Mezua: Aste zoroa, aste tristea

2008-10-09

Aste zoroa, aste tristea

Ez dut astirik izan azken egunotan heldu zaigun albisteen uholdeaz idazteko. Astirik ez eta, gainera, gripea atean joka.

Nolanahi ere den, sarean agertu diren berriak nire delicious-en kontuan sartzeko ahaleginak egiten ari naiz, guzti-guztiak ez badira ere.

Bereziki Iruña-Veleiako aurkikuntzen ingurukoak (zoritxarrez, Terrae Antiqvae-koak irakurtzeko erregistratu beharra dago), bai EHUko hauteskundeei buruzkoak eta baita Gotzon Garateren heriotzaren gainekoak ere jaso ditut.

Albiste, eztabaida eta mezu horietako azken hamarrak blogaren alboko barran jarraitu ahal dituzue. Dena dela, hiru gai hauei buruz asko eta azkar argitaratzen ari denez, lotura zaharragoak hiru tag edo etiketa hauetan aurkitu ahal dituzue, hurrenez hurren:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: praxene [Kidea] · www.youtube.com/praxene
"orain amildu, gero altxa; olatxu doa mundu baltza" Garate, G.(1995).Euskal atsotitzak, basque proverbs. Bilbo: Gero, 102 or.

Zeharo beltz utzi nau Gotzon Garateren inguruko berriak. Eguerdian, Canal vasco deituriko kataian "Forum" deituriko programan ikusi dut berari eginiko elkarrizketa. Egindako lanez jardun du eta bukatzeke utzi dituen lanez ere bai, beste hainbat gauzen artean. Momentu honetan ez dakit nire tristura nola adierazi.

Aurten zoritxarrez, Euskal Filologiarekin loturiko pertsona ugari hil da eta nahiz eta familiakoak, lagunak...ez izan, euskaren alde asko egin duten pertsona hauen galera gogorra egiten da.

Iruña-veleiako berriei dagokienez, nahiago dut batzarrak esaten duenaren zain geratu.

Besterik gabe, sendatu zaitez azkar Ricardo.
Ondo izan.
Permalink-a mezu RSS 2008-10-09 @ 21:49
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Arrazoia duzu, Praxene, urte latzak izan dira azken hauek Euskal Filologiarentzat.

Eta eskerrik asko; badirudi oraingoan gripeak ez nauela gogor harrapatu.
Permalink-a mezu RSS 2008-10-10 @ 12:58

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution