Mezua: Edo Nyland, edo Euskal Unibertsoaren beste ikuspegi bat

2008-03-27

Permalink 19:33:37, Atalak: Xelebreak, Euskara, Internet, Euskararen_historia  

Edo Nyland, edo Euskal Unibertsoaren beste ikuspegi bat

Aurreko batean aipatu nuenez, aspertzen naizenean edo lanean atsedenalditxo bat hartu nahi dudanean, batzuetan Edo Nyland-en webgunera jotzen nuen, nire barruko masokak eramanda, segurki.

Nire zoritxarrerako, Edo Nyland-i liburua argitaratu ziotenetik webgunea edukirik gabe geratu zen (money is money, nonbait).

Hala ere, jabal-i esker, gaur aurkitu dut neurri handi batean behintzat Nyland-en ideietan (?) oinarritzen den beste webgune bat, non eta University of California-ko E. F. Legner irakasle emeritu eta entomologoaren webgunearen barruan: Human migrations (orri nagusitzat gaien aurkibidea hartu behar da, benetako orri nagusiak errorea ematen duelako, webguneko beste hainbatek bezala).

Bertan agertzen den aurkibidean, edozein tokitan klik eginez gero, Nyland-en etimologia zoroak dituen testu batekin topo egin dezakegu, "Euskal Unibertsoa" osatu arte.

Bestalde, Nyland-en liburuen laburpen oso xehea ere aurki daiteke.

Nyland-en etimologien adibide bakan batzuk ekarriko ditut, etimologiak nola egin behar EZ diren antologia batean agertzea mereziko luketenak:
Africa, af.-.ri-ika, afa-ari-ika: afa (happy) arinari eman (to escape) ikaragarritasun (tragedy): "We are happy to have escaped the tragedy".
America, ameri-ika, ameriketak egin (to make a fortune) ikaragarri (enormous): "Make an enormous fortune".
Asia, asi-ia, asiera (origin) iaiotasun (profound knowledge), "Origin of all profound knowledge".
Australia, aus.-.tra-ali-iha, ausa-atra-ali-iha: ausarta (courageous) atrakatzaile (robber, convict) alizan (capable) ihaurri (to scatter, to go everywhere): "Courageous and capable convicts went everywhere".
Europa, eur.-opa, euri (rain) opa (longing for): "Longing for rain".
Eta, amaitzeko, gehien gustatzen zaizkidanetako bat:
Mont Serrat, .mo-on.-.t. .se-er.-.ra-at., amo-ona-ate ase-era-ara-ati, amodiotsu (loving) onarketa (welcoming) aterpe (refuge) asezindaki (craving) erekuste (education) arrazi (to encourage) atikitzaile (faithful): "A loving and welcoming refuge. We encourage the faithful to get a craving for education".
Eta honen guztiaren ondoren ere, tamalez, susmoa dut halako dezifratzaile magikoek jarraituko dutela euskal hedabide askotan leku nabarmena betetzen.

Lotutako sarrerak
(haietan agertzen diren esteka asko gaur egun ez dabiltza):

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution