Mezua: Unibertsitate publikoaren eginbeharra dirua lortzea ote?

2008-06-17

Permalink 20:15:12, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Unibertsitate publikoaren eginbeharra dirua lortzea ote?

Gaur berri txar bat jaso dut: "Euskal idazle zaharrak institutuan ate joka" udako ikastaroa bertan behera geratu da.

Arrazoia da 18 ikasle matrikulatu direla eta EHUko Udako Ikastaroen arautegiaren arabera, 35-40 ikasle da gutxieneko kopurua. Ondorioa: ikastarorik ez hamazortzi ikasle horientzat.

Gero eta gehiagotan zabaltzen ari dira halako irizpideak gure UPV/EHUn, eta hortik kanpo ere bai: hautazko ikasgai bat eman ahal izateko gutxieneko ikasle-kopuru bat, doktorego edo master bat onartzeko gutxieneko ikasle-kopuru bat, graduko titulazio berriak onartzeko gutxieneko ikasle-kopuru bat (eta ez baxua gero!)...

Inbidiaz entzuten diet atzerriko lagun batzuei nola ematen dituzten beren eskolak ikasle bakar bat edo gutxi batzuk dituztelarik ere. Eta ez soilik askoz errazagoa delako ikasle gutxirekin lan egitea, errazagoa haien lana jarraitzea, ikasketa-prozesua behar bezala bideratzea, etab.; inbidiaz baita ikastaro horiek emateko aukera dutelako ere, guri ukatzen baitzaigu.

Boloniarekin edo Boloniarik gabe, ez dut ulertzen ikasle-kopuruak zergatik izan behar duen erabakigarria unibertsitate publiko batean ikastaro bat eman ahal izateko. Gai baten interesa, eta are egunotan askoren ahotan den "praktikotasuna", ezin da neurtu matrikulatzen diren ikasleen arabera.

Utz ditzagun halako irizpide krematistikoak unibertsitate pribatuentzat, erabili nahiko balituzte. Unibertsitate publikoek arras zabalik egon beharko lukete ikasi nahi eta ikasteko baldintza akademikoak betetzen dituzten guztientzat, inolako murriztapen ekonomikorik jarri gabe; ez ikasleei matrikula garestiak ordainaraziz eta ezta ere ikastaroak ikasle gutxi daudelako eman gabe utziz.

Baina, jakina, horretarako unibertsitate publikoak finantziazio publiko duina eta nahikoa izan beharko luke, Eusko Jaurlaritza zekenkerian ibili gabe, aldaketak aldaketa halaxe baitabil oraindik.

Lotutako sarrera:


P.S.: barka ezazue EHUko Donostiako Uda Ikastaroen loturarik sartu ez badut, baina nonbait atzo 40 bisita baino gutxiago izan zuten eta gaur webgunea erorita dago.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Bisitaria] · http://www.blogari.net/euskofilia
Nik ez nuke esanen 18 matrikulatu gutxi direnik inondik ere! bigarren hezkuntzan 20 ikasleko klaseak aldarrikatzen dituzte eta fakultatean maiz egoten gara jende gutxiago klaseetan (ez dakit hau esan dezakedan, akaso klaserik gabe geratuko gara...). 18 laguneko ikastaro bat egokia bezain atsegina izanen zen, gutxiagokoa, are atseginagoa.
Permalink-a mezu RSS 2008-06-18 @ 10:25
Bidaltzailea: Patxi [Bisitaria]
Tamalez, matrikula-kopuru "eskasa"-ren aitzakiak nekez ezkuta dezake horrelako ikastaro bat bertan behera uztean erakusten den hizkuntz politika unibertsitarioa.
Aurten laurogei bat ikastaro zeuden iragarrita. Horietako hiruk bakarrik zuten euskara hizkuntza ofizialtzat: D1, K2 eta L2 izenekoek (ikastaroen %3,75).
D1 ikastaroa bertan behera utzi ondoren, eta ondorioz, UPVko "Cursos de Verano" delakoak %2,5 baino ez du euskaraz eskainiko.
Gainera datorkigun hizkuntza/hezkuntza-pertzepzio berriaren seinale?
Permalink-a mezu RSS 2008-06-18 @ 13:38
Bidaltzailea: Amaia [Bisitaria]
Atzo eman zidaten berria, posta elektronikoz eta nire harridura (eta amorrua medio) ezin izan nion Udako Ikastarotara deitzeko gogoari eutsi. Hala esan zidaten, matrikulatu 'gutxi' ginela nonbait. Jakin-mina zela eta, ea zenbat ote zen gutxi galdetu nion. Ez nuen erantzunik izan.

Pena bat izan da halako ikastaro interesgarri bat bertan behera utzi izana. Lotsagarria...
Permalink-a mezu RSS 2008-06-18 @ 20:05
Bidaltzailea: Amets [Bisitaria]
Atzo bai, gaur ez!adarra jotzen ari zitzaizkidala uste nuen. Azken kapitulua gaur etxera iristean, bi eguneko aldean bi gutun jaso ditut, EHU/UPVko ikastaroetako idazkaritzatik bidaliak : onartua zaude, sentitzen dut bertan behera geratu da ikastaroa...

Hizkuntza eta ikastaroak ikasketa interesen arabera aukeratua ahal izateko jendearen matrikulak guk ordaintzeaz gain ordainsariak jarri beharko ote ditugu?

Ez dut besterik esateko...

Ea gutxienez ikastarorako prestatutako hitzaldiez gozatzeko aukerarik dugun. Onenean,ea datorren ikasturtean izaten den.



Permalink-a mezu RSS 2008-06-19 @ 17:59
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Bistan da Udako Ikastaroen antolatzaileei (eta beste hainbati ere) bost axola zaiela zenbat ikasle behar diren talde egokia (uler bedi akademikoki egokia) osatzeko, irizpide ekonomiko hutsak baitituzte buruan, ez besterik.

Ea lortzen dugun ikastaroa, edo haren zati bat behintzat, berreskuratzea eta Fakultatean-edo emateko modua izatea.
Permalink-a mezu RSS 2008-06-20 @ 20:13

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution