Batzuek aspalditik espero genuen lana laster hasiko da kaleratzen;
Wilhelm von Humboldt hizkuntzalari eta euskalari prusiarrak euskarari eta Euskal Herriari buruz idatzi zituen
lan guztien edizioaz ari naiz.
Halaxe da. Uda honetan argitaratuko da
Bernhard Hurch irakasleak prestatutako edizio-lanaren
lehenengo liburukia:
Wilhelm von Humboldt. Schriften zur Anthropologie der Basken (Paderborn: Schöningh, 2010)Guztira hiru liburuki izango dira euskarari eta Euskal Herriari eskainiak, eta
bigarren atala osatuko dute Humboldten hizkuntzalaritza lan guztien edizioa helburu duen
proiektu handiaren barruan.