World Universities' ranking on the Web izeneko sailkapenak neurtzen du mundu osoko unibertsitate eta ikerguneeek zer-nolako lekua duten sarean. Sailkapena sei hilabetean behin berritzen da eta egunotan 2008ko urtarrila arteko datuei dagokiena argitaratu da.
Zerrendetan munduko
4000 unibertsitate eta
1000 ikergune sartu dira. Gainera, kontinente eta nazio bakoitzeko rankingak ere kontsultatu daitezke, besteak beste.
Pentsatzekoa denez, rankingeko lehenengo postuek Estatu Batuetako unibertsitate eta ikerguneek betetzen dituzte: hala,
MIT,
Stanford eta
Harvard dira lehenengo hiru unibertsitateak.
Europako lehenengoak
Cambridge (27. lekuan),
Oxford (37.ean) eta
Zürich-eko Institutu Teknologikoa (38.ean) dira.
Eta Euskal Herriko unibertsitateei dagokienez, hau da bakoitzak betetzen duen lekua:
- UPV/EHU munduko 322. postuan dago
- Nafarroako Unibertsitatea 457.ean
- Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea 1000.ean
- Deustuko Unibertsitatea 1129.ean
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1584.ean
- Michel de Montaigne Bordele 3 Unibertsitatea 2327.ean
- Mondragon Unibertsitatea 2846.ean.
Munduko unibertsitate eta ikerguneen
ranking honen helburu nagusia, egileek berek diotenez,
Open access moduko ekimenei laguntza ematea da, hala nola zientzia argitalpenek eta mota guztietako material akademikoek sarbide elektronikoa izan dezaten sustatzea.
Rankinga Espainiako
CSIC-en barruan dagoen Zibermetria Laborategiaren ekimena da. Webgunean
rankingari buruzko xehetasunak eta erabili duten
metodologia azaltzen dituzte.
Iturria:Lotutako sarrera: