Artxiboak: Uztaila 2008

2008-07-31

Permalink 18:05:15, Atalak: Denetarik  

Oporretan

----------
Permalink 17:40:41, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi:
Duela hiru urte:
...eta duela lau urte:
----------

2008-07-30

Permalink 19:17:05, Atalak: Internet  

Zein hizkutzatan jasotzen dituzu spam mezuak?

Spam edo zabor-posta hasi zenean, ia mezu guztiak ingelesez idatzita zeuden. Baina Internet zabaltzen den neurrian, zabor-mezuen hizkuntzak ere gehiago dira.

Nire spam buzoira heltzen diren mezu gehienak ingelesez eta gaztelaniaz dira, baina azken hilabeteotan gero eta gehiago aurkitu ditut txineraz eta japonieraz (uste dut) idatzita. Buzoia aski maiz hustutzen dut eta orain ez naiz gogoratzen baten bat beste hizkuntza batean idatzita jaso dudan.

Eta zuk, zein hizkuntzatan jasotzen dituzu zabor-mezuak? Euskarazko spam-ik bai?


Ideia Language Log blogetik jaso dut.
----------

2008-07-29

Permalink 19:25:32, Atalak: Hizkuntzalaritza, Aipuak  

Zertan egon daitezke ados hizkuntzalari guztiak?

Galdera horri erantzuteko asmoz, 1981ean Richard Hudsonek "83 things linguists can agree about" artikulua argitaratu zuen Journal of Linguistics aldizkarian. Bada 2002an berrikusitako bertsio elektroniko bat:

"Some issues on which linguists can agree"

Lan interesgarria da, hizkuntzei eta hizkuntzalaritzari buruzko gogoeta asko eragin litzakeena, adibidez Hizkuntzalaritzari buruzko ikastaroetan.

Seguruenik, autoreak berak susmatzen duenez, hizkuntzalari guztiek ez dituzte puntu guzti-guztiak onartuko eta, edozein kasutan, zenbait puntutan ikuspegi aski britaniarra du zerrendak.

Alabaina, zoritxarrez, beldur naiz gure artean hizkuntzalari lana egiten omen duten batzuek lehenengo puntua ere ez duten onartuko:
Linguists describe language empirically - that is, they try to make statements which are testable, and they take language as it is, rather than saying how it should be. (In other words, linguistics is descriptive, not prescriptive or normative.)
----------

2008-07-23

Blanca Urgell, euskaltzain osoa izateko hautagai

Euskaltzaindiak, hilaren 18an Hendaian egin zuen osoko batzarrean, Blanca Urgell lankide eta adiskidea hautagai bezala onartu du Henrike Knörren hutsunea betetzeko.

Bi hautagai aurkeztu ziren, bestea Patxi Uribarren izanik.

Hona hautagai bakoitza aurkeztu duten euskaltzainak:
  • Blanca Urgell: Patxi Goenaga, Joseba Lakarra eta Miren Lourdes Oñederra.
  • Patxi Uribarren: Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davant.
Bozketa irailean egingo den osoko batzarrean izango da eta euskaltzain berria aukeratzeko gehiengo osoa beharko da.

ZORIONAK, BLANCA!!!
Aspaldidanik behar zintuen Euskaltzaindiak, ea oraingoan ez duen hutsa errepikatzen. Hala espero dut.

Argibide gehiago:

----------

2008-07-15

Permalink 15:21:00, Atalak: Hizkuntzalaritza, Filologia, Zientzia  

Phaistosko (euskal) Diskoa iruzurra ote?

Halaxe adierazi du Jerome M. Eisenberg-ek, Antzin Aroko artearen faltsutze-lanetan adituak, The Times egunkariak joan den astean argitaratutako artikulu batean:

"Phaistos Disc declared as fake by scholar"

Phaistosko Diskoa 1908an aurkitu zen eta harrezkero kultura minoikoaren misterio ilunenetarikoa izan da, bertan agertzen diren 45 ikurrak ezin izan baitira ulertu ezta irakurri ere. Areago dena, bazen hizkuntza bat islatzen ez zutela adierazi zuenik ere eta azken hau da Eisenberg-en ondorioa, iruzurra izaki.

Hara non euskararen jatorria kosta ahala kosta bilatzen duten horietako batzuek Phaistosko Diskoa euskararen bidez deszifratzen saiatu ziren, baita "lortu" ere, noski.


Eisenberg-en iritziz, diskoa Luigi Pernier arkeologo italiarrak landu zuen, Sir Arthur Evans, Kretako Knossos jauregiaren aurkitzaile, eta Federico Halbherr arkeologoak txundituta uzteko asmoz. Pernier izan zen Phaistosko diskoa "aurkitu" zuena, eta haren txostenean jauregi minoiko batean eta ikutu gabeko ingurune batean aurkitu zuela baieztatu zuen. Honek balio izan zuen diskoari K. a. 1700 urte inguruko datazioa emateko.

Eisenberg Minerva, The International Review of Ancient Art & Archaeology aldizkariaren editore nagusia da eta duela aste batzuk bidalitako mezu elektroniko batek eztabaida interesgarri bat sorrarazi zuen Langaugehat blogean. Izan ere, aldizkari horren 19:4 zenbakiak atera berri du iruzurra salatzen duen Eisenberg-en artikulua.

Gainera, aurkikuntzaren harira, aurtengo urriaren 31tik azaroaren 1era nazioarteko biltzar bat izango da Londresen, Phaistosko Diskoaren egiazkotasunaren aldekoek eta kontrakoek eztabaidatzeko. Hau guztia iruzurra salatu eta berehala.

Beste batzuek ikasiko al dute!

Iturria:


----------

2008-07-14

Permalink 17:05:06, Atalak: Filologia, Internet  

Liburuaren historia kronologia batean

Kronologia edo timeline honetan liburuaren, inprentaren, tipografiaren eta lotutako gaien historia laburtzen da:


Gainera, interesa duena editore bihur daiteke eta kronologia osatzen parte har dezake.

Iturria:
----------

2008-07-11

Patxi Goenagaren omenezko liburua: aurkibidea

Orain dela aste batzuk, maiatzaren 15ean, Patxi Goenagari eta haren Gramatika bideetan liburuari omenaldi bero bat egin zitzaion Gasteizko Letren Fakultatean. Artean Patxiren omenez argitaratutako liburua aurkeztu zen, nahiz eta omenaldi egunean omenduari emateko ale bat besterik ez zen atera inprimategitik.

Aste batzuk geroago Gramatika jaietan. Patxi Goenagaren omenez liburua kalean da, Xabier Artiagoitiak eta Joseba A. Lakarrak argitaratua (ASJUren Gehigarriak, LI).

Hortaz, bertan bildu diren artikuluen aurkibidearen berri eman ahal dizuet. Ikus daitekeenez, ia 900 orrialdetan hainbat arlo eta gai jorratzen dituzten 50 artikulu agertzen dira, Euskal Herriko eta kanpoko ikerlariek idatziak. Ziur naiz denok aurkituko dugula gustuko zer edo zer.

Hona aurkibidea:
Hitzaurrea . . . xi

Curriculum vitae Patxi Goenaga Mendizabal . . . xv

Axun Aierbe Mendizabal, Euskal estilo-liburuetako gramatika-arloko itzulpen-gomendioez . . . 1

Gontzal Aldai, Patxi Goenagari 30 mila esker . . . 13

Izaskun Aldezabal Roteta, Aditz-azpikategorizazioa . . . 29

Iñaki Amundarain, Behar izan + partizipioa: geroaldiko balioaz . . . 47

M. J. Aranzabe, J. M. Arriola and Arantza Diaz de Ilarraza, Theoretical and methodological issues of tagging noun phrases structures following dependency grammar formalism . . . 57

Xabier Artiagoitia, Some arguments for complement-head order in Basque DPs . . . 71

Miren Azkarate Villar, Gertaera- eta emaitza-izenak . . . 93

Andoni Barreña, Mari Jose Ezeizabarrena eta Iñaki García, En tzundako hizkuntzaren eragina haur euskaldun txikien gramatika-garapenean . . . 107

Gidor Bilbao, Claude Maugerren eskuliburua Urteren eredu . . . 130

Klara Ceberio, Itziar Aduriz, Arantza Diaz de Ilarraza eta Inés M. Garcia Azkoaga, Erreferentziakidetasunaren azterketa eta anotazioa euskarazko corpus batean . . . 153

Karlos Cid Abasolo, Gramatika Atxagaren literatur bideetan (I) . . . 173

Maia Duguine eta Aritz Irurtzun, Ohar batzuk nafar-lapurterazko galdera eta galdegai indartuez . . . 195

Luis Eguren, Clíticos léxicos y elipsis nominal . . . 209

Jose Luis Erdozia, Burundako hizkera, Arabako ekialdekoaren hondar euskalkia . . . 225

Maitena Etxebarria Arostegui, Análisis y evaluación de la vitalidad sociolingüística del euskera en la C.A.V. . . . 237

Urtzi Etxeberria eta Ricardo Etxepare, Izen eta gertakarien gaineko kuantifikazioa . . . 259

Ricardo Etxepare and Myriam Uribe-Etxebarria, On negation and focus in Spanish and Basque . . . 287

Juan Garzia, Bada arazoriketik arazoak dauderaino: existentzia-predikazioa eta inespezifikotasuna . . . 311

Ricardo Gómez, Euskal gramatikagintza zaharraren historia laburra: XVII-XVIII. mendeak . . . 329

Lluïsa Gràcia y Berta Crous, Sobre algunos predicados con fer y tenir en catalán: fer un infart vs. tenir un infart . . . 351

Bill Haddican and Paul Foulkes, Mid Vowel Raising and Second Vowel Deletion in Oiartzun Basque . . . 363

José Ignacio Hualde eta Oihana Lujanbio, Goizuetako azentuera . . . 377

Orreaga Ibarra Murillo, Sobre estrategias discursivas del lenguaje de los jóvenes vascoparlantes: aspectos pragmáticos y discursivos (conectores, marcadores) . . . 395

Itziar Idiazabal, Gramatika eta hizkuntzaren didaktika . . . 413

Itziar Laka, Senezkotasuna hizkuntzan: Gramatika Unibertsalaren inguruko hausnarketa . . . 433

Joseba A. Lakarra, Aitzineuskararen gramatikarantz malkar eta osinetan zehar . . . 451

Mikel Lersundi, Igone Zabala eta Agurtzane Elordui, Aditzetiko izenen emankortasunaren azterketa morfopragmatikoa euskarazko corpus orokor eta berezituetan . . . . 491

Ángel López García, Sobre una propiedad superestructural de la lengua vasca . . . 507

Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte, Erronkaribarko oikonimia, mitoak eta ele zaharra . . . 523

Jesus Mari Makazaga Eizagirre, Ahozko jarduna komunikazioaren lagungarri: ekarpen bat ahozkoaren estrategia komunikatiboez . . . 545

Roger Martin and Juan Uriagereka, Competence for preferences . . . 561

Juan Carlos Moreno Cabrera, Alokutibotasunari buruzko zenbait hausnarketa hizkuntzalaritza orokorraren ikuspegitik . . . 573

Céline Mounole, Sintaxi diakronikoa eta aditz multzoaren garapena: Inperfektibozko perifrasiaren sorreraz . . . 585

Jose Antonio Mujika, Adlatiboaren berbalizazioaz . . . 605

Juan Carlos Odriozola Pereira, Quantifying compounds . . . . 615

Miren Lourdes Oñederra, Izan edo ez izan: Fonologiak fonetikari ordaintzen diona afrikatuekin . . . 631

Javier Ormazabal, Kausatibo aldizkatzeak euskaraz eta inguruko hizkuntzetan . . . 643

B. Oyharçabal, Naturalist conceptions about agglutinative languages: Vinson’s ideas about Basque and linguistic Darwinism . . . . 665

Georges Rebuschi, On older Northern Basque exclamatives in ala . . . . 691

Milan Rezac, The forms of dative displacement: From Basauri to Itelmen . . . 709

Patxi Salaberri, Satznamen direlakoen inguruan. Erlatibozko perpausetan jatorri duten toponimoak aztergai . . . 725

Pello Salaburu, Hiztegi kontuak Baztan aldean . . . 743

Itziar San Martin, Defective domains in Basque nominalized dependants . . . 753

Ibon Sarasola, Iparraldeko hiztegigintza Larramendiren paradigmaren garaian . . . 769

Esther Torrego, Revisiting Romance SE . . . 785

Itziar Túrrez, Ideas acerca de la lengua de Tomás Tamayo de Vargas: Una lectura de sus Anotaciones a Garcilaso . . . 793

Blanca Urgell, Berriemaileen gaitasuna eta eredu lexikografikoaren eragina Landucciren hiztegian . . . 805

Vidal Valmala, Topic, focus and quantifier float . . . 837

Koldo Zuazo, Euskara (batu)aren historiarako . . . 859

Juan Joxe Zubiri eta Patxi Salaberri, Zenbait irain-hitzen erabilera. Deklinabide-kasu hautsiak . . . 869
Lotutako sarrera:
----------

2008-07-10

Permalink 12:34:58, Atalak: Deialdiak  

Lan-eskaintza Euskaltzaindian aritzeko

Blogari.net-ek utzi digun funtzionamendu-unetxo hau baliatu nahi dut Euskaltzaindiak atera duen lan-eskaintza baten berri emateko.

Akademiak Euskararen Historia Soziala proiekturako hiru markatzaile kontratatu nahi ditu eta eskariak entregatzeko epea irailaren 5ean amaitzen da, eguerdiko 12etan.

Argibide gehiago:
----------

2008-07-04

Permalink 23:37:27, Atalak: Xelebreak  

Gazteleraren defentsan ordena alfabetikoaren bidez

Ez da txantxa. Gazteleraren defentsarako manifestua (PDF) sinatu dutenek ordena alfabetikoan antolatu dituzte beren izen-abizenak:
Firmas (orden alfabético): Mario Vargas Llosa, José Antonio de la Marina, Aurelio Arteta, Félix de Azúa, Albert Boadella, Carlos Castilla del Pino, Luis Alberto de Cuenca, Arcadi Espada, Alberto González Troyano, Antonio Lastra, Carmen Iglesias, Carlos Martínez Gorriarán, Jose Luis Pardo, Alvaro Pombo, Ramón Rodríguez, Jose Mª Ruiz Soroa, Fernando Savater
Eta letren hurrenkera ez dakiten intelektual hauek dira Espainiar Estatuko hizkuntz politika zuzendu nahi dutenak?

Iturria:

----------

2008-07-01

Arriolabengoaren Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan liburua kalean da

Julen Arriolabengoaren Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan lanak 2007ko Mikel Zarate saria irabazi zuen. Orain Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak argitaratutako liburua irakurri ahal dugu (eta gogoz irakurriko dut ere!).

Hona Euskaltzaindiak Plazaberrin atera duen oharra:
Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan. Julen Arriolabengoa

Liburu honek 2007ko Mikel Zarate saria jaso zuen.

XVI. mendearen bigarren erdian zehar, fase ezberdinetan idatzitakoa da Ibarguen-Cachopin Kronika izenaz ezaguna den lana, egileek, Juan Iñiguez de Ibarguen eskribauak eta Cachopin doktorearen semeak, Crónica General Española y Sumaria de la Casa Vizcaína izenaz bataiatua. Behin baino gehiagotan azpimarratu zuten lan honen garrantzia, besteak beste, Koldo Mitxelenak, Julio Caro Barojak eta Julio de Urquijok. Ospetsu ere bilakatu zen "munduan" Leloren Kantua izeneko poema zela eta XX. mendearen hasieran. Baina argitaratu gabe dago eta egoera kezkagarrian dirauen eskuizkribua da. Bere 184 koadernoetatik 71 kontserbatzen dira soilik. Arriolabengoak kronika hau aukeratu zuen bere tesia egiteko.

Liburu honetan, gaztelaniaz idatzitako kronika honetan aurkitu dituen euskarazko testu eta hitz guztiak aurkeztea eta ezagutzera ematea izan du helburu Julen Agirrebengoak. Crónica General honetan aurki litezkeen euskarazko materialen bilketa eta azterketan aurrera eginez, atal banatan sailkatu ditu esaerak, esaldiak, etimologiak eta gaztelaniazko prosan emandako euskal hitz solteak. Eta lan zabal honi amaiera emateko Ibarguen-Cachopin Kronikan lanaren euskarazko materialen hizkera aztertu nahi izan du, ikuspegi dialektologikotik zein historikotik.



Lotutako sarrerak:
----------
Permalink 18:26:46, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi: Duela hiru urte: ...eta duela lau urte:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution