Artxiboak: Iraila 2008

2008-09-29

Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra: izena ematea eta egitaraua

Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra urriaren 6tik 10era Iruñeko Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean izango da.

Entzule gisa joan nahi duenak izena eman behar du, horretarako formularioa beteaz. Matrikula doan da.

Biltzarraren egitaraua argitaratuta dago.

Lotutako sarrera:
----------

2008-09-25

Artikulu bat utzi dut ARTXIKER-en

Patxi Goenagaren omenaldi-libururako idatzi nuen artikulua ARTXIKER-en utzi berri dut, PDF formatuan. Ez da liburuan atera zen bertsio ber-bera, baizik eta nik inprentara bidali nuenaren bertsio zuzendua.

Hauxe da artikuluaren izenburua: "Euskal gramatikagintza zaharraren historia laburra: XVII-XVIII. mendeak".

Artikulua argitaratuta badago ere, hari buruzko ohar eta iruzkin guztiak ongi etorriak dira, jakina.

Bestalde, aukera baliatu nahi nuke euskalariei beren lanak ARTXIKER-en utz ditzatela animatzeko. Oso baliabide garrantzitsu eta erabilgarria da, baina euskalari guztion artean elikatu behar dugu, zinez erabilgarri gertatuko bada.
----------

2008-09-19

Permalink 19:33:30, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Eskola egutegi zentzuzko baten alde

"Alicante inicia la racionalización del calendario universitario"

Eskolak irailean lehenago hasi, Gabonetarako amaitzeko, eta iraileko azterketak uztailera aldatu nahi dituzte. Noiz izango dugu hemen halako zerbait?

EHUko Letren Fakultatean, duela urte batzuk, lehenengo aldaketa gauzatu zen, fakultatean egin ziren obra batzuk zirela kausa. Jende guztia, nik dakidala, pozik zegoen egutegi horrekin, alabaina laster amaitu zen esperientzia eta hurrengo urteetan, aurten ere bai, lehenengo lauhilekoaren eskolak Gabonetako oporren ondoren amaituko dira... hiru eskola-egun bakarrik izateko, urtarrilaren 7tik 9ra!!

Nolanahi ere den, arazoa sakonagoa da, nire ustez. Europar konbengentziaren aldeko zenbait aldaketa bideratzen hasi dira, baina oraingoz Espainiako agintarien artean (Frantziako egoeraz ez dakit ezer) inork ez du proposatu unibertsitateetan eskola-ordu gutxiago egotea, ikasleek beren kabuz lan egiteko denbora nahikoa izan dezaten, Europako herri aurreratuenetan gertatzen den bezala.

Horren ordez, oraingo eskola-ordutegiak ahalik eta gutxien aldatzen saiatu eta saiatuko dira, itxura eta azala alda daitezen, baina, praktikan, ahoa bero-bero proposatzen duten berrikuntza pedagogikoa guztiz oztopatuz.

Eskola-ordu gutxiagorik eta eskola-talde bakoitzean ikasle gutxiagorik ez badago, Bolognako prosezuaren aitzakiapean sartu nahi duten berrikuntza pedagogikoa (ikasketa prozesuaren erdigunea ikaslea da, ikasleak bere ikasketa prozesua bideratu behar du eta horretarako irakaslea gidari eta laguntzaile bat da, etab.), hau guztiau hutsaren hurrengo izango da.
----------

2008-09-04

Gure ikerketa taldea hedabideetan gaur (II)

Gaur El Correo egunkariak argitaratu du gure lanari buruzko artikulu bat:

"Descifrando el manuscrito de Lazarraga"

Eta atzoko artikuluen artean, aipatu gabe utzi nuen Diario Vasco-koa:

"El equipo de Joseba Lakarra editará el manuscrito de Lazarraga a finales de año"

Bestalde, Radio Vitorian elkarrizketa bat egin diote Joseba Lakarra ikerketa-taldeko buruari, "Plaza Nueva" irratsaioan. Ez dut podcastik aurkitu, baina inork lortuko balu, biziki eskertuko nioke blogean eskegi ahal izateko.
----------

2008-09-03

Gure ikerketa taldea hedabideetan gaur

Udako oporrak baino lehentxeago elkarrizketa bat izan genuen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko batzuek Elhuyar Fundazioko kazetari batekin. Azken urteotan ikerketa taldea zertan aritu izan den eta hurrengo urteetarako helburuak zein diren kontatu genion. Asmoa zen elkarrizketa horretatik UPV/EHUren prentsa-ohar bat ateratzea eta hedabideetara zabaltzea.

Atzo jakin genuen prentsa-oharra zalbadu zela, euskaraz eta gaztelaniaz, eta gaur zenbait hedabidetan agertu da, luze edo laburrago, eta batzuetan titular edota eduki xelebreak daudela:
Oraindik ez ditut artikulu guztiak osorik irakurri, baina honezkero kazetarikeriaren bat edo beste ikusi dut, hala nola:
  • Prentsa-oharrean: "El manuscrito de Juan Pérez de Lazarraga [...] [s]e trata del texto más antiguo, a partir de un determinado tamaño, que se conoce en el sur de Euskal Herria".
  • Artikuluan (Deia): "El manuscrito de Lazarraga [...] es el texto más antiguo que se conoce en Euskal Herria".
Eguneratzea (21:30):

Hona beste kazetarikeria batzuk:

  • Prentsa-oharrean: "hoy en día se encuentra en el sitio web de la Diputación Foral de Guipúzcoa (www.gipuzkoakultura.net/lazarraga)".
  • Artikuluan (Gara): "la Diputación de Gipuzkoa tiene en su página web (www.gipuzkoakultura.net/lazarraga) una interpretación «no científica» del manuscrito". [prentsa-oharrak ez du ezer zehazten, baina aipatu web helbidean dagoena eskuizkribuaren faksimilea da, beraz inolako interpretaziorik ez duen edizio-mota bat, ez zientifikorik ezta ez-zientifikorik ere]

  • Prentsa-oharrean: "ofrece mucha información sobre el dialecto alavés, que casi no estaba documentado".
  • Artikuluan (El País): "constituye la única prueba de la existencia del dialecto alavés".
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution