Patxi Goenagaren omenezko ekitaldia interesgarri eta hunkigarria gertatu zen; zorionak antolatzaileei!! Hitzaldi bikainak entzun genituen, lagun asko ikusi genituen eta elkarrekin bazkari eta bazkalondo giro ederrean egoteko aukera izan genuen.
Itziar Lakak bere hitzaldian
biohizkuntzalaritzaren azken orduko ikerketa batzuk aurkeztu zizkigun. Den-dena kontatzeko gauza ez naiz, baina gustatuko litzaidake Itziarrek erakutsi zigun bideo bat hona ekartzea eta hartaz zerbait esatea:
McGurk efektua erakusten duen bideoa.
Beheko bideoa ikusi (bolumena piztuta) eta ea zein silaba entzuten duzuen; behin baino gehiagotan ikusi ahal duzue, noski:
Orain, bideoa berriro erreproduzitu, baina begiak itxita edo beste alde batera begiratuta. Zer entzuten duzue oraingoan?
Azken saio bat egin daiteke: bideoa piztu eta begiak ireki eta itxiz erreproduzitu. Orain zer?
Hauxe da McGurk efektua izenarekin ezagutzen dena, lehenengo aldiz 1976an Harry Mc Gurk eta John MacDonald-ek
Nature aldizkarian deskribatu baitzuten.
Efektu honen arrazoiak eta errege magoak nortzuk diren jakin nahi baduzue, hona argibide gehiago (sarean aurki daitezkeen hainbaten artean):