Mezua: Mundu osoko unibertsitateek sarean duten lekua

2008-02-11

Permalink 23:39:10, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Mundu osoko unibertsitateek sarean duten lekua

World Universities' ranking on the Web izeneko sailkapenak neurtzen du mundu osoko unibertsitate eta ikerguneeek zer-nolako lekua duten sarean. Sailkapena sei hilabetean behin berritzen da eta egunotan 2008ko urtarrila arteko datuei dagokiena argitaratu da.

Zerrendetan munduko 4000 unibertsitate eta 1000 ikergune sartu dira. Gainera, kontinente eta nazio bakoitzeko rankingak ere kontsultatu daitezke, besteak beste.

Pentsatzekoa denez, rankingeko lehenengo postuek Estatu Batuetako unibertsitate eta ikerguneek betetzen dituzte: hala, MIT, Stanford eta Harvard dira lehenengo hiru unibertsitateak.

Europako lehenengoak Cambridge (27. lekuan), Oxford (37.ean) eta Zürich-eko Institutu Teknologikoa (38.ean) dira.

Eta Euskal Herriko unibertsitateei dagokienez, hau da bakoitzak betetzen duen lekua:
  1. UPV/EHU munduko 322. postuan dago
  2. Nafarroako Unibertsitatea 457.ean
  3. Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea 1000.ean
  4. Deustuko Unibertsitatea 1129.ean
  5. Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1584.ean
  6. Michel de Montaigne Bordele 3 Unibertsitatea 2327.ean
  7. Mondragon Unibertsitatea 2846.ean.
Munduko unibertsitate eta ikerguneen ranking honen helburu nagusia, egileek berek diotenez, Open access moduko ekimenei laguntza ematea da, hala nola zientzia argitalpenek eta mota guztietako material akademikoek sarbide elektronikoa izan dezaten sustatzea.

Rankinga Espainiako CSIC-en barruan dagoen Zibermetria Laborategiaren ekimena da. Webgunean rankingari buruzko xehetasunak eta erabili duten metodologia azaltzen dituzte.

Iturria:
Lotutako sarrera:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: ji [Bisitaria]
Euskal ikasketak dauzkaten unibertsitate guztiak kontuan hartzen baditugu, ez bakarrik Euskal Herrian daudenak, hor dugu bat munduko 9. lekuan.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-14 @ 02:50
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Eskerrik asko datuagatik eta zorionak UIUC-k rankingean lortutako lekuagatik!

UIUCren webgunean bilaketa arin bat egin dut eta euskararekin lotutako bi ikastaro aurkitu ditut. Hori da guztia ala aurkitu ezinik geratu zaidan gehiago dago?
Permalink-a mezu RSS 2008-02-14 @ 17:36

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution