Spam edo
zabor-posta hasi zenean, ia mezu guztiak ingelesez idatzita zeuden. Baina Internet zabaltzen den neurrian, zabor-mezuen hizkuntzak ere gehiago dira.
Nire spam buzoira heltzen diren mezu gehienak ingelesez eta gaztelaniaz dira, baina azken hilabeteotan gero eta gehiago aurkitu ditut txineraz eta japonieraz (uste dut) idatzita. Buzoia aski maiz hustutzen dut eta orain ez naiz gogoratzen baten bat beste hizkuntza batean idatzita jaso dudan.
Eta zuk, zein hizkuntzatan jasotzen dituzu zabor-mezuak? Euskarazko spam-ik bai?

Ideia
Language Log blogetik jaso dut.