Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-28

Permalink 18:22:48, Atalak: Euskara  

Putu eta koma galzorian?

Frantzian hasi eta Espainian gero, kezka zabaldu da: puntu eta koma ortografia ikurra (;) desagertzeko arriskuan dago.

Gaur Anjel Lertxundik ere idatzi du gai honetaz eta atzoko Berria-ko iritzi artikuluetatik atera dituen ondorioak, gaztelaniazko egunkarietakoak bezain eskasak dira.

Aitortu behar dut ni puntu eta komazalea naizela, ez dakit behar nukeen beste baina. Zernahi gisaz, euskarari dagokionez, eta azken urteotan nire ikasle gehienen lan eta azterketetan irakurri dudana aintzat hartuta, puntuazio sistema osoak kezkatzen nau, eta ez puntu eta komaren iraupenak soilik. Hainbat ikaslek ez dakite testuak ongi puntuatzen: puntu eta komarik ez dago ia, baina puntuen eta komen banaketa ere ez da sarri egokia; eta zer esan gainerako puntuazio ikurrez!

Amaitzeko, Frantzian piztu den eztabaidan irakurri eta asko gustatu zaidan iruzkin bat aldatu nahi dut hona, ea honela jende gehiago animatzen den puntu eta koma erabiltzera:
Le point-virgule est une hésitation entre conclure et continuer. Très sensuel !

[Puntu eta koma amaitzearen eta jarraitzearen arteko duda-muda da. Oso sentsuala!]

Argibide gehiago:
----------

2008-03-27

Permalink 19:33:37, Atalak: Xelebreak, Euskara, Internet, Euskararen_historia  

Edo Nyland, edo Euskal Unibertsoaren beste ikuspegi bat

Aurreko batean aipatu nuenez, aspertzen naizenean edo lanean atsedenalditxo bat hartu nahi dudanean, batzuetan Edo Nyland-en webgunera jotzen nuen, nire barruko masokak eramanda, segurki.

Nire zoritxarrerako, Edo Nyland-i liburua argitaratu ziotenetik webgunea edukirik gabe geratu zen (money is money, nonbait).

Hala ere, jabal-i esker, gaur aurkitu dut neurri handi batean behintzat Nyland-en ideietan (?) oinarritzen den beste webgune bat, non eta University of California-ko E. F. Legner irakasle emeritu eta entomologoaren webgunearen barruan: Human migrations (orri nagusitzat gaien aurkibidea hartu behar da, benetako orri nagusiak errorea ematen duelako, webguneko beste hainbatek bezala).

Bertan agertzen den aurkibidean, edozein tokitan klik eginez gero, Nyland-en etimologia zoroak dituen testu batekin topo egin dezakegu, "Euskal Unibertsoa" osatu arte.

Bestalde, Nyland-en liburuen laburpen oso xehea ere aurki daiteke.

Nyland-en etimologien adibide bakan batzuk ekarriko ditut, etimologiak nola egin behar EZ diren antologia batean agertzea mereziko luketenak:
Africa, af.-.ri-ika, afa-ari-ika: afa (happy) arinari eman (to escape) ikaragarritasun (tragedy): "We are happy to have escaped the tragedy".
America, ameri-ika, ameriketak egin (to make a fortune) ikaragarri (enormous): "Make an enormous fortune".
Asia, asi-ia, asiera (origin) iaiotasun (profound knowledge), "Origin of all profound knowledge".
Australia, aus.-.tra-ali-iha, ausa-atra-ali-iha: ausarta (courageous) atrakatzaile (robber, convict) alizan (capable) ihaurri (to scatter, to go everywhere): "Courageous and capable convicts went everywhere".
Europa, eur.-opa, euri (rain) opa (longing for): "Longing for rain".
Eta, amaitzeko, gehien gustatzen zaizkidanetako bat:
Mont Serrat, .mo-on.-.t. .se-er.-.ra-at., amo-ona-ate ase-era-ara-ati, amodiotsu (loving) onarketa (welcoming) aterpe (refuge) asezindaki (craving) erekuste (education) arrazi (to encourage) atikitzaile (faithful): "A loving and welcoming refuge. We encourage the faithful to get a craving for education".
Eta honen guztiaren ondoren ere, tamalez, susmoa dut halako dezifratzaile magikoek jarraituko dutela euskal hedabide askotan leku nabarmena betetzen.

Lotutako sarrerak
(haietan agertzen diren esteka asko gaur egun ez dabiltza):
----------

2008-03-26

Permalink 16:58:04, Atalak: Euskalaritzaren_historia  

Artikulu bat utzi dut ARTXIKER-en

Duela bost hilabete, "Las ideas lingüísticas de Juan Mateo Zabala: El verbo regular vascongado del dialecto vizcaino (1848)" komunikazioaren adibidetegia uzi nuen ARTXIKER-en.

