Barkamena eskatu nahi dizuet atzo edo gaur blog honetan sartu nahi eta ezin izan duzuen guztioi. Egunotan, beste hainbatetan bezala,
Blogari.net-en
zerbitzariarekin arazoak izan bide dira, baina blogariok ez dakigu etenak noiz gertatuko diren (zaila), ez zenbat denbora iraungo duten (agian ez beti hain zaila), ez eta arazoak noiz amaitu diren ere (oso erraza izan litekeena, nik uste).
Honen harira,
beste plataforma batera aldatzea pentsatzen ari naiz eta, zuen iritzia jakiteko, galdera batzuk egin nahi dizkizuet: Uste duzue aldatzea merezi duela? Aldatzekotan, zein gomendatzen didazue? (kontuan hartuta migrazioa egin beharko nukeela). Ez dakit euskarazko gainerako plataformetan halako arazoak egon ohi diren, edo bestelakoak dauden. Nire asmoa ez da plataformen arteko erkaketa sakona egitea (azken batean, nork bere iritzi eta esperientziak ditu), baizik eta laguntza pixka bat izatea erabaki bat hartu baino lehen.
Eskerrik asko aldez aurretik.