EHUko
Euskara Institutuak proiektu handi bezain garrantzitsu biri ekin die: Sareko Euskal Gramatika eta
Egungo Euskararen Hiztegia. Proiektuen helburua euskal gramatika eta hiztegia sarean jartzea da.
Sareko Euskal Gramatikak zenbait atal izango ditu, hala nola gramatiketan ohikoak diren fonetika, fonologia, morfologia eta sintaxia; baina, hauetaz gain, beste atal batzuk ere sartzeko asmoa dago: lexikografia, hizkuntzaren historia, dialektologia, hizkuntzaren jabekuntza eta prozesamendua, euskararen egoera eta erabilera... Azken buruan,
euskarari buruzko entziklopedia bat izatea lortu nahi omen da.
Proiektu hau aurrera ateratzeko
Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 320.000 euro eman ditu eta
EHUk 150.000 euro jarriko ditu; erakunde pribatuekin 140.000 euro hitzartuta daude eta beste zenbait iturritatik 180.000 euro lortzeko asmoa dute.
Proiektu osoa
2014rako amaituko badute ere, 2009ko irailean bertan zerbait izango omen dugu sarean, hedabideetan adierazi denez.
Egungo Euskararen Hiztegia, bestalde,
Ereduzko Prosa Gaur-en corpusean oinarrituko da. Dagoeneko
lagin bat dago sarean,
F,
G eta
H letrak alegia; webgunean kontsultak egin daitezke eta baita letra bakoitzaren PDF artxiboa jaitsi ere.
Argibide gehiago:Eguneratzea (2008-01-20):