Arrakastarik gabeko zenbait saio egin ondoren, azkenean artikulu osoa utzi ahal izan dut eta atzodanik eskuragarri dago.

Argitalpenari begira, ohar, zuzenketa eta iruzkin guztiak ongi etorriak dira.
----------

2008-03-23

Permalink 16:55:57, Atalak: Aldizkariak, Euskalaritzaren_historia  

Nire tesiaren berri laburra Fontes Linguae Vasconum-en

Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 106. alea (2007) argitaratu berri da eta bertan, besteak beste, Koldo Zuazo irakasle eta lankideak nire doktorego-tesiari buruz idatzi duen iruzkina atera da, 511-514. orrialdeetan hain zuzen.

Mila esker, Koldo, tesia irakurtzeko eta iruzkina idazteko hartu duan arduragatik!!
----------

2008-03-15

Trasken Etymological Dictionary of Basque sarean argitaratu da

LINGUIST List-en bidez jakin berri dut Larry Trask zenaren Etymological Dictionary of Basque lana, hil zenean amaitu gabe utzi zuena, sarean argitaratu dela.

Edizioa Max Wheeler-ek prestatu du eta argitalpena PDF formatuan dago eskuragarri, University of Sussex Working Papers in Linguistics and English Language agerkari digitaleko 23/08 alean.

Oraingoz dokumentua jaitsi besterik ez dut egin. Nolanahi ere den, berri pozgarria da Trask hizkuntzalari eta euskalari handiaren hilondoko lan garrantzitsu hau guztion eskura jarri izana.

Argibide gehiago:
Lotutako sarrerak:
----------

2008-03-14

Permalink 16:59:15, Atalak: Hizkuntzalaritza, Euskara, Aldizkariak  

Euskara munduko hizkuntzalaritza aldizkarietan (III)

Natural Language and Linguistic Theory aldizkariaren 25/4 alean euskarari buruzko artikulu bat argitaratu da:

Natural Language & Linguistic Theory
----------

2008-03-08

Telletxea Idigoras historialaria hil da

Jose Ignazio Telletxea Idigoras historialari donostiarra gaur arratsaldean hil da, laurogei urte betetzear zituela.

Gai asko aztertu bazituen ere, beharbada euskalaritzaren esparruan bereziki ezaguna da Larramendiren inguruan argitaratu zituen lanengatik, hala andoaindarraren lan batzuen edizioak nola hari buruzko ikerketak.

Nolanahi ere den, Telletxea Idigorasen lan eskergaren ideia bat izateko, aski da bere lanen zerrenda ez oso bati so egitea edo Joseba Intxaustik biharko Berrian aterako duen hilberria irakurtzea, esaterako. Bestalde, 2002an Eusko Ikaskuntzak Tellechea Idigorasen bio-bibliografia liburuxka bat argitaratu zuen.

Tellechea Idígoras


Telletxea Idigorasen
lan batzuk:
  • 1955. “El amable Venturino viajero por el País Vasco”. Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País (BAP) 11.175-191.
  • 1966. “El jesuita Manuel de Larramendi. Miscelánea con motivo de su centenario (1766-1966)”. BAP 22.307-360.
  • 1967. “Traducción al euskera del catecismo del P. Astete. Larramendi y Mendiburu”. Euskera 12.301-314.
  • 1968. “Larramendi y Cardaveraz. Censura y réplica inéditas sobre un libro de piedad”. ASJU 2.3-31.
  • 1968. Papeles Viejos. Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones.
  • Larramendi, Manuel, 1969 [ca. 1764]. Corografía de Guipúzcoa. Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. J. I. Tellechea Idígoras-en arg.
  • Larramendi, Manuel, 1973 [ca. 1766]. Autobiografía y otros escritos. Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. J. I. Tellechea Idigorasen arg.
  • 1975. “Dos textos euskéricos inéditos del P. Larramendi”. ASJU 9.179-184.
  • Larramendi, Manuel, 1982 [ca. 1764]. Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa. Donostia: Txertoa. J. I. Tellechea Idígorasen arg.
  • Larramendi, Manuel, 1983 [ca. 1756-1758]. Sobre los Fueros de Guipúzcoa. Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. J. I. Tellechea Idígorasen arg.
  • 1985. “Larramendi en las Memoires de Trèvoux (1748)”, in J. L. Melena (arg.), Symbolae L. Mitxelena Oblatae, 1075-1087. Gasteiz: UPV/EHU.
  • 1987. “Cartas a Miguel de Unamuno, de Telesforo de Aranzadi, Resurrección María de Azkue, Justo Garate y Angel Apraiz”. RIEV 32:2.315-362
  • 1990. Escritos breves. Donostia: Gipuzkoa Donostia Kutxa. 1990. “Larramendi y Sarmiento”, in Escritos breves, 581-584. Donostia: Gipuzkoa Donostia Kutxa.
  • 1992. “La Guipúzcoa descrita por Larramendi”, in J. A. Lakarra (arg.), Manuel de Larramendi. Hirugarren mendeurrena (1690-1990), 49-62. Andoain: Andoaingo Udala [etab.].
  • 1992. “Personalidad humana de Larramendi”, in J. A. Lakarra (arg.), Manuel de Larramendi. Hirugarren mendeurrena (1690-1990), 27-38. Andoain: Andoaingo Udala [etab.].
  • 1999. “Juan Ignacio Iztueta ante la Inquisición (1827)”. BAP 55:2.271-300.
  • Astorgano Abajo, Antonio, José Ignacio Tellechea Idígoras & Begoña Sarrionandía Gurtubay, 2003. Astarloa en el II centenario de la Apología de la lengua bascongada (1803-2003). Donostia: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País.
  • 2004. “Romance, endechas y epitafio a la muerte de Larramendi (1766)”. BAP 60:2.483-496.
  • 2006. “Dos cartas de D. Julio de Urquijo a Unamuno”. BAP 62:1.193-194.
  • 2006. “El P. Larramendi y la Real Hacienda”. BAP 62:2.589-590.
----------

2008-03-07

Permalink 19:10:25, Atalak: Internet, Liburuak, Euskararen_historia  

Euskadiko Liburutegi Digitala: liburu gehiago, akats berberak

Hedabideetan jakinarazi dutenez, Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko akordioari esker, Eusko Legebiltzarraren Liburutegiko 1.246 liburu digitalizatu jarri dituzte sarean, denon eskura.

Digitalizatutako lan hauek Antso Jakituna Fundazioko funtsetatik ateratakoei gehitzen zaizkie Euskadiko Liburutegi Digitalean.

Sartu diren liburu berrien artean, Betolazaren Dotrina Kristinaren (1596) ale ezagun bakarra edo Axularren Geroren lehen edizioaren (1643) ale bat nabarmendu daitezke. Bidenabar esanda, ale honen beraren faksimilea askoz errazago eskuratu eta errazago irakur daiteke Klasikoen Gordailuan (hona faksimilea PDF formatuan).


Axularren Gero (1643)


Asmo oneko ekimena, beraz, baina teknikoki askoz hobeto egin zitekeen eta egin behar zen.

Adibidez, nire iritziz askoz eraginkorrago eta erabilgarriagoa izan liteke, Kataluniako Liburutegiak iaz egin zuen bezala, Google Book Search egitasmoarekin akordio batera iristea, liburuak Google-k digitalizatu eta sarean jarri ditzan, Eusko Legebiltzarrari (eta lehenago Antso Jakituna Fundazioari ere) kopiak utziz.

Halako beste liburutegi digital erraldoien egitasmoak daude aukeran, baina pentsatzen dut gure liburutegietako funtsak sartzeko zailtasun handiagoak egongo liratekeela. Izan ere, The European Library-n Europako "liburutegi nazionalak" baino ez dira sartzen, eta Euskal Herrian oraingoz ez dugu halakorik, ez izenez, ez izanez eta ezta ofizialtasunez ere.

Edonola ere, halako makroproiektu batean sartzeko asmorik ez balego (biba gu ta gutarrak!), Euskadiko Liburutegi Digitalak gutxienez, digitalizatutako lanak PDF formatuan osorik jaisteko moduan prestatu beharko lituzke. Oraingo sisteman orrialde bakoitza TIF irudi bat da, banan-banan irakurri edo inprimatu behar dena, eta zeharo deserosoa gertatzen da bai pantailan irakurtzea eta baita, jakina, testu osoa lortzea ere.

Gustatuko litzaidake digitalizazio eta liburutegi kontuei buruz gehiago dakitenen iritzia jakitea, ni ez bainaiz batere aditua gai hauetan eta bururatzen zaizkidan gogoeta arin batzuk besterik ezin dut plazaratu.

Lotutako sarrerak:

Argibide gehiago:

Betolazaren Doktrina Kristiana (1596)
----------

2008-03-06

Permalink 19:30:40, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: Duela urte bi:
Eta duela hiru urte:
----------

2008-03-01

Permalink 16:00:08, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

EHUn ikertzaileak eta IKERTZAILEAK daude

Egunotan Juan Ignacio Perez errektorea (eta, diotenez, errektoregaia ere) hedabideetan agertu da, besteak beste Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketa sustatzeko beharra dagoela adierazteko.

Hala ere, Champions League delakoan jokatzeko asmoa duenez, badirudi fitxaketa handiak egiteko politika hobetsi duela, "harrobia" landu eta zaindu beharrean:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution