Mezua: Sancho el Sabion bisitan

2009-06-11

Permalink 17:54:33, Atalak: Denetarik  

Sancho el Sabion bisitan

Herenegun Sancho el Sabio fundazioaren egoitza berria ezagutu nuen, UPV/EHUko irakasleontzat antolatu dituzten bisita gidatuei esker.

Sarreran, Inma Valenciak eta Carmen Gómez zuzendariak agurtu ziguten. Bertan Pierre Urteren gramatika eta hiztegiaren eskuizkribua ikusi ahal izan nuen (bide batez, zuzendariak egiaztatu zidan eskuizkribua laster digitalizatuko dutela).

Ondoren, Gurutze Aranak egoitza erakutsi zigun. Lehenik, aurkezpen bideo bat ikusi genuen eta fundazioaren webgunean sartu-irten bat egin genuen (arazo teknikoek ez baitziguten haren aukera guztietan sartzen utzi); hala ere, horri esker ikasi nuen webgunean izena emateak duen garrantzia eta eskaintzen dituen abantailak, digitalizatutako irudiak ikusteko aukera ematen duelako. Geroago, ikerlariek lan egiteko tokia eta fundazioaren funtsak ikusi genituen.

Egoitza berriak ez du Zulueta jauregiaren xarma, baina ohartu nintzen askoz ere leku funtzionalagoa dela, eta lan egiteko erosoagoa.

Nire eskerrona adierazi nahi diet fundazioko langileei, hain harrera ona egiteagatik.

Sancho el Sabioko sarreran
Sancho el Sabio fundazioak utzitako argazkia
[Ezkerretik eskuinera: Nazaret Tapia, Ricardo Gómez, Ignacio Arana, Txipi Ormaetxea]

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution