Mezua: Eskari arras zentzuzkoa

2008-06-04

Permalink 23:30:35, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Eskari arras zentzuzkoa

Unibertsitateko irakasle edo ikertzaile bazara, erraz ulertuko duzu mezu honen izenburua. Ez bestela ere bai, segurki: Espainiako irakasle eta ikertzaileen curriculum vitae-en datubase bakar baten eskariaz ari bainaiz, alegia.

Gaur egun, irakasle eta ikertzaile batek hainbatetan aurkeztu behar du bere curriculuma eta, jakina, beti eskatzen dira datu desberdinak eta beti formatu desberdin batean.

Eusko Jaurlaritzak, ministerioak, ANECAk, UNIQUALek, unibertsitateek...eskatuta, ikerketa-proiektuak eskatzeko, sailaren memoria egiteko, irakasle akreditazioa lortzeko, irakasle edo ikertzaile lanpostu batera aurkezteko, epaimahai baten kide izateko, tesi zuzendaria izateko, ordainsari osagarriak eskatzeko, seiurtekoak eskatzeko... eta beste hainbatetarako curriculumak bete eta bidali behar. Noiz paperean, noiz DOC formatuan, noiz PDFan, noiz sareko datubase batean...

Egoera horren aurrean, azkenean Sevillako unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen elkarteak eta lan-kontratudun irakasle eta ikertzaileen enpresa-batzordeak online eskari bat bideratzea erabaki dute, guztiz zentzuzko eta beharrezkoa, haren aldeko sinadurak biltzeko eta, ondoren, azaroarekin zerikusi zuzena duten agintariei bidaltzeko.

Beraz, unibertsitate batean bazaude eta eskariarekin ados bazaude, hemen utz dezakezu zure sinadura:

Por una única base de datos de currículos de investigadores y docentes en España

Mezua idazteko une honetan 1854 sinadura daude.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution