Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-30

Permalink 18:45:03, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Henrike Knörr hil da

Henrike Knörr sailkide eta adiskidearen heriotzaz jakin berri dut. Atsekabe handiz jaso dut berria, nahiz eta bagenekien oso gaixorik zegoela.

EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean madarikazio bat bota digutela ematen du, zer pentsatu bestela? Azken urte hauetan, Andolin Eguzkitza, Isabel Gomez Txurruka, orain dela bi aste Axun Aierbe eta gaur Henrike.

Eguneratzea (22:00-23.00):

Henrike Knörren hileta-elizkizunak Gasteizko El Pilar elizan izango dira, ostiralean (maiatzak 2) 19:30etan hasita.

Henrikeren heriotzaren berria leku hauetan irakurri dut (gehiago izango dira, seguru):
Henrike Knoerr

Goiko argazkia Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarraren azken eguneko bazkarian atera nion, urriaren 11n.
----------

2008-04-29

Permalink 18:19:08, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi: Eta duela hiru urte:
----------

2008-04-25

Basque Studies Symposium Californiako Unibertsitatean

Maiatzaren 14an, University of California, Santa Barbara campusean Basque Studies Symposium ekitaldia izango da.

Sinposioa urrun xamar dugu, baina oso egitarau erakargarria antolatu dute:

CONFERENCE PROGRAM

Morning: Linguistics Session

8:45 - 9:00 Coffee and muffins

9:00 Opening Remarks:
David Marshall, Dean of the School of Letters and Sciences, UCSB

9:15 Ricardo Etxepare
Centre Nacional de la Recherche Scientifique (CNRS), Bayonne, France
Title: "Syntactic Variation in Basque: an Atlas Project"

9:50 Xabier Irujo
University of Nevada, Reno
Title: "Language Rights in the Basque Country"

10:25 Julen Manterola Agirre,
University of the Basque Country, Vitoria-Gasteiz
Title: “Is Basque an Agglutinative Language?”

11:00-11:10 Coffee Break

11:10 José Ignacio Hualde
University of Illinois, Urbana-Champaign
Title: "Basque Words"

11:45 Juan Uriagereka
University of Maryland, College Park
Title: "Could Agreement Markers SYNCHRONICALLY Derive from Determiner Clitics?"

12:20-1:20 Lunch

Afternoon: Literature Session 'Minority Literatures in the Global Scene'

13:15 Mari Jose Olaziregi
University of Nevada, Reno/ University of the Basque Country, Vitoria-Gasteiz
Title: "Basque Literature Today"

13:40 Estibaliz Ezkerra
University of Nevada, Reno
Title: "Basque Voices from the Diaspora"

2:00-3:00 Rountable: Literature and Translation
Basque Writers:
AURELIA ARKOTXA
MARIASUN LANDA
MIREN AGUR MEABE
----------

2008-04-24

Permalink 19:26:54, Atalak: Hiztegigintza, Denetarik, Internet  

Encyclopaedia Britannica blogarientzat doan

Encyclopædia Britannica ospetsuak urtebeteko harpidetza eskaini die blogariei, webmasterrei eta, oro har, Interneten edukiak idazten dituzten guztiei, Britannica WebShare egitasmoaren bitartez:
A special program for web publishers, including bloggers, webmasters, and anyone who writes for the Internet. You get complimentary access to the Encyclopaedia Britannica online and, if you like, an easy way to give your readers background of the topics you write about with links to complete Britannica articles.
Hots, eskaintzaren barruan sartzen da bai urtebetez Encyclopædia Britannica osoa eta eduki osagarriak ikusteko aukera eta baita norberaren webgune edo blogean Britannicako artiklu osoen loturak jartzeko aukera ere. Alta, egitasmoan parte hartzeko onartua izan behar duzu.

Aurreko ostiralean harpidetzarako formularioa bete nuen eta herenegun, asteartean, onarpen-mezua jaso nuen.

Honezkero nire harpidetza aktibatu egin dut eta, estreinaldi gisa, hemen uzten dizuet Basque language artikulu osoa, Koldo Mitxelenak idatzia.

Argibide gehiago:
Encyclopaedia Britannica (1911)

[Stewart-en argazkia]
----------

2008-04-23

Permalink 17:22:58, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza, Deialdiak  

Presazkoa: Bi lan-poltsa IXAn aritzeko

Bi lan-poltsa atera dira lehenengo edo bigarren zikloko informatika ikasle edo filologia ikasleentzat.

Hizkuntzalari lan-poltsaren izenburua honakoa da:
Ikasketetarako poltsa eta laguntza 1: "Anhitz: Hizkuntz teknologiak ingurune adimentsuetako elkarrekintza eleanitzerako” proiektuaren baitan. Informatika Fakultatea. LSI saila
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaitzen da (ostirala).

Argibide gehiago:
----------

2008-04-22

Permalink 22:38:50, Atalak: Hizkuntzalaritza, Internet  

Laburra: Hizkuntzen Egituren Munduko Atlasa on-line

The World Atlas of Language Structures, 2005ean liburu eta CD-ROM formatuetan argitaratu zena, orain sarean dago denon eskura eta doan.

Iturria:
----------

2008-04-19

Permalink 17:47:21, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Zein nota nahiago, 5 ala 10?

Erantzun erraza dirudi, baina ez bide da hain erraza, edo hain begibistakoa behintzat, unibertsitateko ikasleen kasuan.

Hala, Pilar Cañamero irakasleak egindako ikerketa baten arabera, Extremadurako unibertsitateetako ikasleek nahiago dute ikasgaietan 5 doi bat atera, ohorezko saridunen artean egon baino.

Ikasgaiak gainditzeko behar-beharrezkoa dena ikasi, gehiagorik ez, azken orduan eta buruz. Hauexek dira ikasle extremaduratarren ezaugarri nagusiak, ikerketaren arabera.

Egia da, halere, ikerlanak beste zenbait joera nabaritu dituela. Adibidez, neskak mutilak baino gehiago ahalegintzen dira kalifikazio hobeak lortzeko; giza eta gizarte zientzietako karreretakoak gehiago, beste titulazio batzuetakoak baino; eta, azkenik, ikasleen portaera hobetu eta interesa handitu egiten da, ikasketetan aurrera egin ahala.

Zer uste duzue? Ikerketaren ondorioak Euskal Herriko ikasleei ere aplikatu ahal zaizkie?

Argibide gehiago:
----------

2008-04-15

Permalink 22:03:28, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Axun Aierbe sailkidea hil da

Gaur goizean, garuneko odol isuri baten ondorioz, Axun lankide eta adiskidea joan zaigu. Atzo bagenekin oso egoera larrian zegoela eta gaur eguerdian jaso dut haren heriotzaren berri latza.

Oso gogorra izango da fakultatean berriro ez ikustea, presaka, sarri paperez eta liburuz ondo betea, eta beti hitzontzi eta irribarretsu.

Nik, ordea, ez dut hitzik eta lotura batzuk utzi besterik ezin dut egin.
----------

2008-04-12

Permalink 16:22:25, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Aurrerantzean Letren Fakultatea

Orain arte Filologia eta Geografi-Historia izan den fakultateak izena aldatu du, ostegunean EHUko Gobernu Kontseiluak aldaketa onartu baitzuen.

Aurrerantzean, nire lantegiaren izena Letren Fakultatea izango da. Jakina, izen berria ofiziala izango da EHAA-n erabakia argitaratu ondoren.
----------

2008-04-11

"Hiztegi historikoa: zer eta nola" hitzaldiak

Datorren astean eta hurrengoan, UPV/EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultatean, "Hiztegi historikoa: zer eta nola" hitzaldi sorta izango da. Hona egitaraua:

Apirilaren 17an (osteguna):

MAR CAMPOS SOUTO
(Universidade de Santiago de Compostela / Coordinadora del Diccionario Histórico)

Camino comenzado, medio andado: el largo peregrinar hacia el Diccionario Histórico”

Lekua: Gradu-aretoa
Ordua: 10:30

Apirilaren 25ean (ostirala):

ROSA ESPINOSA ELORZA (Universidad de Valladolid / Coordinadora del proyecto “Las palabras gramaticales” en el Diccionario Histórico)

“La gramática en el Diccionario Histórico”

Lekua: Gradu-aretoa
Ordua: 12:00

Antolatzailea: Monumenta Linguae Vasconum ikerketa proiektua
Laguntzailea: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila
----------

2008-04-04

Permalink 15:59:57, Atalak: Euskara, Dialektologia  

Euskara eta euskalkien egoera Iparraldean gaur

Apirilaren 17an, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura sailak antolatuta, "Euskara eta euskalkien egoera Iparraldean gaur" izeneko jardunaldia izango da Deustuko Unibertsitatean.

Egitaraua:

10:00 Jardunaldiaren aurkezpena

Carmen ISASI. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko Lehendakaria.
Deustuko Unibertsitatea.
Rosa Miren PAGOLA. Deustuko Unibertsitatea. Jardunaldiaren arduraduna

10:05 Lapurteraren berezitasunak eta egoera

Beñat OYHARÇABAL. Euskaltzaina eta Baionako Iker-CNRSko ikerketa zuzendaria

10:30 Behe-nafarreraren berezitasunak eta egoera

Xarles BIDEGAIN. Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea

11:00 Zubereraren berezitasunak eta egoera

Txomin PEILLEN. Euskaltzaina eta Paue eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko irakasle emeritua

11:30 Atsedenaldia

12:00 Mahai ingurua

Iparraldeko euskararen etorkizunaz
Hizlariak: Bidegain Xarles, Oyharçabal Beñat, Peillen Txomin
Moderatzailea: Pagola Rosa Miren

Iturriak:
----------

2008-04-02

Permalink 14:08:09, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza, Deialdiak  

Antso Jakituna Fundazioaren XI. Ikerketa Lehiaketa

Euskal Herriko Unibertsitateetako lehenengo eta bigarren zikloetako ikasleek parte hartu ahal dute Antso Jakituna Fundazioak deitu duen XI. Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketan.

Ikerlanen gaiak Euskal Herriari buruzkoak izango dira eta, ikerketa egiteko, egileek Fundazioko fondoak erabili beharko dituzte.

Aurkezten diren lanek gehienez 25 orrialdeko luzera izan beharko dute eta irakasle baten bermea beharko du.

Lanak aurkezteko epea 2008ko uztailaren 31n amaitzen da.

Argibide gehiagotarako lehiaketaren oinarriak (PDF) kontsultatu ahal dira.
----------

2008-04-01

Permalink 23:02:41, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi:
Eta duela hiru urte:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution