Atzoko
berri latza berri pozgarri batekin arindu nahian, estali ez inondik ere.
Iazko urrian jakin genuen
Sancho el Sabio Fundazioak
Pierre Urte lapurtarraren
Gramaire cantabrique eta
Dictionarium Latino cantabricum eskuizkribuak erosi zituela enkantean.
Aspaldi ez dela, bi eskuizkribuak
digitalizatuta ditugu eta Interneten eskuragarri, Fundazioaren mende dagoen
Euskal Memoria Digitala (EMD) gordetegian:
Digitalizazioaren
kalitatea aski ona da (
Liburutegi Digitalekoena baino askoz hobea) eta eskuizkribuen testua erraz irakur daiteke. Tamalez,
EMDk ez du aukerarik ematen obra luze bat PDF dokumentu batean jaisteko; horren ordez, obra osoa zatika jaitsi behar da eta gero, pazientzia pixka batekin, zatiak dokumentu bakar batean lotu, nahi izanez gero.
Lan zahar hauen digitalizazioak, EMDko guztiak bezala, Creative Commons lizentzia baten mende daude, web orri bakoitzaren azpian agertzen den "copyright" oharra gorabehera. Izan ere, hauxe da
EMDren lizentzia-oharra:
Tanto los esquemas XML y Dublin Core, como las imágenes son de utilización libre citando el copy:
EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
Nire
esker ona, beraz,
Sancho el Sabio Fundazioari hain lan garrantzitsuak euskalari eta euskaltzale guztion eskura jartzeagatik.
Lotutako sarrerak:

Iturria: EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA