Mezua: Henrike Knörr hil da

2008-04-30

Permalink 18:45:03, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Henrike Knörr hil da

Henrike Knörr sailkide eta adiskidearen heriotzaz jakin berri dut. Atsekabe handiz jaso dut berria, nahiz eta bagenekien oso gaixorik zegoela.

EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean madarikazio bat bota digutela ematen du, zer pentsatu bestela? Azken urte hauetan, Andolin Eguzkitza, Isabel Gomez Txurruka, orain dela bi aste Axun Aierbe eta gaur Henrike.

Eguneratzea (22:00-23.00):

Henrike Knörren hileta-elizkizunak Gasteizko El Pilar elizan izango dira, ostiralean (maiatzak 2) 19:30etan hasita.

Henrikeren heriotzaren berria leku hauetan irakurri dut (gehiago izango dira, seguru):
Henrike Knoerr

Goiko argazkia Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarraren azken eguneko bazkarian atera nion, urriaren 11n.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ariane [Bisitaria]
Niri ere duela ordu batzuk heldu zait albistea. Bageneukan bere gaixotasunaren berri baina dena dela golpe handia izan da. Irakasle aparta zen eta ez dugu sekula ahaztuko.

Doluminak Gernikatik.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-30 @ 23:52
Bidaltzailea: Borja [Bisitaria]
Doluminak ere Tolosatik, bihotzez.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-01 @ 11:46
Bidaltzailea: Urtzi [Bisitaria]
Zizurkildik ere doluminak, gaixo zegoela banekien baina golpe gogorra da.

Ez ditugu hain erraz ahaztuko bere "mesedez faborez eta karitatez! Biblia irakur ezazuen! izan kultura erlijioso apur bat!"

goian bego
Permalink-a mezu RSS 2008-05-01 @ 14:35
Bidaltzailea: Benito [Bisitaria] · http://karrajua.org
Bai, benetan bolada txarra, Ricardo.
Doluminak.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-01 @ 20:04
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Mila esker guztioi. Henrikeren senideei zuen mezuen berri eman diet.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-05 @ 13:29

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution