Mezua: "Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Sariak" banatu dira

2009-02-15

Permalink 22:16:08, Atalak: Euskara, Unibertsitatea/Irakaskuntza  

"Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Sariak" banatu dira

Ostiralean, hilak 13, UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak antolatutako "Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Sariak" banatu ziren. Irabazleek oroigarria, diploma eta 2.000 euro jaso zituzten.

Sariaren lehen edizio honetan 2005/06 eta 2006/07 ikasturteetan euskaraz idatzi eta defendatutako doktorego-tesiak aurkez zitezkeen.

Giza Zientzien arloko irabazlea Oroitz Jauregi izan da, "Euskararen silaba: egitura eta historia" doktorego-tesiagatik. Biziki pozten naiz, Oroitzen tesiko epaimahaikide izateaz gain, adiskide ona dudalako.

ZORIONAK, OROITZ!!


Hona, sarien banaketa dela-eta, Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk herenegun zabaldu zuten prentsa-oharra (.DOC):

“EUSKARAZKO TESIEN KOLDO MITXELENA SARIA”
SARITUAK


Zientzia Esperimentalen jakintza-arloa
Francisco de la Hoz Mendez

Osasun Zientzien jakintza-arloa
Ekaitz Agirregoitia Marcos


Giza Zientzian jakintza-arloa
Oroitz Jauregi Nazabal

Gizarte Zientzien jakintza-arloa
Ane Larrinaga Renteria

Ikasketa Teknikoen jakintza-arloa
saririk ez ematea erabaki da.

“Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria”

“Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria” Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak sortu dute, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko da eta hauxe da lehenengo edizioa. Sariak bost jakintza-arlo nagusi hartzen ditu: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa teknikoak; Osasun zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak. Lehenbiziko deialdi honetara, Euskal Herriko Unibertsitatean 2005-06 eta 2006-07 ikasturteetan euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu dira. Irabazleek Xabier Laka eskultoreak eginiko oroigarria, diploma eta 2.000 euro jasoko dituzte. Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentea ekitaldiaren buru izan dira.

Sari honen epaimahaia honako hauek osatu dute: UPV/EHUko Euskara errektoreordea, epaimahaiburua izan denak; Euskaltzaindiaren Iker sailburua, epaimahaibuorde gisa aritu denak; UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendariak; eta bost jakintza-arloetako bina doktorek. Bestetik, UPV/EHUko errektorea eta euskaltzainburua ohorezko buruak izan dira eta botorik ez dute izan. Azkenik, Euskara Errektoreordetzako teknikariak idazkari lana egin du eta, ohorezko buruek bezala, botorik ez du izan.

Urtero 200etik gora doktorego tesi aurkezten dira Euskal Herriko Unibertsitatean, horien artean hainbat euskaraz direlarik. Orain, sortu berri den Koldo Mitxelena Sariaren bitartez, UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute, batetik jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta bestetik euskararen normalizazioaren prozesuan ere guztiz lagungarriak direlako. Bidez batez, saria Koldo Mitxelena zenaren omenez sortu da, “gure artean, inork baino hobeto landu eta garatu zuelako ekarpen bikoitz hori”.
Iturriak:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: lnjjpthod [Bisitaria] · http://ljrhdcyymzjt.com/
XNCa5l ljsigfxejnkj
Permalink-a mezu RSS 2011-07-16 @ 11:08
Bidaltzailea: cfalcfgg [Bisitaria] · http://glxyaxdkajzo.com/
Vx1BTx ncqoafdyqmiu
Permalink-a mezu RSS 2011-07-18 @ 15:34

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution