Mezua: Juan Jose Zearreta hil da

2009-11-07

Permalink 21:43:15, Atalak: Denetarik, Euskara, Euskalaritzaren_historia  

Juan Jose Zearreta hil da

Juanjo Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da gaur, Autzaganen izandako auto-istripu baten ondorioz. Nire doluminak adierazi nahi dizkiet senideei eta Euskaltzaindiko kideei.

Hona Euskaltzaindiak zabaldu berri duen prentsa-oharra:

Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-11-07
Gaur, azaroaren 7an, Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da, auto-istripuz, 62 urte zituela.

Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea Zornotzan jaio zen, 1947ko ekainaren 10ean. 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. Hala, 1968-69 ikasturtean Deustuko San Felicisimon euskarazko eskolak sortu ziren, Zearreta talde horretako partaide izan zelarik.

1970ean Lehen Urratsak liburuaren prestaketan jardun zuen, besteak beste, Patxi Elgezabal eta Ricardo Badiolarekin.

Urte horietan lanean zebilen Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zen. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zenean, bera izan zen sortzaileetariko bat, idazkari lanak ere bete zituelarik.

1973an hasi zen lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan, Jose Luis Lizundia orduko idazkariordearen lankiderik hurbilena izan zelarik. 1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

2003an  Euskaltzaindiaren kudeatzaile izendatu zuen Akademiak.

Euskalduntze prozesuarekin loturik beti ere, hainbat lan argitaratu zituen, elkarlanean:

  • Euskalduntzen (3 liburuki), 1972
  • Alfabetatzen (1975)
  • Euskara: Hizkuntza Ariketak (1976)
  • Euskal Hiztegi Modernoa (1977)
  • Sortzen - I (1978)
  • Hiztegia 80 (1980)
Eguneratzea (2009-11-08):

Euskaltzaindiatik beheko mezua heldu zait:
Juanjo Zearretaren aldeko hileta-elizkizuna bihar, azaroaren 9an, astelehenean, izango da, Zornotzan, Larrako Karmeldarren elizan, iluntzeko 19:00etan.

Hil-kapera Euskaltzaindian egongo da bihar, goizeko 9:00etatik arratsaldeko17:00ak arte.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Benito [Bisitaria] · http://karrajua.org
Berdin, doluminak senide,lankide eta lagun guztiei.
Permalink-a mezu RSS 2009-11-07 @ 23:27
Bidaltzailea: Iruri [Bisitaria]
Doluminak Juanjoren familia eta adiskideei. Goian bego.
Permalink-a mezu RSS 2009-11-08 @ 03:48
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Zaila da gertutik ezagutu duzun norbaiti buruz idaztea hil berri denean. Baina zerbait idazteko beharra sentitzen dut, batez ere hura zuzenean ezagutu ez zutenentzat edo gutxi tratatu zutenentzat.

Bihotzak gainezka egiten dien pertsona horietako bat zen, dena bihotza, dena sentimendua. Langile porrokatua, era berean, goizetik gauera jo-ta-sua lanean beti, onenak emateko prest beti. Langile ikaragarria, euskalgintza zen haren mundua, euskalgintza bere alor guzti-guztietan, eta beti herrigintza bezala ulertuta, inoiz ez jarrera urrun batetik. Eta euskalgintza ardatz argi baten inguruan egituratuta ikusten zuen, Euskaltzaindia; hari dedikatzen zion bere ahalegin guztiak, gau eta egun, baina haren bitartez, euskarari eta herriari, Euskal Herriari. Hori zen bihotzean zeramana.

Neuk lanean ezagutu nuen. Beti lanean. Beti zen lehena lantokira agertzen, beti azkena alde egiten. Zerurik baldin badago, ziur naiz honez gero lehen lan bilerak egiten hasita dagoela hantxe, honez gero badituela bizpahiru proiektu buruan, honez gero hasi dela lehen harremanak bideratzen...

Goian bego Juanjo. Doluminak familiari.
Permalink-a mezu RSS 2009-11-08 @ 14:06
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Mila esker, Pruden, zure hitzak hemen idazteagatik eta gurekin partekatzeagatik. Nik ez nuen Juanjo asko ezagutu eta benetan estimatzen dizut haren langile izaeraz azaldu duzuna.

Asko ezagutu ez nuela esan dut, baina bai izan nuen bere lanaren berri zuzena. Adibidez, Euskalduntzen metodoarekin hasi nintzen euskara ikasten 1978an eta Euskal Hiztegi Modernoa izan zen nire lehenengo euskal hiztegia (oraindik gordetzen dut, noski).

Bestalde, ezin dut ahaztu Joseba Lakarrarren sarrera-ekitaldian neure gurpil-aulkiarekin Arratzuko elizan sartu ahal izateko Juanjok hartu zituen ardurak eta lanak, eta zein ondo bete zituen ere!!
Permalink-a mezu RSS 2009-11-08 @ 16:25

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution