Mezua: Eusko Jaurlaritzaren baikortasun arriskutsua Bolognaren aurrean

2009-09-25

Permalink 14:04:45, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza, Aipuak  

Eusko Jaurlaritzaren baikortasun arriskutsua Bolognaren aurrean

Gaur El País egunkarian Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea den Pedro Luis Ariasi egindako elkarrizketa bat argitaratu dute, honako izenburu hau duela:

"No habrá problemas para que la UPV se adapte a Bolonia"

Pasarte hau bereziki deigarria gertatu zait:

P. ¿Está el profesorado preparado para el Plan Bolonia?

R. La revolución tiene que ver con la metodología docente, con la forma de dar clase. Se reducirán las estrategias docentes tradicionales, como la clase magistral, para dar paso a otras estrategias más participativas, como seminarios, trabajos en grupo, evaluación continua. Supone un desafío para los profesores. Algunos se adaptarán de forma rápida y a otros les resultará más complicado, pero es un movimiento imparable. También supone un desafío para los alumnos, más acostumbrados a una forma de clase y evaluación por medio de un examen. Ahora tendrán que cambiar hacia un planteamiento coherente con la nueva oferta. Tendrán un trabajo más continuado en el tiempo y no concentrado para un examen. Deberán realizar búsquedas autónomas de información en lugar de recurrir a los consabidos apuntes que pasan de generación en generación.

Edo Pedro Luis Arias ez da gogoratzen aresti arte EHUn irakasle lanetan aritu dela, edo ondorioztatu beharko dugu politikariek oroimen oso selektiboa dutela.

Zeren, bestela, nola ulertzen da arazorik egongo ez dela baieztatzea...
  1. ikasle-talde handiak izaten jarraitzen dugunean, eskola magistralez beste jarduerarik nekez onartzen dutenak?
  2. talde horiek banatzeko eta, beraz, Ariasek aipatu mintegiak, talde-lanak, ebaluzio jarraia, etab. baldintza egokietan aurrera eramateko behar diren irakasle berriak kontratatzen ez badira?
  3. are gehiago, unibertsitateko sail batzuetan irakasleak "soberan" daudela esaten digutenean (eta dauden plaza batzuk desagerrarazten dituztenean)?
  4. irakasle gehiago izanik ere, ikastetxe batzuetan talde txikiago horiek kokatzeko gela aski ez dagoenean?
Bat nator, ordea, Ariasekin "supone un desafío para los profesores" dioenean. Izan ere, Bolognako prozesuak ustez eskatzen duen berrikuntza metodologikoaren zama guztia irakasleongan jauziko delako, gure lana biderkatuz, Errektoregoak eta Eusko Jaurlaritzak berrikuntza metodologiko hori egoki bideratzeko behar diren diru eta giza baliabideak eman gabe.

Baina Ariasentzat eta beste zenbaitentzat ez da arazorik egongo, ez.

P.S.: Gaurko datuen arabera, Euskal Filologiako lehenengo mailan ematen dudan ikasgaian 86 ikasle matrikulatu dira. Esango al dit Ariasek nola, noiz eta non antolatu behar ditudan mintegiak-eta?

Lotutako sarrerak:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Ricardo:
Zure argudioak hain dirudite "abailagarriak" zeren nekez imaginatzen dut inor kontra egiten (argudioekin, jakina).

Dena den, bada gauza bat sekula ulertu ez dudana: "hitzaldi/klase magistrala"-ren kontra dagoen aurreiritzia. Ez dut ulertzen, benetan. Iruditzen zait funtsean bi klasetako hitzaldi magistralak daudela, onak eta txarrak. Ez dela batere erraza hitzaldi magistral on bat ematea? Hara, eta erraza da mintegi bat gidatzea, ala?

Hitzaldi magistral batzuk entzuna nago, izugarri pozik, eta hainbat mintegitan parte hartuta, lepahezurreraino aspertuz eta gogaituz.

Eta, jakina, ni ez nago hobekuntza teknikoen kontra, hitz potoloen atzean ezkutatzen den hutsunearen kontra baizik. "Anpuruskeria" da euskarazko hitz egokia?
Permalink-a mezu RSS 2009-09-25 @ 18:35
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Pruden:

Ni ere ez nago eskola magistralen aurka, zuk diozun bezala onak badira, ezta hurrik ere.

Baina nago hori ez dela Bolognako prozesuaren aitzakiarekin sartu nahi diguten balizko berrikuntza metologikoan auzian dagoena; ezta eskolak prestatzeko erraztasun/zailtasun kontua ere.

Arazoa besterik da: zer den pedagogo zenbaitentzat "guay" eta "modelno" geratzen dena, hori bai ikuspuntu guztiz teoriko batetik; eta hor daude proposatutako mintegiak, talde-lanak, ikasleen jarraipen indibidualizatua, ebaluazio jarraia, etab.

Jakina, politiko-agintariei asko gustatzen zaizkie hitz potoloak eta, adierazpenak egiterakoan, dena da paradisua; aitzitik, zekenegi dabiltza hainbeste gustatzen zaizkien helburu horietara iristeko behar diren baliabideak ziurtatzerakoan. Orduan "0 gastua" da ahotan behin eta berriz erabiltzen dutena.

Eskola magistrala vs mintegia auziari dagokionez, gauza bat argi dago:
eskola magistral (on) bat berdin-edo eman daiteke dozena bat ikaslerekin edo ehunekin (ez da guztiz egia, zenbat eta ikasle gehiago izan, "ordena publikoa" mantentzeko arazoak areagotzen direlako, baina tira). Aldiz, mintegiak, lantxoen bidezko ebaluazioa, ikasleen jarraipen indibidualizatua, etab. nekez antola daitezke, ez ondo eta ez txarto, laurogeitaka ikaslerekin. Ezinezkoa da.

Eta horixe da Euko Jaurlaritzak eta EHUko Errektoregoak eskatzen digutena: laurogeitaka ikaslerekin erabiltzea dozena batentzat pentsatuta dauden ikas-metodoak.
Permalink-a mezu RSS 2009-09-26 @ 18:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution