Frantzian hasi eta
Espainian gero, kezka zabaldu da: puntu eta koma ortografia ikurra (
;) desagertzeko arriskuan dago.
Gaur
Anjel Lertxundik ere idatzi du gai honetaz eta atzoko
Berria-ko iritzi artikuluetatik atera dituen ondorioak, gaztelaniazko egunkarietakoak bezain eskasak dira.
Aitortu behar dut ni puntu eta komazalea naizela, ez dakit behar nukeen beste baina. Zernahi gisaz, euskarari dagokionez, eta azken urteotan nire ikasle gehienen lan eta azterketetan irakurri dudana aintzat hartuta,
puntuazio sistema osoak kezkatzen nau, eta ez puntu eta komaren iraupenak soilik. Hainbat ikaslek ez dakite testuak ongi puntuatzen: puntu eta komarik ez dago ia, baina puntuen eta komen banaketa ere ez da sarri egokia; eta zer esan gainerako puntuazio ikurrez!
Amaitzeko, Frantzian piztu den eztabaidan irakurri eta asko gustatu zaidan
iruzkin bat aldatu nahi dut hona, ea honela jende gehiago animatzen den puntu eta koma erabiltzera:
Le point-virgule est une hésitation entre conclure et continuer. Très sensuel !
[Puntu eta koma amaitzearen eta jarraitzearen arteko duda-muda da. Oso sentsuala!]
Argibide gehiago: