Gustatu zait
Berrian irakurtzea gaur Inazio Lopezek zuzendariari idatzitako gutuna:
'Peru Abarka'-ren berrargitalpen bati buruz (orrialdeko hirugarren gutuna da)Gustatu zait ikustea oraindik badela testu baten edozein ediziok ez duela balio uste duenik, edizio guztiak baliokideak ez direla uste duenik, filologoek testuak egoki argitaratzeko egiten duten lana hutsaren hurrengo dela uste ez duenik, eta euskal testu klasiko baten edizio txar baten aurrean bere haserrea adierazteko gauza denik.
Asko gustatu zait eta ez dut Inazio Lopez ezagutzen (uste dut), baina bihoazkio hemendik nire zorionik beroenak.