Mezua: Orotariko Euskal Hiztegia sarean dago

2009-10-10

Orotariko Euskal Hiztegia sarean dago

Atzo Euskaltzaindiak bere 90. urteurrenaren ospakizun ekitaldiei amaiera eman zien Donostian eta bertan Andres Urrutia euskaltzainburuak iragarri zuen Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) sarean jarri zutela:
Ekitaldi honetan aukera ezin hobea dut Euskaltzaindiaren webgunean denon esku jarri dugun lan historiko eta garrantzitsua aurkezteko, hain justu ere, Koldo Mitxelena zenaren Orotariko Euskal Hiztegia. Gaur bertan, errealitate bihurtu da egitasmo hori, eta horretan partaide izan direnak aipatu nahiko nituzke, alegia, Mitxelenaren senitartekoak, hiztegia lantzen aritu den taldea, eta, berebat, Euskaltzaindiaren zuzendaritza. Guztiei esker, egia bilakatu da Euskaltzaindiaren zuzendaritzak 2005. urtean iragarri zuena, Orotariko Euskal Hiztegia izenekoaren liburukiak paperean argitaratzeari bukaera eman zitzaionean. Zer esanik ez, Euskaltzaindiak egun ere lanean dihardu, lan oparo hori gaurkotzeko ahaleginetan.
Bart Euskaltzaindiaren webgunea ordu batzuetan erorita egon zen, eta ozta-ozta heldu nintzen Urrutiaren iragarpena irakurtzera eta Twitter-en haren berri ematera.

Gaur webgunea badabil eta xehetasun gehiago azal ditzaket Euskaltzaindiak denon esku (azkenik!) jarri duen baliabide garrantzitsu honi buruz. OEHren ingurukoa hiru ataletan banatuta dago:
  • Hiztegian bilatu: bilaketak egin daitezke on line OEHren barruan.
  • Argibideak: on line bertsioari eta PDF formatukoari buruzko zertzelada batzuk. Bereziki aintzat hartzekoa da PDF bertsioaren barruan bilaketak egiteko nola gorde behar diren artxiboak, denak karpeta berean alegia.
  • Jaisteko gunea: PDF formatuko artxiboak jaisteko gunea. OEHren atarikoak eta liburuki bakoitzaren gorputza jaisteko aukera dago. Horrezaz gain, OEH guztiko PDFen barruan bilaketak egiteko ZIP artxibo bat ere bada.
Hortaz, euskalari eta euskaltzale askok aspaldidanik espero genuen baliabidea sarean dugu, azkenik. Dudarik gabe, OEHn bilaketak egiteko aukera izateak eta testu osoa formatu elektronikoan izateak asko erraztuko du hizkuntzalari eta filologo askoren lana.

Puntu beltz bat ikusten diot, haatik. Euskaltzaindiak dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons baimen baten mende jarri ditu; baina "EzKomertziala" baldintza duen lizentzia da eta, beraz, orain dela gutxi Luistxo Fernandezek argi adierazi zuen bezala, halako lizentzia bat copyright arruntetik gertu dago eta ez du balio kutur lanak libreki partekatzeko.

Gauza jakina da Euskaltzaindiak zailtasunak izan dituela OEHren eskubideekin eta, beharbada, horren ondorioa dateke jarri duten baimen mota jarri izana.

Zernahi gisaz, pozik egoteko arrazoiak daude eta Euskaltzaindiari eskerrak eman nahi dizkiot OEHrekin egindako lanagatik. Espero dut laster hiztegia zuzentzeko eta osatzeko tresnak ere abian jartzea.

Lotutako sarrerak:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Kepa Diegez [Bisitaria] · http://etnomet.blogspot.com
Hau poza, hau, hartu dudana! Akatsak akats -sekula ez gara konforme egongo- itzelezko altxorra da eta kontsultatzeko ezinbestekoa. Nik bildutako zenbait berba ez dut aurkitzen, baina badira bertan batzuk ere nik bildu ez ditudanak, beraz, parra. Zoragarria!
Permalink-a mezu RSS 2009-10-13 @ 20:00
Bidaltzailea: Manu [Bisitaria]
Kaixo, Ricardo! Gaur jakin dut, kasualitatez. Pozarekin batera tonto aurpegia ere gelditu zait, ezen azken asteotan ordu mordo bat eman baitut OEH-n kontsultak egiten… Enfin. Amets bezalakoa da bat batean sarean altxor hori izatea.
Agur bero bat
Permalink-a mezu RSS 2009-10-13 @ 22:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution