Mezua: Urteren gramatika eta hiztegia sarean digitalizatuta

2009-11-08

Urteren gramatika eta hiztegia sarean digitalizatuta

Atzoko berri latza berri pozgarri batekin arindu nahian, estali ez inondik ere.

Iazko urrian jakin genuen Sancho el Sabio Fundazioak Pierre Urte lapurtarraren Gramaire cantabrique eta Dictionarium Latino cantabricum eskuizkribuak erosi zituela enkantean.

Aspaldi ez dela, bi eskuizkribuak digitalizatuta ditugu eta Interneten eskuragarri, Fundazioaren mende dagoen Euskal Memoria Digitala (EMD) gordetegian:
Digitalizazioaren kalitatea aski ona da (Liburutegi Digitalekoena baino askoz hobea) eta eskuizkribuen testua erraz irakur daiteke. Tamalez, EMDk ez du aukerarik ematen obra luze bat PDF dokumentu batean jaisteko; horren ordez, obra osoa zatika jaitsi behar da eta gero, pazientzia pixka batekin, zatiak dokumentu bakar batean lotu, nahi izanez gero.

Lan zahar hauen digitalizazioak, EMDko guztiak bezala, Creative Commons lizentzia baten mende daude, web orri bakoitzaren azpian agertzen den "copyright" oharra gorabehera. Izan ere, hauxe da EMDren lizentzia-oharra:

Tanto los esquemas XML y Dublin Core, como las imágenes son de utilización libre citando el copy:

EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA

Nire esker ona, beraz, Sancho el Sabio Fundazioari hain lan garrantzitsuak euskalari eta euskaltzale guztion eskura jartzeagatik.

Lotutako sarrerak:


Hiztegiaren lehen orrialdea
Iturria: EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: H. Etxeberria [Bisitaria] · http://zuzeu.com
Ricardo, ez dakizu zein poza eta segurantzia den hizkuntzalari ez garen gainerako euskaltzaleontzat, zuek, hizkuntzalariok, hor zaudetela jakitea. (Eta egunez egun, jonky batzuk zaretela egiaztatzea).
Permalink-a mezu RSS 2009-11-08 @ 18:59

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution