Euskaltzaindiak, hilaren 18an Hendaian egin zuen osoko batzarrean,
Blanca Urgell lankide eta adiskidea hautagai bezala onartu du
Henrike Knörren hutsunea betetzeko.
Bi hautagai aurkeztu ziren, bestea
Patxi Uribarren izanik.
Hona hautagai bakoitza aurkeztu duten euskaltzainak:
- Blanca Urgell: Patxi Goenaga, Joseba Lakarra eta Miren Lourdes Oñederra.
- Patxi Uribarren: Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davant.
Bozketa irailean egingo den osoko batzarrean izango da eta euskaltzain berria aukeratzeko gehiengo osoa beharko da.
ZORIONAK, BLANCA!!! Aspaldidanik behar zintuen Euskaltzaindiak, ea oraingoan ez duen hutsa errepikatzen. Hala espero dut.
Argibide gehiago: