Artxiboak: Azaroa 2009

2009-11-30

Permalink 19:33:37, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi... eta bost!!

Azken hilabeteetan utzia izan dudan ohitura berreskuratuz, hona hemen bost urte hauetan azaroan idatzitako mezuak:

Duela urte bat: Duela urte bi:
Duela hiru urte:
Duela lau urte:
...eta duela bost urte:
Ez nuen azaroan mezu bat ere idatzi.
----------

2009-11-28

Permalink 23:51:31, Atalak: Euskara, Euskararen_historia  

Vennemannen hitzaldia Deustun

Datorren ostiralean, abenduak 4, Theo Vennemannen hitzaldi bat izango da Deustuko Unibertsitatean.

Hitzaldi Aretoan izango da, 11:00etan hasita.

Hitzaldiaren izenburua hauxe da: "The Basque substratum in Europe".
----------

2009-11-24

Permalink 18:35:49, Atalak: Denetarik, Internet  

Deskonexioaren ondoren, loturak eguneratzera

Euskalteli "esker", bi astez egon naiz etxean Interneteko konexiorik gabe. Beste gauza batzuk egiteko aukera eman dit horrek, baina bien bitartean blogaren eskuineko zutabean ikus ditzakezuen nire lotura deliciousak eguneratu gabe geratu dira (horretarako astirik ez bulegoan).

Gaurtik aurrera, lotura zaharrak sartzen hasiko naiz, aurkitu ahala eta, beraz, hurrenkera kronologikoari kasu egin gabe.

----------

2009-11-08

Urteren gramatika eta hiztegia sarean digitalizatuta

Atzoko berri latza berri pozgarri batekin arindu nahian, estali ez inondik ere.

Iazko urrian jakin genuen Sancho el Sabio Fundazioak Pierre Urte lapurtarraren Gramaire cantabrique eta Dictionarium Latino cantabricum eskuizkribuak erosi zituela enkantean.

Aspaldi ez dela, bi eskuizkribuak digitalizatuta ditugu eta Interneten eskuragarri, Fundazioaren mende dagoen Euskal Memoria Digitala (EMD) gordetegian:
Digitalizazioaren kalitatea aski ona da (Liburutegi Digitalekoena baino askoz hobea) eta eskuizkribuen testua erraz irakur daiteke. Tamalez, EMDk ez du aukerarik ematen obra luze bat PDF dokumentu batean jaisteko; horren ordez, obra osoa zatika jaitsi behar da eta gero, pazientzia pixka batekin, zatiak dokumentu bakar batean lotu, nahi izanez gero.

Lan zahar hauen digitalizazioak, EMDko guztiak bezala, Creative Commons lizentzia baten mende daude, web orri bakoitzaren azpian agertzen den "copyright" oharra gorabehera. Izan ere, hauxe da EMDren lizentzia-oharra:

Tanto los esquemas XML y Dublin Core, como las imágenes son de utilización libre citando el copy:

EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA

Nire esker ona, beraz, Sancho el Sabio Fundazioari hain lan garrantzitsuak euskalari eta euskaltzale guztion eskura jartzeagatik.

Lotutako sarrerak:


Hiztegiaren lehen orrialdea
Iturria: EMD FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
----------

2009-11-07

Permalink 21:43:15, Atalak: Denetarik, Euskara, Euskalaritzaren_historia  

Juan Jose Zearreta hil da

Juanjo Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da gaur, Autzaganen izandako auto-istripu baten ondorioz. Nire doluminak adierazi nahi dizkiet senideei eta Euskaltzaindiko kideei.

Hona Euskaltzaindiak zabaldu berri duen prentsa-oharra:

Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-11-07
Gaur, azaroaren 7an, Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da, auto-istripuz, 62 urte zituela.

Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea Zornotzan jaio zen, 1947ko ekainaren 10ean. 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. Hala, 1968-69 ikasturtean Deustuko San Felicisimon euskarazko eskolak sortu ziren, Zearreta talde horretako partaide izan zelarik.

1970ean Lehen Urratsak liburuaren prestaketan jardun zuen, besteak beste, Patxi Elgezabal eta Ricardo Badiolarekin.

Urte horietan lanean zebilen Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zen. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zenean, bera izan zen sortzaileetariko bat, idazkari lanak ere bete zituelarik.

1973an hasi zen lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan, Jose Luis Lizundia orduko idazkariordearen lankiderik hurbilena izan zelarik. 1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

2003an  Euskaltzaindiaren kudeatzaile izendatu zuen Akademiak.

Euskalduntze prozesuarekin loturik beti ere, hainbat lan argitaratu zituen, elkarlanean:

  • Euskalduntzen (3 liburuki), 1972
  • Alfabetatzen (1975)
  • Euskara: Hizkuntza Ariketak (1976)
  • Euskal Hiztegi Modernoa (1977)
  • Sortzen - I (1978)
  • Hiztegia 80 (1980)
Eguneratzea (2009-11-08):

Euskaltzaindiatik beheko mezua heldu zait:
Juanjo Zearretaren aldeko hileta-elizkizuna bihar, azaroaren 9an, astelehenean, izango da, Zornotzan, Larrako Karmeldarren elizan, iluntzeko 19:00etan.

Hil-kapera Euskaltzaindian egongo da bihar, goizeko 9:00etatik arratsaldeko17:00ak arte.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution