeztea.
  • Lazarraga Eskuizkribua XVI.-XVII. mendeetan beste hizkuntza batzuetan idazten denaren testuinguruan kokatzea.
  • Lazarragaren eskuizkribuaren deskribapen sakona eskaintzea.
  • Lazarragaren euskara ulertzeko giltzarriak eskaintzea.
  • Lazarragaren testuak jendarteratzeko giltzarriak eskaintzea.

Egitaraua:


uztailak 7
9:00etan Dokumentazio banaketa

9:15etan “Joan Perez Lazarragakoa eta Lazarraga Eskuizkribua”
RICARDO GÓMEZ.
Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

10:30etan Etenaldia

10:45etan “Géneros de poesía popular –y semipopular– en el Cancionero de Lazarraga”
JESÚS ANTONIO CID.
Complutense Unibertsitatea. Madril.

12:00etan Etenaldia

12:15etan “Lazarragaren poemak: bigueleaz cancio baten cantaetan
GIDOR BILBAO.
Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

15:15etan “Lazarraga en la literatura pastoril del siglo XVI”
JOSÉ JAVIER RODRÍGUEZ.
Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

16:30 Etenaldia

16:45etan “Lazarragaren artzain-liburua: Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena
JULEN MANTEROLA.
Euskaltzaindia. Vitoria-Gasteiz.

18:00etan Egunekoaren laburpen-saioa

uztailak 8

9:15etan “Lazarragaren hizkuntzaren ezaugarriak”
JOSEBA LAKARRA.
CÉLINE MOUNOLE.

Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

10:30etan Etenaldia

10:45etan “Los textos del manuscrito Lazarraga en castellano”
JESÚS ANTONIO CID.
Complutense Unibertsitatea. Madril.

12:00etan Etenaldia

12:15etan “Lazarragaren ediziorako bidean”
RICARDO GÓMEZ.
GIDOR BILBAO.

Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa
----------

2010-03-20

Argitaratzear dago Humboldten euskal lanen lehen liburukia

Batzuek aspalditik espero genuen lana laster hasiko da kaleratzen; Wilhelm von Humboldt hizkuntzalari eta euskalari prusiarrak euskarari eta Euskal Herriari buruz idatzi zituen lan guztien edizioaz ari naiz.

Halaxe da. Uda honetan argitaratuko da Bernhard Hurch irakasleak prestatutako edizio-lanaren lehenengo liburukia:

Wilhelm von Humboldt. Schriften zur Anthropologie der Basken (Paderborn: Schöningh, 2010)

Guztira hiru liburuki izango dira euskarari eta Euskal Herriari eskainiak, eta bigarren atala osatuko dute Humboldten hizkuntzalaritza lan guztien edizioa helburu duen proiektu handiaren barruan.

Azala
----------

2010-03-14

Permalink 22:53:00, Atalak: Filologia, Euskararen_historia  

Ustezko lagun 'amigo' zaharra erdaratik euskara itzulitako testu zahar batzuetan

Juan Martin Elexpuruk jarraitu du bere blogean idazten Iruña-Veleiako 15921 piezan irakurtzen den VELE / IAN OSO / LAGUN, / MARCUS / N idazkunari buruz (E transkribatu dut II-ren ordez). Zehazkiago, azken egunotako mezu batean Elexpuru saiatu da euskal testu zaharretatik gaztelaniazko 'amigo' adiera duten lagun hitzaren agerraldiak biltzen, adiskide izenaren esanahikide direnak nolabait esateko.

Gogoratu, blog honetan aspaldiko mezu batean, Lakarraren txostenak lagun hitzari buruz esandakoa ekarri nuen, baita Elexpuruk berean erantzun ziona ere. Orobat, erakutsi nuen Elexpuruk bere txostenean Orotariko Euskal Hiztegiko lekukotasuna ez zuela behar bezala aipatu, euskalki askotako erreferentzia "pankroniko" bezala ematen baitzituen XX. mendeko hiztegi eta lan dialektologiko jakin batzuetako erreferentziak zirenak.

Zerrenda luzexka bildu du oraingoan Elexpuruk, egile eta mende desberdinetako pasarteak erakutsiz. Baten bat has liteke adibideak irakurtzen eta banan-banan iruzkintzen: honetan lagun-ek 'compañero' esan nahi du, beste horretan 'prójimo', harako hartan 'colega'. Erraza litzateke. Alabaina iruditzen zait halako bide batetik abiatuz gero, ez garela inoiz ados jarriko, pentsa baitaiteke iritzi hutsen erresuman mugitzen garela. Eta egia dateke (nahiz eta kasu batzuk nabarmenak izan).

Host unlimited photos at slide.com for FREE!

Horregatik, nahiago izan dut Elexpuruk aipatzen dituenetatik seguruagoak diren pasarte itzuliak bakarrik aintzat hartu, eta ikusi zein diren euskal autore zaharrek lagun hitzaren bidez itzultzen dituzten erdarazko hitzak.

Hona emaitzak:
  • Leizarraga: Gauza jakina da Leizarragak Testamentu Berria (1571) itzultzeko, gehienbat, Pierre Robert Olivétanek itzulitako Biblia (1535) eta San Jeronimoren Vulgata baliatu zituela, Erasmoren grekozko bertsioa (1516) ere aintzat harturik. Ikus dezagun, bada, nola agertzen diren jatorrizko testu horietan Elexpuruk aipatzen dituen lagun-en adibideak. Ez dut Olivetánen itzulpena sarean aurkitu; bai, ordea, hartan oinarritu zen Kalbinoren Genevako Biblia (1669ko edizioa bada ere), eta hortik atera ditut frantsesezko beheko pasarteak:
1. "Hartu zituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iakes eta Ioanes Zebedeoren seme Simonen lagun ziradenak ere".
Genevako Biblia: Car une frayeur l’avoit du tout saisi, et tous ceux qui estoyent avec lui, à cause de la prise des poissons qu’ils avoyent faite: semblablement aussi Jaques et Jean fils de Zebedée, qui estoyent compagnons de Simon. (Lukas 5:9)

Vulgata: Stupor enim circumdederat eum, et omnes, qui cum illo erant, in captura piscium, quam ceperant: Similiter autem Iacobum, et Ioannem, filios Zebedæi, qui erunt socii Simonis. Et ait ad Simonem Iesus: Noli timere: ex hoc iam homines eris capiens. (Lukas 5:9-10)
2. "Bada Titez den bezenbatean ene lagun da eta zuek baithan aiutazale: eta gure anaiez den bezenbatean, Elizen enbaxadore dirade eta Kristen gloria".
Genevako Biblia: Ainsi donc quant à Tite, il est est mon associé & compagnon d'œuvre envers vous : & quant à nos freres, ils sont& la gloire de Christ. (2 Korintoarrei 8:23)

Vulgata: sive pro Tito, qui est socius meus, et in vos adiutor, sive fratres nostri, Apostoli Ecclesiarum, gloria Christi. (2 Korintoarrei 8:23)
3. "Eta hiri ere othoitz egiten drauat, neure egiazko laguna, aiuta ditzan emazte enekin batean bataillatu diradenak Ebanjelioan"".
Genevako Biblia: Je te prie aussi, mon vrai compagnon, aide-leur, comme à celles qui ont combatu avec moi en l'Evangile, avec Clement aussi & mes autres compagnons d'œuvre, desquels les noms sont au livre de vie. (Filopoarrei 4:3)

Vulgata: Etiam rogo et te germane compar, adiuva illas, quæ mecum laboraverunt in Evangelio cum Clemente, et ceteris adiutoribus meis, quorum nomina sunt in libro vitae. (Filopoarrei 4:3)
4. "Nola ikasi ere baituzue Epafras gure lagun maite eta zerbitzari-kideaganik, zein baita Kristen ministre fidel zuendako".
Genevako Biblia: Comme aussi vous l'avez appris d'Epaphras nostre cher compagnon de service, qui est fidele ministre de Christ pour vous : (Kolosarrei 1:7)

Vulgata: sicut didicistis ab Epaphra charissimo conservo nostro, qui est fidelis pro vobis minister Christi Iesu, (Kolosarrei 1:7)
1. "Eztuzu desiratuko zure lagunaren etxea,
ez eta haren emaztea, ez mutilla,
ez neskatoa, ez idia, ez astoa,
ez eta haren den gauzarik
".

Testuan pixkatxo bat gorago irakurri eta latinezko hauxe agertzen da:
Non concupisces domum proximi tui, nec deliderabis vxorem eius, non seruum, non ancillam, non bouem, non asinum, nec omnia quae illius sunt.
Ezin zen bestela espero, Pouvreauren pasarte hori bederatzigarren eta hamargarren mandamenduen iruzkina baita. Nolanahi ere den, aurrekoa gutxi balitz, hauxe da Richelieuren frantsesezko testuak dioena:
Tu ne convoiteras la maison de ton prochain, ne desireras sa femme, son serviteur, sa servante, son boeuf, son asne, ni aucune chose qu'il ait. (201. or.)
2. "Nor ezta eme, miserikordios, eta bere lagunari barkatzera prestik egonen, dakiela barkatzen derauela guziei, bai eta hura gurutzean iosten dutenei".
Qui ne sera clement, misericordieux, & prompt à pardonner à son prochain, sçachant qu'il pardonne à tout le monde, mesme à ceux qui l'attachent en Croix? (48. or.)
Beharbada, datu hauek (ere) ez diete ezer esango Veleiako euskarazko idazkunen egiazkotasunean (eta antzinatasunean, badaezpadan) sinesten dutenei. Niri, ordea, esanguratsua irudituko litzaidake XVI-XVIII. mendeetako euskal testu zahar itzuli batean norbaitek euskarazko lagun jatorrizko "amigo", "ami" edo "amicus" izenen itzulpena dela aurkituko balu. Jakina, itzulpenaren jatorriaz ari naiz, ez euskarazkoa gerora nola itzuli den, Villasante izanda ere.

Nahi duenak badu hor lan "oso polit" bat.
----------

2010-03-07

Beñat Oihartzabali gorazarre (ASJU XLIII: 1-2, 2009)

Joan den ostiralean, Baionan IKER ikerketa-gunearen egoitzan, Beñat Oihartzabalen omenezko ekitaldi xume bat izan zen, eta bertan Ricardo Etxeparek, Joseba A. Lakarrak eta hirurok argitaratu dugun omenaldi-liburua eman genion.

Hainbat lagun bildu ginen egun berezi hartan Beñaten ondoan egoteko; bai liburuan parte hartu duten autore batzuk, bai Euskal Herriko unibertsitateetako, IKER-eko eta Euskaltzaindiko lagunak, baita Beñaten senide eta adiskide zenbait ere. Ekitaldian R. Etxeparek eta biok Beñat Oihartzabalen ibilbide akademikoari buruzko hitz batzuk egin genituen eta, ondoren, lunch bat izan zen, aspaldiko eta ez hain aspaldiko lagunekin solas egiteko aukera izan genuelarik.

Beñat Oihartzabalen omenezko liburua Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (ASJU) aldizkariaren ale berezi gisa atera da, 2009. urteko 1-2 zenbakia izanik. Gainera, liburuak honako izenburu hau dauka: Beñat Oihartzabali gorazarre - Festschrift for Bernard Oyharçabal eta bertan hirurogeita hamahiru egilek parte hartu dute, berrogeita hamazazpi artikulu idatziz, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.

Nire esker ona eman nahi diet omenaldi-liburuan eta ostiraleko ekitaldia antolatzen parte hartu duten guztiei, baita ostiraleko ekitaldira bertaratu ziren gainerako guztiei ere.


[Aurelia Arkotxaren argazkia; handiagoa ikusteko, klik egin argazkian]
Hona hemen aurkibide osoa:
  • Atarikoak, viii
  • Preface, ix
  • Xabier Alberdi Larizgoitia, “Kalkoen tipologia eta eragina gaurko euskarazko neologian”, 1-17
  • Gontzal Aldai, “Aoristo Perifrástico, perfectivo y pluscuamperfecto: Leizarraga vs. Lazarraga”, 19-36
  • Izaskun Aldezabal Roteta, María Jesús Aranzabe, Arantza Díaz de Ilarraza, Ainara Estarrona, Nerea Ezeiza & Larraitz Uria, “Corpusen etiketatze linguistikoa”, 37-50
  • Xabier Altzibar Aretxabaleta, “Amodioaren martirra (1900-1901), foiletoi-nobela ezezaguna”, 51-66
  • Aurelia Arcocha-Scarcia, “Martin Goyhetche-ren alegien peritestuetan zehar: ‘nota’ eta ‘hitztegui’”, 67-96
  • Xabier Artiagoitia, “Jabetza-genitiboaren sintaxia eta erkatze anizkuna”, 97-118
  • Gotzon Aurrekoetxea, “Euskalkien dialektotasunaz”, 119-135
  • Miren Azkarate, “Du contrat social-etik Gizarte-hitzarmenera, edo nominalizazioen eragina diskurtso berezituetan”, 137-157
  • K. Josu Bijuesca, “Filotearen lehen itzulpenen electio verborum-erako hurbiltze saioa”, 159-171
  • Jon Casenave, “Francisque Michel eta euskal literaturaren historia”, 173-179
  • Jesús Antonio Cid, “Metamorfosis parnasianas de Atharratze Jauregian: Albert Glatigny, 1868”, 181-192
  • Jean-Baptiste Battittu Coyos, “Errealitate soziolinguistikoaren deskribapena eta irudikatzea - hiru aldagairekiko modeloak”, 193-203
  • Gorka Elordieta & Aritz Irurtzun, “The prosody and interpretation of non-exhaustive narrow focus in Basque”, 205-230
  • Agurtzane Elordui & Igone Zabala, “Euskara Batuaren garapen lexiko-diskurtsiboa: batasunetik aniztasun funtzionalerantz”, 231-246
  • Antton Elosegi Aldasoro, “Gailuren bilakabidea garai bateko testuetatik oraingoetara”, 247-259
  • Irantzu Epelde, “Maileguen erabilera ekialdeko eskuizkribu batean”, 261-282
  • Michel Etchebarne, “Cas locatifs et cas grammaticaux en damana”, 283-293
  • Javier Etxagibel, “Inflexio kanporatze gertakariak euskaraz”, 295-313
  • Urtzi Etxeberria, “Euskal artikuluak bultza ditzakeen interpretazioez”, 315-333
  • Ricardo Etxepare & Myriam Uribe-Etxebarria, “Hitz hurrenkera eta birregituraketa euskaraz”, 335-355
  • Beatriz Fernández, Jon Ortiz de Urbina & Josu Landa, “Komunztadurarik gabeko datiboen gakoez”, 357-380
  • Patxi Goenaga, “Hauta-galderez”, 381-403
  • Ricardo Gómez, “Eredu latindarraren eragina euskal deklinabidearen XIX. mendeko deskribapenetan”, 405-421
  • Bill Haddican, “A note on Basque participles”, 423-433
  • Jean Haritschelhar, “Toberak Baigorrin 1973an”, 435-445
  • Bittor Hidalgo, “Erlatiboak Iparraldean Haur prodigoaren 141 itzulpenetan”, 447-483
  • José Ignacio Hualde & Oihana Lujanbio, “Goizuetako azentuaz zerbait gehiago: oharmena”, 485-501
  • Bernhard Hurch, “«Emakume-bahitzea» eta lege fonetikoak; Georg von der Gabelentzen Hizkuntza arrotzak jasotzeko eskuliburua-ren ingurukoak”, 503-516
  • Orreaga Ibarra Murillo, “-(e)la morfemaz osaturiko esaldien erabilera gaurko euskaldun gazteen mintzairan”, 517-529
  • Iván Igartua, “Euskara hizkuntza zeltikoa zenean: oharra XVIII. mendeko uste genetikoez”, 531-538
  • Jon Kortazar, “Jokin Zaitegiren poesia”, 539-551
  • Itziar Laka, Adam Zawiszewski & Kepa Erdozia, “Euskal Gramatika prozesatzen: hastapenetako zenbait emaitza”, 553-563
  • Joseba A. Lakarra, “Adabakiak /h/-aren balio etimologikoaz”, 565-595
  • Ane Loidi Garitano, “Klotildaren miraria Klobis pastoralean”, 597-613
  • Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte, “Oyharçabal eta Santa Graziko beste toponimo eta oikonimo batzuk 1838 eta 1914ko katastroen arabera (grafia arazoak ebazten)”, 615-633
  • Jesus Mari Makazaga Eizagirre, “Elgoibarko eta Debabarreneko hizkeren kokapenaz gehiago”, 635-656
  • Mari Jose Olaziregi, “Basque Writing in the Iberian Context: Brief Notes on the Translations of Basque Literature”, 657-662
  • Miren Lourdes Oñederra, “Ohar batzuk bokal batez: zubereraren [y]”, 663-678
  • Maite Oronoz, Arantza Díaz de Ilarraza & Koldo Gojenola, “Erroreak automatikoki detektatzeko tekniken azterlana eta euskararentzako aplikazioak”, 679-705
  • Rosa Miren Pagola, “XVIII. mendeko gutun baten azterketa soziala eta linguistikoa”, 707-720
  • Elixabete Pérez Gaztelu, “Erdal aurrizkien irtenbideak Zehazki hiztegian (eta II)”, 721-743
  • Georges Rebuschi, “On the polysemy of the suffix -ke in the history of Northern Basque”, 745-768
  • Milan Rezac, “On the unifiability of repairs for the Person Case Constraint: French, Basque, Georgian and Chinook”, 769-789
  • Josep del Rio & Itziar Aduriz, “Errenteriako euskararen kokagunea”, 791-803
  • Iñigo Ruiz Arzalluz, “Literaturaren zertarakoa, itzulpenak eta hizkuntzaren auzia Orixerengan”, 805-818
  • Patxi Salaberri Zaratiegi & Juan Jose Zubiri Lujanbio, “Euskal deituren jatorria eta etxe izengoitiak”, 819-830
  • Itziar San Martin, “Derived nominals from the nominal perspective”, 831-845
  • Ana M. Toledo Lezeta, “Hizkuntzak eta aldaerak euskal narratibaren sorreran”, 847-860
  • Koldo Ulibarri, “Viva Jesus dotrinaren azterketa bibliografia materialaren arabera”, 861-871
  • Blanca Urgell, “Martin Harrieten hiztegiak: eraketari buruzko zenbait berri”, 873-889
  • Ruben Urizar, Iñaki Alegria, Juan Carlos Odriozola & Nerea Ezeiza, “Euskarazko hitz anitzeko unitate lexikalen tratamendu konputazionala”, 891-908
  • Andrés Urrutia Badiola, “Dominique Dufau (1880-1956) notario senpertarraren testu juridikoak euskaraz: lexikoa eta itzultze-lana”, 909-950
  • Vidal Valmala, “On the position of central adverbial clauses”, 951-969
  • Xarles Videgain, “Pintatu (Etxepare 1545): ‘edan’?”, 971-977
  • Piarres Xarriton, “Hazparneko bertsolari xurien eta gorrien arteko azken uztarrak”, 979-984
  • Natalia M. Zaika, “Les textes de Cerquand. Les contes qui n’existent pas”, 985-1002
  • Mikel Zalbide, “Interferentzia, hiztun garbien galera eta mintzaldaketa: Hiriart-Urrutiren garaiko zenbait korrelato”, 1003-1033
Laster izango da salgai. Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz egin ditzakezue eskariak:
----------

2010-03-04

Permalink 13:01:51, Atalak: Denetarik  

Jauna, Joxemiel Bidador...


----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution