Arestian jakin genuen Euskaltzaindiak
Leizarragaren Testamentu Berriaren ale bat erosi zuela, Sotheby's enkante etxe britaniarrarekin akordio batera iritsi ondoren.
Oraingoan,
Eusko Ikaskuntzak eta
CAN-Nafarroako Kutxak sarean jarri dute bigarrenak 1995ean erosi zuen
Leizarragaren Testamentu Berriaren alearen faksimilea.

Egia esanda,
Euskomediako orri baten bidez sareratu dutena (entzuteko musikaz aparte),
bi PDF artxibo izan dira: batetik,
Testamentu Berriaren faksimilea (PDF, 102 Mb) jaitsi daiteke eta, bestetik, iaz faksimilea
liburu gisa argitaratu zenean Leizarragaren testua lagundu zituzten
honako lau ikerketa hauek (PDF, 756 Kb) jaitsi daitezke.
- Fernando Pérez Ollo: "El ejemplar regio de un libro real"
- Xabier Kintana: "Gure Testamentu Berriaren aurretiko zaharrak"
- Henrike Knörr: "Joanes Leizarraga: vida y obra"
- Txomin Peillen Karrikaburu: "La Réforme: un humanisme"
Leizarragaren testua sareratzeko lan handiegirik ez dute egin, bistan da. Hala ere, eskertzekoa da hain testu baliagarria denon eskura izateko aukera ematea.
Iturria: