Artxiboak: Otsaila 2010

2010-02-28

Permalink 21:45:53, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi:
Duela hiru urte:
Duela lau urte:
...eta duela bost urte:
----------

2010-02-15

Karmele Artetxeren tesiaren aurkezpena

Datorren ostiralean, hilak 19, Karmele Artetxek bere doktorego-tesia defendatuko du UPV/EHUn. Hauek dira aurkezpenaren datuak:

Izenburua: Komunitate Zientifiko Euskalduna: azterketa historikoa eta bibliometrikoa
Zuzendariak: Mikel Aizpuru eta Xabier Isasi
Saila: Gaur Egungo Historia

Lekua: Leioako Lan Harremanen Unibertsitate-Eskolako Gradu aretoa (UPV/EHU)
Eguna: otsailaren 19an
Ordua: goizeko 11ak 11:30ak

Epaimahaia:
  • Pello Salaburu (EHU, burua)
  • Ludger Mees (EHU, idazkaria)
  • Juan Madariaga (NUP)
  • Emilio Majuelo (NUP)
  • Pruden Gartzia (Euskaltzaindia)
Eta hona hemen tesiaren ezaugarri nagusiei buruz helarazi didaten informazioa:

Tesiak helburu bikoitza du: batetik, Euskal Komunitate Zientifikoaren eraketa eta bilakaera historikoa aztertzea, eta bestetik haren neurria aztertzea, hots, euskarazko produkzioa. "Euskal" kasu honetan zentzu estriktoki linguistikoan ulertu behar da, hots, euskaraz funtzionatzen duen komunitatea; "Zientifikoa", aldiz, zentzu zabalean ulertu behar da, hots, goi-mailako jakintza oro, Zientziak eta Letrak. Tesia konstatazio batetik abiatzen da, alegia, gaur egun badagoela goi-jakintza euskaraz produzitzen duen jendearen multzo bat, komunitate bat; haren eraketa eta bilakaeraren azterketa historikoa egiten da bost kapitulutan eta, seigarrenean, haren produkzio zientifikoaren azterketa bibliometrikoa.

Tesiaren jite nagusia historikoa da, baina zalantza gabeko interesa du euskararen historian interesatuta dauden ororentzat (historialari, soziolinguista, filologo, hizkuntzalari, itzultzaile...); izan ere, azterketa historikoa eginez askoz ere hobeto uler daiteke bai gaur egungo egoera, bai etorkizuneko erronkak.

Ostiralean Leioan egoterik izango ez dudanez, bihoazkio hemendik Karmeleri nire zorionik beroenak, dokumentalista moduan duen eskarmentua ezagututa, seguru bainago doktorego-tesi bikaina egin duela.

Eguneratzea (2010-03-02):

Erantzun batean agindu zuen bezala, Karmele Artetxek tesiaren defentsan erabilitako aurkezpena UEUren Otarrean utzi du:

Komunitate Zientifiko Euskalduna: tesi aurkezpena
----------

2010-02-12

Euskara munduko hizkuntzalaritza aldizkarietan (VI)

Palaeohispanica aldizkariaren 9. zenbakian (2009) X Colóquio sobre Línguas e Culturas Paleo-hispânicas biltzarraren aktak argitaratu dira, eta bertan eremu baskonikoari buruzko atal oso bat dago.

Hauek dira atal horretako artikuluak:
  • Fernando Fernández Palacios, "Actualización en onomástica vasco-aquitana", 533-537
  • Joaquín Gorrochategui, "Vasco antiguo: algunas cuestiones de geografía e historia lingüísticas", 539-555
  • Joseba A. Lakarra, "Forma canónica y cambios en la forma canónica de la lengua vasca: hacia los orígenes del bisilabismo", 557-609
  • Javier Velaza Frías, "Epigrafía y literacy paleohispánica en territorio vascón: notas para un balance provisional", 611-622
Jakina, aldizkariaren gainerako ataletan ere euskalarien interesekoak izan daitezkeen beste artikulu batzuk daude, hala nola iberieraren ingurukoak edota kontu metodologiko eta epigrafikoei buruzkoak.

----------

2010-02-11

ASJU aldizkariaren 41:1 (2007) zenbakia argitaratu da

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" aldizkariak ale berri bat kaleratu du, 2007. urteari dagokion 41:1 zenbakia hain zuzen ere.

Hauexek dira 41:1 (2007) zenbakian argitaratu diren artikuluak:
  • Ricardo GÓMEZ, Bernhard HURCH y María José KEREJETA, "Materiales vascos del legado de Wilhelm von Humboldt: La relevancia de Astarloa y el Plan de lenguas", 1-27
  • Bernhard HURCH, "Materiales vascos del legado de Wilhelm von Humboldt (III): Pablo Pedro Astarloa y Aguirre: Plan de lenguas o Gramatica Bascongada en el Dialecto Bizcaino (fragmento)", 29-65
  • Céline MOUNOLE, "Perifrasi zaharra mendebalde eta erdialdeko euskara zaharrean: azterketa kuantifikatiboa eta proposamen berria", 67-1388
  • Itziar SAN MARTÍN, "The complementary distribution between pro and lexical subjects", 139-174
  • Amaia APALAUZA OLLO, "Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu ibarretako lexikoaren azterketa", 175-236
  • Txuma LASAGABASTER, "Sobre la historia de la literatura vasca: diagnóstico y perspectivas", 237-247
  • M. Junkal GUTIERREZ MANGADO, "H1 gisako urruntasun luzeko NZ-galderen jabekuntza haur euskalduun batengan", 249-287
  • David PETERSON, "Toponimia vasca medieval: novedades del Becerro Galicano de San Millán de la Cogolla", 289-321
  • Karmele ROTAETXE, "Aditz jokatugabea eta eta enklitikoa", 323-335
  • José Andrés ALONSO DE LA FUENTE, "Noticias sobre linguística histórica (I)", 337-395
  • Ekaitz SANTAZILIA, "Edouard Bourciezen Haur prodigoaren parabola: Edizio paleografiko konparatua", 397-401
Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz egin ditzakezue eskariak:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution