Matrikularen prezioa maiatzaren 31ra arte 70 eurokoa da eta ekainaren 1etik aurrera 84 eurokoa.Hizkuntza guztietan eta hezkuntza-sistema guztietan egin da galdera: gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, gazteentzat idatziriko literatura bultzatu behar da ala egokiagoa da idazle klasikoak irakurraraztea? Eta, neska-mutilek idazle klasikoen lanak irakurri behar badituzte, noraino erraztu behar dira zailtasunak? Noraino heldu daiteke egokitze-lana? Zenbateraino lagunduko du lan hautatuak aurkezteak? Ala oso-osorik irakurri behar dira klasikoak?
Halako galderei munduan eman zaizkion erantzunak aztertuko dira ikastaroan, eta euskal idazleen kasuan zelan aplikatu daitekeen ikusiko da, hala maila teorikoan nola praktikoan, zenbait idazlerengana hurbiltzeko proposamen zehatzak eskainiaz. Hiru helburu izango ditu, hortaz, ikastaroak:
- Lekuko idazle klasikoek munduko hezkuntza-sistemetan izan duten tokia aztertzea.
- Euskal idazle zaharrak batxilerreko neska-mutilekin lantzeak dituen zailtasunak aztertzea.
- Proposamenak eskaintzea, euskarazko literatura zaharra ere irakurtzeko zaletasuna sustatzeko tresna izan dadin.
EGITARAUA
EKAINAK 25
9:00etan Dokumentazio banaketa
9:15etan “Idazle klasikoak gazteentzat munduko argitaletxeetan”
IÑAKI ALDEKOA Jn.
Irakasleen U. E. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.
10:30etan Etenaldia
10:45etan “Idazle zaharren edizioak adituentzat eta ez-adituentzat”
BLANCA URGELL And.
Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
12:00etan Etenaldia
12:15etan “La divulgación de los clásicos de la literatura española, y algo sobre baladas vascas y europeas”
JESÚS ANTONIO CID Jn.
Complutense Unibertsitatea. Madrid.
13:45etan Laburpen saioa
EKAINAK 26
9:15etan “Euskal literaturaren antologia bat ikasleentzat”
XABIER MENDIGUREN ELIZEGI Jn.
Elkar argitaletxea. Idazlea. Donostia-San Sebastián.
10:30etan Etenaldia
10:45etan “Manual literaturazkoa: euskal idazleak eskolara hurbiltzeko ahalegin bat”
JON ELORDI Jn.
Universitat Autònoma de Barcelona. Barcelona.
12:00etan Etenaldia
12:15etan “Euskal idazle zaharrak irakaskuntzako argitaletxe batetik”
MIREN AGUR MEABE And.
Giltza argitaletxea. Idazlea. Bilbo.
13:30etan Laburpen saioa
17:00etan Mahaingurua: “Idazle zaharrak egungo literaturan”
XABIER ETXANIZ Jn.
Irakasleen U.E. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
PATXI ZUBIZARRETA Jn.
Idazlea. Vitoria-Gasteiz.
JUAN KRUZ IGERABIDE Jn.
Euskara zerbitzua. UPV/EHU.
18:00etan Saio berezia: “Euskal letrak behin betiko erreformatzeko”
IBAN ZALDUA Jn.
Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
EKAINAK 27
9:15etan “Etxeberri Sarakoak gaurko Euskal Herriko gazteriari”
GIDOR BILBAO Jn.
Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
10:30etan Etenaldia
10:45etan “Axular gazteentzat”
PATXI SALABERRI Jn.
Irakasleen U.E. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
12:00etan Etenaldia
12:15etan “Lazarraga eskolarako”
RICARDO GÓMEZ Jn.
Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
13:30etan Laburpen saioa
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

