Barkatu, Ramon, aurreko iezukinran ironiaz baliatu banintzen. Zenbat gai seriotan hartzea kostatu egiten zait, neure arazoa da noski.Beharbada ez dugu kontzeptu berdina dezifratzaile magiko bat zer den erabakitzerakoan.Mitxelenaren omenaldi liburuan agertzen den sacrum hitza ez da Mitxelenari buruzko adjektiboa (magistri datiboa da eta sacrum nominatiboa), izena baizik: latinez sacrum, -i izena dago, omenaldi', eskaintza' eta are sakrifizio' adierak dituena. Liburua Mitxelenari egindako omenaldia izan zen, beraz; zenbaitentzat, antza denez, liburua irakurtzea sakrifizio bat izan da.Azken urteetako ikerketak zertan diren ikusteko, besteak beste, honako liburu hauek dira gomendagarri:Hualde, Jose9 Ignacio, Joseba A. Lakarra & Robert L. Trask (arg.), 1995. Towards a History of the Basque Language. Amsterdam-Philadelphia: John Benjamins.Trask, Robert L., 1997. The History of Basque. Londres-New York: Routledge.Arrasateko liburutegian ez badago ere, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean bigarrena baduzu, eta EHUren Liburutegian biak, nik dakidala behintzat.Badira lan gehiago eta berriagoak, noski. Interesatzen bazaizu, zerrenda bat pasako dizut.