Mezua: Urteren gramatika eta hiztegia Sancho el Sabio Fundazioan

2009-05-26

Urteren gramatika eta hiztegia Sancho el Sabio Fundazioan

Uste dut honako albiste honek standby egoera une batez etetea merezi duela, laburki bada ere.

Sancho el Sabio Fundazioak Pierre Urteren gramatika eta hiztegia eskuizkribatuak erosi ditu, sei liburuki guztira, eta osteguneko inauguraziotik aurrera fundazioaren egoitza berrian ikusi ahalko dira.

Ohi bezala, hedabideek emandako informazioan ez da akatsik falta, baina EiTB Kulturarenak marka guztiak hausten ditu:
Euskal Herrian aurkitu dituzten sei gramatika liburu zaharrenak biltzen ditu erakusketak. Lapurdiko Pierer d´Urte elizgizonak 1715ean topatutako idatziak dira
Nork eman dezake gehiago hain testu labur batean?

Argibide gehiago:
Lotutako sarrera:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Egun pozgarria da hau euskaldunontzat. Gogora dezagun Urteren eskuizkribuak ia mende batez egon direla egoera aski bitxian, hots, partikular batzuen eskuetan eta, praktikan, hura kontsultatzeko aukerak guztiz murrizturik. Gainera, enkantearen ondoren arrisku bizian geunden urte luze-luzeetarako haien arrastoa guztiz galtzeko, partikularren baten etxeko apaletan edo bankuren baten babes-kutxan.

Orain, aldiz, Euskal Herrian egongo dira, biblioteka publiko batean eta ikerle ororen eskura. Zorionak Antso Jakituna Fundazioari. Zuen lorpena euskaldun guztiontzat da onuragarri eta atsegina.
Permalink-a mezu RSS 2009-05-27 @ 08:47
Bidaltzailea: Nineu [Bisitaria]
Eta, jakin badaiteke, noizko digitalizazioa edo argitaratze bat?
Permalink-a mezu RSS 2009-05-27 @ 23:59
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Digitalizazioari buruz Sancho el Sabiokoei galdetu beharko.

Argitaratu, biak, gramatika eta hiztegia argitaratuta daude. Ez da guztiz egia hedabideetan agertu dena, alegia orain arte bi lan hauek Macclesfieldtarren gazteluko apaletan "ezkutatuta" egon direnik. Euskalariek aspaldidanik ezagutu dute Urteren lana (nire urriko sarreran, Urteren lanei eta eskuizkribuei buruzko bibliografia aurkitu ahal duzu).

Gramatikaren argitalpena:
Webster, Wentworth (arg.), 1900. Grammaire Cantabrique Basque faite par Pierre d’Urte. Bagnères-de-Bigorre: D. Barot.
Hiztegiaren argitalpena:
Urkizu, Patri, 1989. Pierre d'Urteren hiztegia. Donostia: Deustuko Unibertsitatea-EUTG.
Jakina, honek ez du esan nahi Urteren gramatika eta hiztegiak edizio berria behar ez dutenik. Nire ustez, guztiz beharrezkoak dira.
Permalink-a mezu RSS 2009-05-29 @ 16:29

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution