Artxiboak: Abuztua 2008

2008-08-31

Permalink 16:49:24, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi:
Duela hiru urte:
...eta duela lau urte:
----------

2008-08-29

Permalink 18:31:42, Atalak: Internet, Liburuak, Euskalaritzaren_historia  

FiloBlogiaren liburutegia Internet Archive-n

Esteka bat gehitu dut blogaren alboko barran: FiloBlogiaren Internet Archive.

Bertan Internet Archive liburutegi digitalean aurkitu eta interesatzen zaizkidan testuak biltzen ditut, Google Book Search-ekin egiten dudan moduan. Bildutako testu gehienak euskalaritzaren historiarekin lotuta daude, horixe delako nire aztergai nagusia.

Internet Archive liburutegian oraingoz euskal liburu zahar gutxiago daude, baina digitalizazioak Google-k egindakoak baino hobeak dira, nire ustez. Testuak zenbait formatutan jaitsi daitezke, PDFak garbiagoak dira eta, oso garrantzitsua dena, bilaketak egin daitezke PDF-en barruan; aldiz, Google Book Search-en bilaketak egiteko modu bakarra Interneteko full view ikuspegian egitea da.

Hala ere, Google Book Search-en liburutegiak abantaila batzuk ditu:
  • jendeak harpidetza egin dezake RSS jarioaren bidez, liburutegian gehitzen diren testuen berri izateko;
  • bildutako testuak etiketen bidez markatu daitezke eta etiketa horiek bilaketak egiteko erabili;
  • testu bakoitzaren ondoan irudi bat agertu ohi da (eskuarki, haren azala) eta izarren bitartez puntuazio bat emateko aukera dago;
  • liburutegia XML artxibo batera esportatu daiteke;
  • liburutegiari liburuak inportatu ahal zaizkio ISBN zenbakiak emanez.

Internet Archive
-k bildutako elementu bakoitzari iruzkin bat eransteko aukera besterik ez du ematen.

Lotutako sarrera:

[umjanedoan-en argazkia]
----------

2008-08-25

Permalink 14:59:50, Atalak: Xelebreak  

Udako ikastaroak

----------

2008-08-14

Permalink 18:43:49, Atalak: Filologia, Xelebreak  

Errata bat zuzendu... 48 urte geroago!

Halaxe egin du egunotan The New York Times egunkari estatubatuarrak. Izan ere, 1960ko apirilean argitaratu zuen albiste batean, West Side Story musikalaren emanaldi berri bat iragarri zuen, baina bertan aktore baten izena gaizki eman zuen kredituetan: George Liker-en ordez, George Johnson agertu zen.

Uztailean, Liker jauna bera ohartu zen errakuntzaz, musikalaren revival batean parte hartzeko asmoa baitu. Eta herenegun The New York Times egunkariak hurrengo zuzenketa-ohar hau argitaratu zuen:

The Arts

A listing of credits on April 28, 1960, with a theater review of “West Side Story” on its return to the Winter Garden theater, misstated the surname of the actor who played Action. He is George Liker, not Johnson. (Mr. Liker, who hopes to audition for a role in a Broadway revival of the show planned for February, brought the error to The Times’s attention last month. )

Behin ere ez da berandurik!

Iturriak:

correction fluid
[sirwiseowl-en argazkia]
----------

2008-08-13

Permalink 22:36:40, Atalak: Internet, Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Mundu osoko unibertsitateek sarean duten lekua (II)

Urte hasieran 2008ko lehen World Universities' ranking on the Web argitaratu zen eta artean haren berri eman nuen FiloBlogian. Bertan aurki daitezke ranking honen ezaugarriak eta bestelako xehetasunak.

Uztailean rankingaren aurtengo bigarren emanaldia atera zen. Oraingo honetan Euskal Herriko unibertsitateek lortu dituzten lekuak hauexek dira:
  1. UPV/EHU munduko 319. postuan dago (urtarrilean 322.ean).
  2. Nafarroako Unibertsitatea 469.ean (urtarrilean 457.ean).
  3. Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea 1170.ean (urtarrilean 1000.ean).
  4. Deustuko Unibertsitatea 1019.ean (urtarrilean 1129.ean).
  5. Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1487.ean (urtarrilean 1584.ean).
  6. Mondragon Unibertsitatea 2669.ean (urtarrilean 2846.ean).
  7. Michel de Montaigne Bordele 3 Unibertsitatea  2696.ean (urtarrilean 2327.ean).
Ez dakit oso ondo nola interpretatu, baina badirudi Hegoaldeko unibertsitate batzuk lehengo lekuan geratu direla eta beste batzuk, gutxi edo asko, igo direla; Iparraldekoak, aldiz, nahikotxo jaitsi dira.

Bestalde, rankingaren lehenengo lekuei dagokienez, egoera ez da gehiegi aldatu eta Estatu Batuetako unibertsitateek jarraitzen dute aurreneko postu gehienak betetzen.

Urtarrileko emaitzekin alderatuz gero, aipagarria iruditzen zait Europakoen hirugarren lekuan Helsinkiko Unibertsitatea (42.ean) agertzea, Oxfordeko Unibertsitatearen (47.ean) aurretik.

Lotutako sarrerak:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution