Mezua: Gaurtik aurrera ofizialki gara "Letren Fakultatea"

2008-10-02

Permalink 15:28:06, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Gaurtik aurrera ofizialki gara "Letren Fakultatea"

Gaurtik aurrera, orain arte izan den Filologia eta Geografi-Historia Fakultatea ikastetxearen izena ofizialki aldatu da eta aurrerantzean Letren Fakultatea deitura izango du.

Izena aldatzeko baimena eman duen dekretua atzoko EHAAn argitaratu zen (HTML eta PDF bertsioetan irakur daiteke) eta gaur hasi da indarrean.

Lotutako sarrera:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Boletinaren bidez eman dute ezagutzera? Nik uste nuen modu sentikorrago batean Ibarretxek berak gaur eguerdiko ekitaldian bataiatuko zuela:

"Jainkoak eta Lege zaharrak eman didan boterea baliatuz fakultate hau Letren Fakultate izenpean bataiatzen dut gaurdanik eta betiko" ;-)

A zer despliegea gaurkoa e? Aprobetxatu nahi nuke ez horrenbeste ekitaldia bera, baizik eta horrek dakartzan ondorioak kritikatzeko:

1.- Klaseak bertan behera geratu dira. Zergatik? zarataren, ikasleen edo ekitaldira inor bertaratuko ez zen beldur ziren?

2.- Berez aparkatzeko leku gutxi dago eta arazoak egoten dira beti. Halere, aparkaleku oso bat auto ofizialentzako gorde dute.

3.- Fakultateko sarrera gehienak moztu dituzte eta leku batetik bestera mugitzeko izugarriko buletak eman behar ziren.

4.- Kolore guztietako jende armatua zegoen gure fakultate barnean eta inguruetan.

5.- Inoiz baino sakonkiago garbitu eta konpondu dute gure fakultatea, ohikoa ez den irudia eman nahian.

6.- Ekitaldia bera guztiz esklusibo eta elitista izan da eta bistan denez, ez du fakultatea egunero erabiltzen dugunon interesa inondik ere piztu.

Hala ere, prestakuntza lanetan aritu direnei euren lanak nahi zuten fruitua eman izana espero diet zinez.
Permalink-a mezu RSS 2008-10-02 @ 15:59
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Apropos utzi dut aipatu gabe gaurko ekitaldia; batetik, joan ez naizelako eta, bestetik (baina lotuta), zuk aipatutako ondorio batzuk eta beste zenbait direla-eta, atzodanik haserre bizian naukalako.

Beste zenbait aipatzearren:

1.- Fakultatearen irisgarritasun baldintzek guztiz behera egin dute, ate asko ixtearekin, fakultatetik kanpo jarritako hesiekin eta, batez ere, atzo fakultatea erdibitzeko jarri zuten "Gasteizko Murruarekin".

2.- Gaur Ikasturtearen hasiera-ekitaldia izan denez, fakultatean egin behar diren obra nagusiak atzeratu dituzte. Jakina, ikasle-irakasleok zarata pairaezinen eta hautsaren artean eman ditzakegu eskolak, baina gure agintari maiteok ezin dute halakorik sufritu. Ez al zen izango askoz eraginkorragoa agintariek ikus zitzatela ordaintzen dituzten obra horiek? ;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-10-02 @ 16:30
Bidaltzailea: Aitor Iglesias [Bisitaria]
Ricardo, ordaintzen dituzte? Uste dut nork kasua txarto ipini duzula.
Permalink-a mezu RSS 2008-10-03 @ 12:43
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Aitor: ez, ez dago txarto ipinita. EHUn egiten diren obrak ordaintzeko Eusko Jaurlaritzak ematen du dirua (Ibarretxe egon zen gutxienez) eta EHUko aurrekontuetatik ere etor daiteke zerbait (errektorea-eta egon ziren); azkenean, ber gauza da EHUko aurrekontuetako dirua Eusko Jaurlaritzak ematen duelako. Inoiz Diputazioak eta Udaletxeak ere jarri dute dirua, baina oraingo obretarako ez dut uste, dena dela.
Permalink-a mezu RSS 2008-10-03 @ 13:14
Bidaltzailea: Aitor Iglesias [Bisitaria]
Eskerrik asko azalpenengatik baina jarraitzen dut pentsatzen 'dituzte' txarto dagoela. Nik neuk 'ditugu' ipiniko nuke.
Permalink-a mezu RSS 2008-10-10 @ 22:59
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Bai, badakit zer esan nahi duzun, Aitor. Baina kasu horretan bereziki interesatzen zitzaidan azpimarratzea agintariek diru publikoa (gure dirua) ulertzeko duten jabetza ideia: beraiek ordaintzen dute halakoa, beraiek ematen dute dirua halakorako, beraiek diruz laguntzen diote halakoari, etab. (horregatik guztiagatik "medailak jarriz").

Baina, horrekin batera, EHUko agintariak berak arduratu ziren hasiera ekitaldia pasa arte obrak ez hasteko, pentsatuz bezala: "langile xeheek jasan ditzatela, hori ez da guretzat".
Permalink-a mezu RSS 2008-10-10 @ 23:35

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution